Hemen zaude:
 » 
Hizkuntza minorizatuen soziologi biltzarrea 1984-X-15 - Gotzon Egia

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

Hizkuntza minorizatuen soziologi biltzarrea 1984-X-15 - Gotzon Egia

Jose María Sánchez Carrión "Txepetx" soziolinguista nafarrak deiturik, 1982ko uztailean soziolinguista talde koskor bat bildu zen Iruñean, euskarak, galegoak eta katalanak zeinek bere herrialdeetan iraun ahalean dituen ezintasunak ausnatzera. Ez zen alferrik izan: testigutzazko agiri batez gain, orduko hartan du bere hastapena bi urte geroago Bizkaiko Getxon izango zen Kongresuak. Gisa horretako bilera gehiago ere eginak dira Lleidan eta Santiagon, baita izena hartu ere horietara bildutako raldeak: hala behar eta, "Iruñean sortua".

Iruñean sortua-ri zor zaio, bada, Kongresu honen guraso izatearena, antolakuntzan eta diru-iturrietan Euskal Soziologoen Elkarteak bere lankidetza eman izan badu ere.

Ez da goizetik iluntzera moldatzen nazioarteko izan nahi duen biltzarre baten programa. Berriketa luzeren buruan (urte t'erdiko joan-etorriak) finkatu zen geroago egindakoa. Egia esan behar baldin bada, kongresua zer izan zen ikusita alferretsi egin behar da hainbesteko buruhaustea, eta galdetu dirutan eta lanordutan emandako ahaleginak bere neurriko ordaina izan ote due. Izan ere, egunez eguneko gai nagusiaz mintzatzeko (1. Hizkuntz ordezkapenaren historia 2. Egoera minorizatuaren azterketa 3. Hizkuntza monorizatuaren prozesua 4. Hizkuntz plangintza eta normatibizatzea eta 5. Hizkuntz plangintza eta erabilpen soziala) kanpotik etorritako espezialistek ez zuten uste adina berrikuntzarikjendeganatu, ez eta herenaz betetako debateetan tutik esan ere. Bestalde, Euskal Herriaren hizkuntz egoeraz aritu ziren mahainguruak josturarik gabeak, entzuteko luzeegiak eta mintzatzeko laburregiak, eta eztabaidara gutxi emanak gertatu ziren. Orobat, beraz, antolatzaileetako askok egundo nahi izan ez zuten kongresu akademiko hon izan zen finean Getxokoa.

Lluis Aracil valentziarra ezagun zaharra da gure artean, aski ezaguna bederik bere hitzaldietan esandakoek halako "déjà vu" baten usaia izateko. Gure hizkuntza minorizatuak zer-nola heldu diren gaurkora, botereak historia horretaz sortu duen diskurtsoa eta legezko baldintzapenen indarra izan ohi dira Aracilen mintzoaren zutarriak, Soziolinguistikaz urrun zebilen, berriz, Robert Jaulin Pariseko etnolinguistaren berriketa. Espekulazio etnologiko, filosofiko eta politikoa izan zen berea, mendeetan hara bizi diren Hego Ameriketako tribu batzuen ereduaz. Artean Nikaraguako miskitoen bizimodua eta egoera zela medio, sandinisten aurkako aitortu zuen bere burua, entzulegoa ernegatzeraino gainera.

Juan Cobarrubias irakaslea Bilbon da jaioa, eta mutilkoskorretan Ameriketara eramana nazionalen erasoaz ihesi. Bertan, Europako soziolinguistika teorikoa eragin zuen .J. Fishman aitzindariarekin an da lanean New Jersey-ko Seton Hall unibertsitatean. Hizkuntz kontaktoa duten lurraldeen egoera, eta hizkuntza minorizatuena, ez dela betirako egonkorra, eta here horretatik bestetaratzeko aterabideak zertan diren azaldu zuen Coharruhiasek. Hizkuntz plangintzaren baliabideak eta egitekoak, xuxen adierazi zituen estilo amerikar metodiko batean, haina herrialde konkretu baten erreferentziarik ez izateak guztiz maila teoriko soilera zeramatzan bere hitzak. Bere hozka guztiak hizkuntz plangintzaren eskema teoriko akats gabea moldatze horretan ahitzen dira Jose María Sánchez Carrión "Txepetx" nafartarrak ere ez zituen ezer askonik aurreratu lehendik argitaratuak dituen liburuetan esandakoak. Espazio linguistikoen mailaketa eta superposizioa, lurraldetasun- teoriaren oinarniak irakurriak eta entzunak ere ditugu lehenagotik. Lurraldetasun- teoria honen konkrezio hoheagorik espero zuen askok, espektatiba berriak ere sortuak ziren kongresuaren lehenengo egunetan Azkene ra, berririk ez.

William F. Mackey nor den esan behar luzerik ez da. Québec-en frantseseraren normal kuntza-bideak zein izan diren, eta nolako jokabideak izan diren azaklu zuen laburki eta argi. Unibertsitate-irakasle xaharraren modu intenporalaz, bibliografia soziolinguistikoaren klasikoetan ageri direnez, gaindi berrikuntzarik gabe mintzatu zen frantses ingelestuan.

Kongresuaren bigarren atala mahainguruak osatu zuten. Gure hizkuntz komunitateen problema zehatzei lotuak, istimatzeko bereizgarri bat izan zuten bederen: jendetza zabalaren lanaren aitzaki izatea, 40 bat komunikazio bildu zirelarik azkenerako.

Baina kasu batzuetan zein besteetan biltzarrearen haunditasunak entzutera behartu zuenjendea. Esan nahi bait da programa bateko hitzaldi akademiko etengabeek lekuz kanpo utzi zuela debatea eta elkarrizketa. Flala ere, jendea adi eta eme ibili zen, nekerik gabe zenbait behatzak urratzerainoko apunteak izkribatzen. Horrek erakutsi zuen behinik behin jatorriz, izatez eta lanbidez bat ez datorrena franko dela bazterretan hizkuntz borroka gizarte-harremanen ikusmoldez aztertu nahi duena.

Gerora, handikerietatik ihesi joatea da hoberena. Jende gutxiagoz, eredu laburragoz eta arazo xeheagoz dago mintzatu beharra hastapen horri ibilbiderik eman nahi bazaio, era horretako ihardunetara emango diren erakundeen babesean (Unibertsitatearena batez ere) ahal baledi.