Hemen zaude:
 » 
Literatura Unibertsala bilduma

Literatura Unibertsala bilduma

Azken eguneratzea: 2017-05-29

Itzulpen-lehiaketa 2017

źLiteratura Unibertsala╗ bilduma

Lehen aroan (1990-2002), 100 liburu itzuli ziren, eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak. Bigarren aroan (2002-2010), berriz, beste 52 liburu kaleratu zituzten Elkar eta Alberdania etxeek, lankidetzan. Argitalpen-lehiaketa publikoz hautatu ziren argitaletxe horiek. 2011. urtean abiarazi genuen hirugarren aroa.

Aro berri horretarako ere argitalpen-lehiaketa antolatu zuen EIZIEk, eta bi argitaletxek hartu zuten beste 50 liburu argitaratzeko ardura, bildumarako bat eginik: Erein eta Igela. Paperezko edizioa ez ezik, liburu batzuen edizio digitala ere eskaintzen dute argitaletxeok.

Hurrengo argitalpenak:

  • Alice Munro, Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage - Itz.: Isabel Etxeberria Ramirez
  • Emily BrontŰ, Wuthering Heights - Itz.: Irene Aldasoro Katarain

Itzulpen-lehiaketa

Bildumarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Horretarako, itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak, eta itzulpen-lehiaketa antolatzen. Ikus hemen 2017ko lehiaketaren oinarriak.

Berrargitalpenak: Urrezko Biblioteka

Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik daudela eta liburu dendetan eskuraezinak direla, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu da datozen urteotan berrargitaratzeko, Urrezko Biblioteka bilduman.

Literatura Unibertsala eLiburutegian

Literatur itzulpengintzaren ondarea biltzeko xedez eta bilduman argitaratu diren itzulpenek bizirik jarrai dezaten, horietako zenbait eLiburutegian jarri dira jendearen eskura, Kultura Sailburuordetzarekin lankidetzan.

2017ko otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan.

Literatura Unibertsala (Batxilergoa)

Bereziki Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei begira, Literatura Unibertsala. Batxilergoa 2 testu liburua argitaratu zen 2012an.

2016an, berriz, Literatura Unibertsala - Batxilergoa 1 kaleratu zuen Erein argitaletxeak, Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako.

Bildumako liburuak

Gaur arte argitaraturiko liburuen zerrenda Katalogoan edo hemen kontsulta dezakezu. Eusko Jaurlaritzaren web gunean ere baduzu bildumako liburuen berri.

Hemeroteka

Iruzkinak