Itzulpen poetikoa Errusian
Sergej F. Goncarenko

Sergej F. Gonarenko
Ispanskaja poezija y russkich perevodach, 936-953 or.
(Poetiesjik perevod y Rossi) Moskva, 1978.

X. Mendigurenek errusieratik euskaratua.

Sarritan esan izan da —eta arrazoiz gainera— itzulpenari buruzko abiaburuak gaurko literaturaren orientazio estetikoekiko lotura estuan garatzen direla, eta eskola poetiko nagusiaren aldaketak bertsozko itzulpenari buruzko kontzepzioaren berrikusketa jakin bat ekarri ohi duela.

Hala eta guzti ere, itzulpen abiaburuen bilakaera testuinguru estetiko eta literarioan ezezik, sozial eta historikoan ere aztertu behar dela azpimarkatzea garrantzizkoagoa izan daiteke, agian, kontuan hartuz garai jakin batetako itzulpen artea zeintzu helburu jakinetara orientatzen zen.

Honela, adibidez, jakina da joan den mendeko bigarren hamarkadara arte, poeta-itzultzaileak finkaturik zeukala bere jomuga estrategikoa jatorrizkoa une hartako nazio literaturaren premietara egokitzen, edukia berriz hornituz, ordura arte esperimentatu gabeko gai eta formaz aberastuz eta errusiar poesia europar poesiaren abangoardia bihurtuz.

Bestalde, material arrotzaren egokitze hau suharki egiten zen, baina arreta handienaz ere bai aldi berean, irakurlegoaren baitan erortzen an ziren gustoekiko ardura atergabez, eta haren gogoa betetzeko gupidagabeki egokitzen ziren sorkari arrotzak gure ohituretara. Estetika klasizistaren hondar-eraginez ezezik (gogoan har bedi gure erromantiko handiena den V. Zukovskijren lana) gure poesiak XVIII.ean eta XIX.aren haseran bizi zuen lehen aldi heltzaka haren jatortasun eraginez ere ulertzen da gertaera hura. Agian, itzulpenak erabat errusiartzeaz aparte ez zegoen beste biderik, "egokipen aktibora" orientaturik (Fedoroven hitzak erabiltzeko), oraindik ez bait zen posible errusiar poesia eta idazlea mundu literaturaren gailurtzat ezaguterazterik.

Bitartean, itzulpen egintzari helburu hauxe azpimarkatzen zitzaion eta sarritan itzulpenak jatorrizko adierazpenarekiko gehiegizko korrespondentziarik izan ez zezan berariazko ahaleginak egiten ziren.

Gerora, 1841.ean, hara zer idatzi zuen Belinskijk, garai hartako itzulpen poetikoaren ordezkari nabarmenena zen U.A,. Zukovskijri buruz: "Hura sortu arte gure poesia erabat edukiz gabeturik zegoen, zeren eta gure antolamendu hiritar gaztea eta jaioberriak ezin bait zezakeen egiaz nazio-izpirituaren kabuz giza baliotasun unibertsalezko inolako edukinik sorteraz poesiari zegokionean".

Gure poesiarako osagaiak Europan barrena biltzera beharturik geunden eta geure lurrera birlandatzera. Hauxe izan zen Zukovskijren egintza miresgarria, zeini erraza gertatzen bait zitzaion bere dohai bereziengatik, gure gustoetara kanturik ederrenak itzulpen bikainetan egokitzea. Barne zirrarok eragiten ditu zein poesi mundu murritz eta hutsetik eraman zuen gure literatura halako mundu bete eta mugagabe batetara pentsatze soilak, eta bere itzulpenen bidez nolako mamiz aberastu zuen"!

Belinskijk ongi baino hobeki ulertzen zuen nola Zukovskijk "itzuli ezezik berreraikitzen zuen, pasarte jakinetan besterena plagiatuz eta "berezko konposizioetan" tartekatuz (A. Pukinen "Tan Osoak", 1843). Eta lau urte geroago, Belinskijk beste bi aldiz azpimarkatukodu usvoit" (asimilatu, ekandu) aditzaren aurkitze aproposa Zukovskijren obraz ari delarik. Mereitzulpenen bitartez, Schiller eta Byronen obrarik gailenenetariko batzu ekandu zituen errusiar literaturara. Esan dezagun ekandu egin zituela, zeren haren itzulpenek itzulpen baino areago ematen bait dute jatorrizko obra". (L.O.X., 156 or.").

Hala ta guzti ere, hamar-hogei urteren buruan, errusiar poesia sendotu eta nagusitu ezezik, oraindainokoan inoiz gainditu ez diren erpinak lortzeraino iritsi zen. Eta baldin eta Errusian "Puskin bera arte... itzulpenezko literatura jatorrizkoa baino askozaz garrantzitsuagoa bazen ere, aurrerantzean postu apalagoaren jabe izan da, nahiz eta garrantzi handikoa izan aurrekoarekin konparatuz gero.

Itzulpen "ekandutzaileak" bere eginbeharra bete zuen eta bu egin behar zuen. Bapateko aldaketa gertatzen da itzulpen literarioaren helburu eta metodoen alorrean, aurreko joerei bagagozkie, "gure gustoetara egokitzea" jadanik ez da eragile, balazta baizik interpretazio poetikoaren arterako. "Itzultzailean —dio Puskinek— gero eta leialtasun handiagoa eta publikoarenganako txera eta ardura txikiagoa eskatzen da, Dante, Shakespeare eta Cervantes berezko itxurapean, eta bakoitzaren nazio jantzitan ikusi nahi dira (Milton eta Chateaubriandek egindako "Paradisu Galduaren" itzulpenaz, 1836).

Berregituratze honen prozesua denboraldi batez luzatu zen eta 1844. urte aldera, V.G. Belinskijk polemikatan sartu behar izan zuen "jatorrizko pentsamenduez jabetu, gogokoa ez dena baztertu eta gogoak ematen duena erantsiz, nork bere erara kontatzearen" adiskideekin. Hala ere, adierazgarria gertatzen da nola itzulpen zuzendu eta errusiartuen baimengarritasunaren ideia soilak garai berriotan gure kritikoa haserre bizitan jartzen duen". Oraindainokoan literatura arrotzeko obrak argitaratzeko erabiltzen genituen metodoek gauzak desitxuratzen bazituzten, adibidez literatura ingelesaz edo frantsesaz idearik ez izateaz aparte, ondorioz Ingalaterraz edo Frantziaz ere ez genuen idearik, beraz era berean gure oraingo literatura ere halakoa izango non ez bait zukeen literatura izena ere mereziko". Hazkuntza erraldoi baten aurrez-aurre aurkitzen den itzultzaileari, eginkizun ezohi bat sortzen zaio eskatzen dion ausardiarengatik: mundu guztiko poesia errusieraz berreraikitzea, baina autoreari eta jatorrizkoaren naziotasunari dagozkien ezaugarri bereziak mantenduz.

Zehazki hitz egin nahi izanez gero, hain zuzen ere hemendik hasten da itzulpenari buruzko teoria eta praktika. Lehenengo eta behin, baliokidetasun semantiko eta estilistikozko eskakizunak planteatu ziren, eta batzutan guztiz polemika giroan formulatuak izan ziren. Bestalde, aurreko garaietako itzultzaileen disziplinarik ezak sekulako haserreak sorterazi zituelarik, ez da harritzekoa mutur batetatik bestera pasatuz literalismo semantiko eta estilistikoaren hatzaparretan erortzea.

"Ez ezazu autorea itzul eta baldin itzultzen baduzu makur zakizkio eta bat egin zaitez haren burua, eta ideekin" —gomendatzen zuen 20. urteetan Vjazemskijk eta berak erakutsi zuen lehenengoz "itzulpen menderaturako" jarraipidea, zeinetan jatorrizkoarekiko "hitzen simetriazko des bideratze hutsak" ere "zentzuaren berezkotasunaren aurkako aldak untzak" bait ziten.

Hala ere, esan beharrekoa da, errusiar poesia itzuliaren hasieratik beretik —edo gutxienez, beronen teorian—, oro har, leialtasun formalaren arazoarekiko harreman dialektiko osasungarria zen gailen. Esate baterako, Pavel Kateninek, zeinek pentsatzen bait zuen "bertsoak inoiz ezin zitezkeela prosaz ordezkatu" eta oro har "forma ez dela zerbait hautazkoa, obraren izpirituari kalterik egin gabe alda daitekeena" (Argitaratzailean gutuna, 1822) biziki protestatzen zuen Tassoren zortzikoak bertso alexandniarrez itzuli zirelako. Garai hartan ez zen zortziko italiarrak literalki kopiatzearen aldekoa, baizik eta konpromezuzko irtenbide baten bila zebilen "italiarren antzeko zortziko bat sortzen ahaleginduz, haren nortasunari eutsiz eta aldi berean, gure bertsogintzaren arauetara moldatuz". Ez du garrantzi handiegirik hark proposaturiko zortziko errusiarraten eredua emankortasun handikoa ez gertatzea -garrantzizkoa metodoa bera da, non oinarritzen bait da osoki gaur eguneko "kidetasun funtzionalaren" abiaburua (G. Sengelen arabera).

Errusiar literaturak eskuzabalki zuzendu ditu bere indar poetikoak itzulpengintzara eta, haatik, autore arrotzen itzulpen ugariak gorabehera, "poesia unibertsala" errusiar hizkuntzaz sortzeko asmoa ez dela garatu arte mailan uste izan da: itzulpen artea, oro har, oraindik ez da iritsi eginkizun horrek eskatzen duen mailara.

Interpretazio poetiko gehienek izaera literario-kulturala areago zuten estetikoa baino; itzulpena "leiala" eta itzultzailea "zintzoa" izan zitezen edozein jatorrizko testu hobetzeko debekuaz oroitzea eskakizun zentzuzkoa zen (inola ere ez zegoen aldatzerik). Baina eritzi hau erabat okerra da. Bistan dago bertsotan egindako itzulpen batek ezin ditzakeela jatorrizkoaren osagai guztiak berreian, zeinek ezin errepikatuzko xarma eransten bait diote eta hura poesia izatea lortzen bait dute; eta itzultzaile "zintzoak" uste izaten du, bere testuan ongi sartzen ez diren jatorrizkoaren egitura formaleko xehetasun guztiak baztertzea dela hoberena, edota azken finean, haien ordez klitxe poetiko ugari ezartzea atzitik,ez dakiola Jainkotri nahi, bere indibidualtasun sortzailea adierazten du, autorearen nortasuna desitxuratuz eta mendean hartuz. Ondorioz, bizitasunez beteriko poesiaren ordez ez da harritzekoa huskeria ziztrin sail rimatu bat eskuratzea, ez buruari eta ez bihotzari ezer esaten ez diotelarik. Baina argudiozko poesia bada itzulpen "leialaren" helburua ezagupidezkoa izango da, sorkuntza lirikoaren izatea baliogabetzea besterik ez du egingo.

Arazoaren tratatamendu dialektikoak nahitaezkoak diren kenketak eta eransketak berauen duintasun poetikoz originalak eskaintzen dituen xehetasunen baliokide leial izatea eskatzen du, eta honetara ez litzateke egilearen kontzepzio estetikoa desegingo, baizik eta beronen izpiritua osoki garatuko litzateke eta osoki berregiten lagunduko luke, baina tratamendu hau ezezaguna zen garai hartako itzutzaile profesional gehienentzat. Egokitasunez hitz eginez, itzultzaile gutxi zegoela esan behar da, nahiz eta Puskinen garaiarekin eta errusiar poesiaren aurreko aldiarekin konparatuz gero berauen kopurua etengabe haziz joan eta gainera, itzultzaile profesionalen artean literaturgile sonatuak ere izan: M. Michajlov, S. Mi L. Mej, K. Paviova, P. Vejnberg.

Errusiar itzultzaile eta kritikarien lan zaharrak berrirakurriz ikusten da beraien orrialdeetan —nahiz eta gehienbat sakabanaturik— daudela gaur egun bateratuki itzulpen literarioaren kontzepzio estrukturala osatzen duten osagai guztiak. Hona hemen larriki osagai horiek. Edozein testu poetikori hiru alderditatik begiratu behar zaio: semantikotik (zer esaten den), estilistikotik (nola esaten den) eta pragmatikotik (esanak nolako eragina duen irakurlearengan). Jatorrizkoaren hiru alderdiok birsortu beharrekoak dira itzultzean, baina ez da komeni (ezina da) erabateko zehaztasunez aldatzea.

Hiru alderdi hauetako edozein absolutizatzeak literalismo moeta jakin batetara eramaten du: semantikora (itzulpen literaletan gehienbat gertatzen dena), estilistikora (beste hitz batzutan "itzulpen formalismoa" deritzaria, non jatorrizkoaren bigarren mailako berezitasun estilistikoak xeheki aldatzeak ondorio orokorra desegiten duen) edo pragmatikora ("geure gustoetara makurrerazi"). Beste nolabait esateko, itzulpen poetikoa jatorrizkoari erlazio semantikoan soilik (edo estilistikoan, pragmatikoan) egokitzetik ez da uste izan behar orokorki egokitzat eman daitekeenik. "Baliokidetasun pragmatiho, semantiko eta estilistikozko emaitza optimo bezala defini daiteke baliokidetasun orokorra (A.P. Svejcer, 1971, 16).

Jatorrizkoaren izaeraren arabera, holako edo halako balio-kidetasun partzialek jarrera menderatzailea hartzen du: argi dago "poesia zientifikoaren" edo lirika filosofikoaren itzulpenean baliokidetasun semantikozko eskakizunak handigoak izango direla poema sinboliko bat itzultzerakoan baino. Hala ere, jatorrizkoaren propietateak ez dute beren kabu soilez baliokidetasunezko moeta partzialen ponderagarritasuna aurre determinatzen; zati handi bat itzultzaileak berak izendatu duen helburu jakinari loturik dago, eta bereziki, itzulpena hartuko duen irakurleoaren izaeragatik. Ez da kasuala "Chudozestvennaja Literatura", "Nauka" edo "Detgiz" bezalako argitaletxeek irakurle moeta guztiz desberdinak izatea, eta poesia itzultzerakoan eskakizun oso desberdinak egitea honela, bada, eguneko aztergaien artean, bertsozko itzulpenean inbariante semantiko, estilistiko edo pragmatikoaren lehentasunari buruzko auzi abstraktoa sortzen da: eztabaidagarria da zer logikaz eta nolako trebetasunez darraikion itzultzailea hautaturiko metodoari, azken batez, kasu jakin batetan halako metodoa zenbateraino dagokien jatorrizkoaren berezitasunei eta gizarte eskabide konkretoari.

Kontzepzio hau aditzera eman zelarik, beronen abiapuntuko postulatuak gehienbat lan kritiko-literariotan eskaini ziren lehendabizikoz, eta hizkuntzalariei esker gero eta era zehatzagoz formulatu. Honek ez du ezer esan nahi literartur kritikaren desohoretan: itzulpenari buruzko teoria orokor bat, literatur testuez soilik ezezik berbaldiaren (diskurtsuaren) edozein sorkariz arduratzen den eta horretarako terminologia zehatzagoa eta demostrazio aparailu zorrotzagoa duen zientzia batek bakarrik lant zezakeen eta landu behar zuen. Bestalde, hizkuntz metodoek ez dute batere konkretatzen uzten" errealitate orokorrari buruzko orientazio" hau, poesiaren itzulpenari dagokionez eremu hau erabat literatur zientziaren menpean geratzen da.

Baina honek ez du esan nahi komenigarria ez denik analisi linguistikoa erabiltzea itzulpenak planteiatzen dituen arazo partzialak konpontzeko.

Baina goazen berriro errusiar itzulpen poetikoaren aita lehen direnen eritzietara. Esan dugunez, gaur eguneko itzulpen zientziaren ia tesis guztiak aurki daitezke beraiengan, eta honetaz jabetzeko aski da berauen baieztapenak gaurko eskolaren oinarrizko abiaburuekin konparatzea.

1. Bertsoa, normalki, bertsoz itzuli behar da; beraz, itzultzailearen obrak jatorrizko poetarenaren kide izan behar du. "Itzultzaileak izenez bakarrik izan behar du berezi egilearekiko" (V. Zukovskij, 1810). "Prosaz, nahiz eta prosa onez, ordezkatutako bertsoa hil egiten da" (V. Brjusov, 1905).

2. Bertsoaren itzulpenaz denaz bezan batean, hitz zehaztasuna ez da leialtasun erizpide, aitzitik baizik, arte obra den itzulpena desegiten du eta horregatik kontragindurik dago. "Hitzez-hitzezko itzulpena inoiz ezin daiteke leiala izan" (A. Pukin, 1836). "Batzutan aldendu egin behar da jatorrizkoaren hitzetatik, hain zuzen ere, hartatik hurbilago egotearren" (N. Gogol, 1834). "Jatorrizkoarekiko leialtasuna ez datza letra ematean, izpiritua baizik". (V. Belinskij, 1838).

3. Hizkuntza desberdinetan forma berak adierazi pragmatiko desberdinak izan litzake; horregatik, jatorrizkoaren berezitasun formal guztiak birsortu nahi izateak (literalismo estilistikoak) kalte egiten dio pertzepziozko baliokidetasunari (baliokidetasun pragmatikoari). Bestalde, itzulpen lirikoan, jatorrizkoak eragin duen inpresioa birsortzearen arazoa planteiatzen zaio gehienbat itzultzaileari.

"Hizkuntza bczkoitzak bere berezitasunak ditu: grekoz, agian, espondeoek xarma bereziren bat bide ditte, baina errusierari desegoki eta arrotz zaizkio" (V. Kapnist, 1813). "Ez dut triste hitza itzultzea komeni denik, ezta pentsamendua ere - inpresioa da itzuli behar dena. Nahitaezkoa da hori itzulpenaren irakurlea jatorrizkoaren irakurlearen lekuan jar dadin eta itzulpenak nerbio berberei eragin diezaien" (Tolstoj, 1867).

4. Poesiaren itzulpen hitzez-hitzezkoak, "formalak" bezala, duen izateko arrazoi bakarra helburu utilitarioa edo xede guztiz espezializatuaren jabe izatea da.

"Goetheren obra guztiak prosaz emango dira errusieraz... honelaxe itzuli behar dina... idazle hau aztergaitzat geure herkideei eskaini nahi badiegu" (N. Plevoj, 1842). "Txalogarri deritzagu Dante bertsoz ez (horretarako izugarrizko doaia beharko lirateke) baina prosaz itzultzeko itzultzaileak duen. asmoari, non kualitaterik nabariena leialtasun eta benetasun literala bait da, errusiar hizkuntza bortxatu gabe eta estibaren zuzentasun eta jarioari kalterik egin gabe, itzulpen horretan, jatorrizkoa en regard delarik, are arrazoizkoagoa da (V. Belinskij, 1843). "Haren itzulpenera ez gindoazen ederraren bita, baizik eta testuarekiko leialtasun eta hurbiltasun handiagoa nabaritzen genuen... Jakina, edozein irakurlek ez du izango ez aukerarik eta ez gogorik ene zerrenda nahasi batetan jatorrizkoaren kalitatea dastatzeko; aitzitik, ordea, literatargileek (!) leialago eritziko diote, harira ez datozen eta itzultzaileak bere kabuz egin dituen ahaleginen distrakziorik gabe" (P. Vjazemskij, 1827).

5. Baliokidetasuna (leialtasuna, zehaztasuna) dialektikoki ulertu behar da eta ez literaltasunaren ikuspuntutik. Gainera, itzultzaileak duen azken helburuaren arabera, baliokidetasun semantiko, estilistiko eta pragmatikozko erlazioa alda daiteke. "... G. Fet-ek eginahalak egiten dira bere itzulpenaren jatorrizkoarekiko leialtasunari eusten. Nola ulertzen du, ordea, leialtasun hori? Ahalegin guztiak egiten ditu leialtasun literalari eusten eta bost oinetako janboak asmatzen... Gainerako guztiak ez diola axolarik ematen du" (D. Michajlovskij, 1859). "Literatur zentzurik eta ulermenik ez dutenak soilik ahalegintzen dira itzulpenean leialtasan literata lortzen... Jatorrizkoarekiko kanpo leialtasuna inpertsonal bihurtzen du itzulpena" (D. Mianev, 1869). "Itzulpen poetikoak ezezik (Belinskijren esamoldean itzulpen poetikoaren kontzeptuak librea denaren eta herritarren denaren ezagupideak adierazten dira) itzulpen literarioak ere badira itzulpen literarioak ez da naizen eransketarik, kenketarik eta aldakuntzarik Obrak akatsak baldin baditu - dauden-daudenean berreman behar dira" (V. Belinskij, 1838). Itzulpen "poetikoaren" egileari dagokionez, hartzailego zabalago batentzakoa baldin bada, Belinskijren eritziz, komentariorik gabe uler ezin daitekeen guztia, idazlearen garaiari soilik dagokiona, hitz batez, erraz ulertzeko ikasketa espezializatuak eskatzen dituen oro ken daitekena ezezik kendu beharrekoa da esan nahi do P Vjazemskijk berak itzulpen poetikoaren literaltasunaren lehen defendatzaile arrazoituetarikoa izanik ere, egokipen libre edo "ez-dependienteei" izateko eskubiderik ez ukatzeak. "Bi itzultze metodo daude: ezdependiente bata, menpekoa bestea. Lehen metodoa distiranteagoa, bigarrena neketsuagoa; nik neuk bigarren honi heldu diot" (1829).

6. Itzulpen poetikoak derrigorrez eskatzen ditu jatorrizkoaren osagaietariko askoren funtsezko eraldakuntzak. "Forma edo frase jakin bat leialtasunez berreman ahal izateko, batzutan itzulpenak aldakuntza sakona eskatzen da. Forma eta frase erantzukideak ez dira beti hitzen begibistako korrespondentzia batean bat etortzen" (V. Belinskij (1838).

XVIII eta XIX mendeetako literaturgileen artikulu eta iruzkinetan, oraindik askozaz itzultze metodo bereziagoak ere aurkitu zuten oinarria. Hona hemen alehunka adibide posibleren artetik bi aletxo:

a) Itzulpenean "baliokidetasun suprasegmentala" burutzen da, non jatorrizkoaren zertzelada nabarmenena, ez berez dagokion lekuan baizik eta beste batetan birsortzen bait da, gutxiasko aldendurik.

"Homeroren hitzak osotasunean harturik, hitz bakarra eranstera ere ez naiz ausartzen, baina bertsorako batzutaz hitz bat Homeroren baitan aurkitzen den beste hitz bat trukatu ohi dut" (N. Gnedi, 1825).

b) Gogoeta pragmatikoetatik abiatuz gero, korrespondentzia lexikal osoetara jo gabe beste zatikako batzutara jo daiteke, eta berauetan oinarriturik antzekotasunerako, albokidetasunerako eta lanerako pausoa eman daiteke.

Gaurregungo tratadista berrienei segika bezala, Ana kreonteren Oda itzultzean egindako ordezkapen lexikalei buruz hara zer dioen A. Kantemirek: "Grekoz kissos dio, guretzat ezezaguna den belarra; lupulua ezagunagoa zaigu eta ez dio indarrik kentzen egilearen estiban" (1736).

Itzulpenari buruzko ikuspuntu desberdinok bateratzeko ez zegoela neke handirik hartu beharrik esan liteke, bakoitza errespetagarriena izanik ere. Baina aipaturiko formulazioek gaur egun lortu duten oihartzunak ez gaitu iritzi okerretara bultzatu behar. Ez dezagun ahantz guztiak kontzepzio desberdin eta uztar gaitzen adierazpen zirela, zeinek sarritan idea politiko eta estetikoen antagonismoa isladatzen bait zuten, eta ez zegoen arrazoizko edukin batetara bil zitzakeen indar bateratzailerik.

Bistan dago, gure garai hauek ongien hartzen duten itzulpenan buruzko jarrera, Belinskij bezalako idazle handiena da, eta beraren ondoren etorri ziren Dobroljubov, ernysevskij, Michajlov eta abar bezalakoena, zeinek ahalik eta zehaztasunik handiena eskatzen bait zioten itzulpenari, "hizkuntza ez zekitenentzat jatorrizkoaren ahal bezain ordezko egokia" gerta zedin eta aldi berean benetako poesi obra izan, bigarren mailako eta jatortasunik gabeko izakera baten premiarik gabe. Dena besarkatzeko moduko itzulpen teoria bat sortzeko, gure garai honi dagokionez, iraganeko lan teoriko trinkoenek ere zituzten kontraesan guztiez gabetua, denbora luzea eta ahalegin sortzaile ugari behar izan da. Arazoak konpontzeko orduak sobietarren aroan soilik jo du, duen garrantziarengatik gobernua bera itzulpen literarioaz arduratu denean.