Donostiako udako IV. ikastaroak
Aintzane Ibarzabal

Aurtengo Donostiako udako ikastaldietan eta linguistikaren sailaren barnean bi gai nagusi aztertu dira: "Euskal testuak eta Hiztegigintza" eta "Euskal sintaxiaren zenbait arazo". bai batan eta bai besteari gure hizkuntzaren egoera eta irtenbideak ikusteko oso baliagarri deritzogu. Ale honetan laburpen moduan lehenengo sailaren berri emango dugu, bigarren gaia beste ale batetarako utzirik.

Hiztegigintzaren inguruan azken lanen bern izan dugu I. Sarasolaren hitzaldian, Hiztegigintza eta informatika; bertan informatikari esker unibertsitatean egiten an diren lanak eta bere hiztegirako erabili dituen materialak nola jaso, sailkatu, eta aztertzen dituzten adierazi digu.

Sarasolaren ustez historian zehar behar bezala landugabeko material ugari du euskarak eta horrekin topo egiten du hizkuntzalariak edozein lan egitera dihoanean. Arazo honetan informatikak izugarri lagunduko dio korpusak aztertzen eta ordenatzen, eta ondorioz askotan frogatzat eman diren intuizio eta azterketatxo pertsonalak alboratuz, hitzaren historia ziurra izango dugu.

Lan horretan ikusi ahal izan da hitzak agertu eta desagertu ibili direla testuetan barrena, maixu zenbaiten ergina handia izan dela eta erabilerak aldatuz joan direla.

Bertan 1950. urtea arteko idazle nagusien lanak jaso dira (erlijiozko lan eta bestelakoak sartzen saiatu direlarik): testu bakoitzari bere kodea emanez, hitzak zerrenda alfabetikoan azaltzen zaizkigu testuinguruarekin batera. Sistema honen bidez zenbaki soil batzuk (kodeak) aztertuz oso ondorio inportanteak atera daitezke hitzen historiarako.

Korpus zabal honetaz baliatuz, eta Mitxelenak zituen beste fitxa asko erabiliz, Sarasolak argitaratu du hiztegiaren hasierako zatia*.

Lan sistema honen bern izatea oso interesgarria izan da, baina ordenagailu horietan jaso den informazioa are baliagarriagoa izan daiteke etorkizunean egin litezkeen lanetarako. Sarasolak berak aipatu zuen, korpus berbera erabiliz an zirela sintaxi eta morfologi-azterketak egiteko saioetan.

Alor honen barnean izan dira beste hitzaldiak, hala nola Ines Pagolarena "Sabino Aranaren zenbait neologismo". Hitz berriak sortzeko Aranak erabili zuen sistema bereziaz azterketa zehatza azaldu zaigu. Lana bere osotasunean jasotzeko aukera izango dugu hurrengo ale batean.

Joseba Lakarra: "Bizkaiera zaharraren inguruan" hitzaldian bizkaiera beti euskalki berezi eta ezberdin bezala azaitzeko ohitura gainditu nahiean, euskalki isoglosak bere lekuan jartzen ahalegindu da, horretarako testu zaharretan oinarnituz. Topiko ugari desegin daitezke, aditzaren sistemarena bera, testuak sakonki aztertuz eta aurreiritzirik izan gabe.

E. Knörr, "Harrieten hiztegiaz" aritu zaigu. Euskal hiztegirik onenentzat aipatu da sarri ikastaldi honetan. Lana 1855erako hasia omen zen eta argitaratu gabe geratu, zergatik ez dakigula. Gaurko hiztegigintzan egiten an diren lanen antzera antolatua; eskuizkribuz iritsi delarik eta noski bilduma lana eskuz eta makinarik gabe egina.

Koldo Mitxelenak "Hitzak eta Lanak" hitzaldian hitzak bere historia duela eta historiak bere hitzak, izan du oinarrizko ideia.

Islandian XVII. mendeko liburu batean aurkitutako esaldiak erdi euskaraz erdi beste hizkuntzetan (islandiakoan, ingelesez, eta maiz gaztelaniaz) agertzeak garai hartako amantzaleen artean halakQ 'pidgin" modukoa erabili zela frogatzen du, euskalkien gainetik, euskaldunek eta bertakoek elkar ulertzeko erabilia izan zena.

Bestalde, arrantzaleen hizkuntza berauen erabileran aztertu beharko da galtzen ez den bitartean bederen, hitzen bizitza egitazkoa eguneroko lanean eta elkar hizketan aurkitzen delako.

Programaz kanpo ere antolatu da mahainguru bat, X. Kintana, L.M. Mujika, I. Sarasola eta M. Zalbide partaide izanik. Norberak bere lanaz hitz egin ondoren garrantzizkoak denak bakoitza bere garaian; gaurkoa batez ere tradizioa eta joerak ezagutzeko bidean dagoela dirudi ideia nagusi zenbait azpimarratu dira:

  • Erizpideak finkatzeko premia; alegia, muturreko adibideetan eta bitxikerietan ia denak bat etorri arren, tartean zulo handi samarra geratzen dela erabaki gabe hitzen erabileraz eta formaz.
  • Euskararen mugak direla eta bere barruko baliapideak erabiltzearen aldeko jarrera, batez ere hiztegigintza teknikotik kanpo, bapateko eta eguneroko hizkeran erraztasuna, naturaltasuna, hitzen erabilera egokia... oso premiazko bezala aipatu dira.

Honen inguruan "aurrizkien erabileraz" eztabaida sortu da, alegia, euskarak betidanik izan dituen bideak ezin direla bapatean aldatu gaztelania eta hizkuntza erromantikoen bideari jarraitzeagatik, zehazkiago aditzen sorreran.

Dena dela, euskarak baduela beste oztopoa denek bajeztatu zuten, adjetjbo gutxi jzatea eta hauek sortzeko bide itxi samarra edo egotea.

Bukatzeko, eta hiztegigintza eta psikologia lotuz, euskaldunak "konplejo" moduko zerbait baduela aipatu da, gehiegi larritzen delako gaztelaniazko hitzaren ordezkorik ez badu aurkitzen.

Ondorioz, hiztegigintzak azterketa sisteman norabidea aldatu duela dirudi: lan premiazkoak martxan ikusi ditugu hitzaldi guztietan; hala ere espero dugu unibertsjtatearen hesia gainditu eta lehenbailehen zabalkunde izango dutela, hitz altxorra ongi ezagutzeko premia maila askotan ikusten bait da.


(*) Sarasola, Ibon. Hauta-lanerako euskal hiztegia.