Hemen zaude:
 » 
Literatura Unibertsala bilduma

Literatura Unibertsala bilduma

Azken eguneratzea: 2015-05-18

«Literatura Unibertsala» bilduma

Lehen aroan (1990-2002), 100 liburu itzuli ziren, eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak. Bigarren aroan (2002-2010), berriz, beste 52 liburu kaleratu dituzte Elkar eta Alberdania etxeek, lankidetzan. Argitalpen-lehiaketa publikoz hautatu ziren argitaletxe horiek. 2011. urtean abiarazi genuen hirugarren aroa.

Aro berri horretarako ere argitalpen-lehiaketa antolatu zuen EIZIEk, eta bi argitaletxek hartu dute beste 50 liburu argitaratzeko ardura, bildumarako bat eginik: Erein eta Igela. Paperezko edizioa ez ezik, liburu batzuen edizio digitala ere eskaintzen dute argitaletxeok.

Itzulpen-lehiaketa

Bilduma honetarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak urtero, eta itzulpen-lehiaketa antolatu. Ikus hemen 2014ko lehiaketaren oinarriak.

2014ko lehiaketaren esleipena:

  • Emily Brontë, Wuthering Heights - Itz.: Irene Aldasoro Katarain
  • Alice Munro, Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage - Itz.: Isabel Etxeberria Ramirez
  • François Villon, Le testament - Itz.: Matias Múgica Franco de Medinacelli
  • Norman Manea, Întoarcerea huliganului (El regreso del húligan) - Itz.: Koro Navarro Etxeberria
  • Clarice Lispector, Felicidade Clandestina - Itz: Iñigo Roque Eguzkitza
  • Pere Calders, Aquí descansa Nevares (Antologia) - Itz.: Antton Olano Irurtia
  • Sergei Doblatov, Чемодан (La maleta) - Itz.: Amaia Apalauza Ollo

Datozen argitalpenak

2015ean ikusiko dute argia honako hauek:

  • Sergei Doblatov, Maleta - Itz.: Amaia Apalauza Ollo
  • Clarice Lispector, Zorion klandestinoa - Itz: Iñigo Roque Eguzkitza
  • Curzio Malaparte, Larrua - Itz.: Jose Ramon Vázquez Rosón

Berrargitalpenak: Urrezko Biblioteka

Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik daudela eta liburu dendetan eskuraezinak direla, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu da datozen urteotan berrargitaratzeko, Urrezko Biblioteka bilduman.

Literatura Unibertsala (Batxilergoa 2)

Bereziki Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei begira, Literatura Unibertsala. Batxilergoa 2 testu liburua argitaratu zen 2012an.

Bildumako liburuak

Gaur arte argitaraturiko liburuen zerrenda Katalogoan edo hemen kontsulta dezakezu. Eusko Jaurlaritzaren web gunean ere baduzu bildumako liburuen berri.

Hemeroteka

Iruzkinak