Badakit aita etorri deLA/NA
Uliondo

Duela zenbait urte gramatika zeretan jakitun den lagunak antzeko bi esaldi aurkeztu zizkidan "deLA" eta "deNA" horien arteko diferentzia zertan ikusten nuen jakin nahiz. Zer erantzun ez nekiela geratu nintzen. Ez zitzaidan gauza bera iruditzen, baina ezin nik azaldu zertan zetzan biren arteko aldea.

Nire adiskideak zioenez gramatikalariek ordura arte (eta orain ere, oso oker ez banago) ez zuten denek gauza bera esaten horri buruz. Batzuetan antzeko zerbait omen bi esaldiok (konpletibak), esanahi beretsurekin. Besteetan aldiz, biren arteko zenbait ñabardura agertzen digute.

Etxean entzuten nuen euskarak (eta beste nonahi ere berdin) ez zidan biderik ematen gauza bera zirenik sinesteko. Haur garaian "Nik etorri naiz" eta "Ni erosi dut" gaizki zeudela senez riekien bezalaxe (ergatibo izena bera entzun gabea banuen ere), "etorri dela" eta "etorri dena" horiek ezberdinak iruditzen zitzaizkidan. Azpimarratu behar dut osaba-izeben artean (aiton-amonak areago) ba zirela elebakar soilak. Oroitzen naiz behin zernolako barreak egin genituen amak eta biok, osabak "Vascongadas hori" Burgos aldean ez ote zegoen bada, galdetu zigunean.

Ikus dezagun zer dioten gramatikalariek:

  • R.M. Azkuek[1]:
    «5Q (Be, R), sufijo verbal que vale por "que". Se usa en verbos como "saber, asegurar, negar, creer, conocer, ver, decir".., y otros semejantes. No es exactamente lo mismo que el sufijo verbal -LA, pues -NA significa más bien "el hecho de que"... » (66. orrialdean)

  • Xabier Kintana eta 6 lagunek Ekiteri taldeko irakasleekin[2]:
    «-na. Vide -(e)na. -(e)na: (B) completivo, vide (-)la; badakit galduko naizena: ya sé que me perderé». (106. orrialdean)

  • Txillardegik[3]:
    «Bizkaieraz bederen (baina Gipuzkoan ere maiz entzuna) ongi atxikitzen da -na = -la liferentzia. Etorri dela esan digute. Kasu horretan (esan digute) esaldia dugu galdegaia. Beste honetara, berriz: Nola jakin duzue? Esan egin digute etorri dena». (396. orrialdean)

  • Sebero Altubek[4]:
    «Este dice que viene ahora = Oraintxe datorrena ("onexek diño")» (119. orrialdean) Umeak ostu dabe-la ("zeuk" esan dozu). Aquí no se da como cierto ni se niega que el niño haya robado). Umeak ostu dabe-na ("zeuk" esan dozu). (Aquí se da como cierto que el niño ha robado)». (121. orrialdean)

  • Patxi Goenagak[5]:
    «(215). 2. -ELA eta-(E)NA. Leku batzutan, orain arte aztertu dugun ELA-ren ordez, beste atzizki hat era biltzen dute: -(E)NA: (11) banékien etorriko zela = banekien etorriko zena. Baina badirudj hau leku batzutan bakarrik esaten dela. Hala ere, honek badu garrantzirik gero ikusiko dugun zerbaitetarako: perpausa nagusia ezezka denean, -enik agertzen baitzaigu eta ez *-elik edo -elarik, adibidez». (228. orrialdean)

  • Adolfo Arejitak[6]:
    «-NA. Bizkaieraz erabilten da ondoen eta zeatzen atzizki ezaugarri hau. Beste euskalkietan ere, gipuzkeraz batez ere, erabili egiten da, baiña enparauek -LA artu dabe esaldi osogarrietako ezaugarri orokor legez.
    Noiz erabilli:
    Baldintza honek eragiten dabe -NA morfemaren erabillera: Esaldi nagusiak baiezkoan egon bear dau. Kasuren batzuetan itauna izan arren ere erabilten da: Eskerrak bizkor etorri daNA, bestela kito!
    Sinesten dozu atera etorriko daNA?
    Ezaugarri hau (NA) daroen esaldi osogarriak sekula ere ezin dabe izan esaldi nagusiaren galdegai. Beti izan oi da beste galdegairen bat esaldi nagusian.
    Esaldi menperatuok nagusiaren galdegai ez direnean: -NA morfema sartzea da egokiena. Esan genduan, -LA morfema esaldi menperatua galdegaia zanean erabilli bear zala geienbat.
    - Badaki berak asarre nagoaNA.
    - Naiko ziurra ei da auteskundeak eukiko dituguNA.
    - Inork esan bank berak agertu dau lapurretan egin ebeNA.
    Esaldi nagusiko aditzak ZIURTASUNA agertzen dabenak badira orduan -NA morfema erabili bear dogu. Adibidez: JAKIN EZIN, UKATU, SINESTU, SEGURU, EGIA IZAN, BISTAN EGON, ZIURRA IZAN, ARGI EGON, SEIÑALE IZAN...» (76-77. orrialdetan)

Hurrengo beste sei orrialde adibidez, ariketaz eta zehaztasunez beterik.

Aburu gehiegixko, aukeran. Zerbait dudarik gabekoa denean gutxiagorekin nahikoa izan ohi da.

Inoiz gertatzen da, hala ere, esaldi berberean -LA/-NA horiek soil-soilik aldatuz esanahiaren kanbio zehatza inolako dudarik gabe ikusten duela edozein euskaldunak:

1. a) "Ikusi dut, Iñaki, egin duzula"
b) "Ikusi dut, Iñaki, egin duzuna"

Lehenengo kasuan, zer ikusi dut?: Iñaki dela egilea. Eta bigarrenean: Haren lana da nik ikusitakoa.

2. a) "Entzun dut esan duzula"
b) "Entzun dut esan duzuna"

Zuk esan eta norbaitek zu zarela esalea agertu dit, a) kasuan. Eta zure hitzak entzunak ditut, b) kasuan.

Bi adibideotako b) esaldiek erlatibo soila dute -NA-ren "A" hori izenorde bezala erabiliz. 1-b) kasuan, "Ikusi dut egin duzun...a", "egin duzun lana" adierazten du. Eta ondorengoan: "Entzun dut esan duzun...a", "Esan duzun hitza (edo perpausa edo hitzaldia)". 1-a) eta 2-a) konpletiba normalak dira.

Idazpuruko esaldietara itzuliz "Aita etorri denaldela", eta oraingoz honelako perpausak Euskal Herrian mendetan zehar erabili izan diren ala ez bazterrean utziz edota Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik erabiltzen direnentz (nire aita nafarra zen), ez ote zaigu zilegi diferentzi batzu egitea aipatu bi esaldiotan (eta antzeko beste zenbaitetan) oinarrituz?

Metodologiaren ikuspuntutik aztertuta ez zait iruditzen kakoa nork esan duen kontuan datzanik (edota esandakoa onartzen edo ukatzen al den, ala esaldi nagusia baiezkoa edo ezezkoa izatean).

Nire ustez alderdi honetatik begiratu geniezaioke:

Hizlariak, aldez aurretik, bere buruan jasoa duen informazioa honelakoa da:

"IÑAKIK EGIN DU" (1-a kasuan)

Eta hon hitzez azaltzerakoan bi posibilitate izan ditzake kontuan:

A) Iñaki (subjektoa) dela egilea azpimarratu nahi izatea
B) Predikatuak agertzen duena azpimarratu nahi izatea.

Horren arabera banaturik:

"Iñakik (A) egin du (B)"

Demagun "IÑAKIK (A) egin du (B)" azpimarratu nahi duela. Orduan konpietiba erabiliko du, "Ikusi dut, Iñaki, egin duzuLA" (A).

"Aldez-aurreko" deitu diogun perpausa horretatik predikatua nabarmendu guraez geroz, "Iñakik (A) EGIN DU (B)", alegia, "Ikusi dut, Iñaki, egin duzuNA (B)" esango luke.

"Esan duzu", "aldez aurreko" perpausan oinarrituz gauza bera, noski, "Entzun dut esan duzula/na" kasuan.

Adibideak sortuz eta trukaketak eginez gauza bitxiak gertatzen dira. Batzuetan -LA/-NA argi dago. Besteetan -LA horrek ongi ematen du eta -NA arraro samar gertatzen da. Eta azkenik -NA-rekin ondo eta -LA-rekin ezohiak gertatzen direnak ere badira.

-LA/-NA-ren adibidea: "Ikusi dut egin duzuLA/NA". "Badakit aita etorri deLA/NA" izango litzateke bigarren kasuko etsenplua. Eta hirugarrena, "Nik jango dut zuk utzi duzuNA"; -LA jarrita ez du itxura onik hartzen. Nahiz eta buelta txiki bat emanez esaldi arrunta egin ahal izan:

"Nik jango dut zuk utzi duzula". Ez.

Baina, "Zuk utzi duzula-ta, neuk jango dut". Bai.

Badirudi, hortaz, -LA aldez aurreko perpausa izkutu horren subjektoari dagokiola. Eta -NA perpausa berberaren predikatuari. Hon horrela balitz, tituloko esaldi bi horietan hiziariak zuen informazioa (bere perpausa ahoskatu aurretik) hau litzateke:

Aita (A) etorri da (B).

Eta hipotesi hau okerra ez bada idazpuruko bi esaldien esanahi zehatza honela izango litzateke:

  1. Posibilitatea:
    Azpimarratu nahi duena honela da: "AlTA (A) etorri da (B)" = "Ikusi dut aita etorri deLA (A)"
  2. Posibilitatea:
    Azpimarratu nahi duena etorrera da: "Aita (A) ETORRI1DA (B)" = "Ikusi dut aita etorri deNA (B)"

Hasieran aipatzen nuen senak onargarri egiten dit hipotesi hau. Azkuek agerturikoa ¡Ido beretik joango litzateke, gainera ("el hecho de que", alegia). "Etorri dena" = Ikusi dut ez aita, baizik eta "el hecho de que ha llegado", "el hecho de su venida". Bukatzeko adibidetxo batzu gehiago:

Aldez aurrekoa: Zu (A) lizentiatu zara (B).
Diodana: Zure emaztegaiak esan dit zu lizentziatu zareNA (B).

Aldez aurrekoa: Anttonek (A) bihar ekarriko du (B).
Diodana: Esaiozu Anttonek bihar ekarriko dueNA (B). (El hecho de que lo traerá mañana).

Esan beharra dago proposatzen duguna zuzena baldin bada, "Ikusi dut ekarri duzuna" bi eratara ulertu ahal izango dela: Ikusi dut ekarri duzun maleta / Ikusi dut ekarrera burutu dela. (He visto lo que tú has traído / He constatado que has acabado trayéndolo").


Oharrak

1. Diccionario Vasco Español Francés. Bigarren tomoa. 590. orr. Bilbao. 1906. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao. 1969.

2. Hiztegia 80. Euskara-espainiera/espainiera-euskara. 854. orr. Bigarren argitaraldia zuzendua eta gehitua. Bilbo. 1980.

3. Euskal Gramatika. Ediciones Vascas Argitaletxea. 453. orr. San Sebastián. 1978.

4. Erderismos. 315. orr. Euskaltzaindia. Gaubeka'ren Irarkolan. Bermeo. (Vizcaya). 1929. Indauchu Editorial. Bilbao. 1975.

5. Gramatika bideetan. 380. orr. Erein. 1978.

6. Euskal joskera. 327. orr. Leopoldo Zugaza. Durango. 1982.