Hemen zaude:
 » 
Euskara gizarte bizitzan - Jesus M. Zabaleta

Inprimatu

Data: 1995eko abendua

Euskara gizarte bizitzan - Jesus M. Zabaleta

Aracil, Lluis V. eta Larrañaga, Iñaki Tolosako Udala. Tolosa, 1984.

Tolosako Udaletxeko Euskara Batzordeak antolaturik herri hartan 1983ko abenduaren l9tik 23ra izan ziren mintzaldi eta mahainguruen laburpena dator liburu honetan.

Hitzaldietarako sarrera orokor labur batean Euskararen atzerakadaren historia eta Euskararen gaurko egoeraren diagnosi labur bana egin ondoren gaiari zuzenean heltzen zaio.

Lau gai nagusi ukitzen dira, sei saiotan banatuta:

1) Euskara irakaskuntzan: Ikastetxeetako ikasle eta irakasleekin.
2) Euskara Administraritzan: a) Udal funtzionari eta langileekin. b) Eskualdeko zinegotzi eta talde politikoekin.
3) Euskara gizarte zerbitzuetan: a) Profesio liberalekin. b) Dendari, enplegatu eta era guztietako elkarteekin.
4) Euskara lan munduan.

Saio bakoitzean, gaiaren aurkezpen labur baten ondoren galdera erantzunak azaltzen dira.

Aipatuak bezain alor desberdinetan tesia ez da bakarra, anitza baizik, eta ezin liteke hitz gutxitara laburtu. Esan liteke, hala ere, hizkuntzaren egoerari, iraganari eta etorkizunerako bideari buruz egiten den diskurtsoa hautsi eta eraisten saiatzen direla ahaiegiriean bi ponenteak, eta aide horretatik zer pentsatua ugari ematen dutela, hizkuntzari buruzko diskurtsoa bait da hain zuzen han dagokionez gauden gaudenean gauzkana. Li. Aracil-ek esaten bait du: «Mahai gainera ideia batzuk azaldu ditugu, eta hauek pentsaraziko digute, pentsatzeko tresnak dira, noiabait esateko "pentsagailuak" dira». Eta zer nahi ez duten ere garbi uzten du: "Hemen ez da muntaia teknokrata bat egin nahi izan. Eta zer da teknokrata bat? Bada, zure arazoa ez deia arazoa eta gainera ez dela zurea esaten duena. Normalean atzerritarrak izan ohi dira, mertzenario lotsagabe batzuk".

Arazoa, era batera edo bestera, berea duenak soziolinguistikaren ikuspegi ez ofizial oso interesgarria du, beraz, liburutxo honetan.