Hemen zaude:
 » 
Hiztegi Tekniko-Berezituak. UZEIren Hiztegigintza - Paulo Agirrebaltzategi

Inprimatu

Data: 1995eko abendua

Hiztegi Tekniko-Berezituak. UZEIren Hiztegigintza - Paulo Agirrebaltzategi

Hiztegia du itzultzaileak bere lan-tresnarik behinena. Edozein itzultzailek daki hori ondo. Hala ere, Valentín García Yebra-ren aipu bat ekarriko dut hona, esandakoaren argigarri:

*El análisis del texto de la lengua original debe comenzar por la dimensión léxica. Del mismo modo que no se puede construir un enunciado sin saber lo que significan las palabras que van a utilizarse, tampoco se puede comprender un enunciado ya construido sin conocer el significado léxico de las palabras de que consta. Es cierto que en un texto suelen aparecer los significados léxicos junto con los morfológicos y los sintácticos. Pero esto no quiere decir que no haya prioridad natural entre unos y otros (1).

Adierazi lexikala ("significado léxico") esaten dugunean, hitzarena adierazi nahi dugu linguistikarentzat hitza kontzeptuak duen anbiguotasunaren arazoa oraingoz behintzat alde batera utzirik. Hitza edo adierazi lexikala esaten dugunean, berriz, hiztegiaren alor berezi-berezian an gara. Horra, beraz, zergatik duen hiztegia bere lagunik onena itzultzaileak.

Itzulpen eta terminologi aldizkarian ari garenez, egoki iruditzen zait itzulpen-lanaren eta hiztegigintzaren arteko lotura hori nabarmentzea. Gure asmoa ez da, ordea, hiztegigintzaren inguruko arazo teoriko eta praktikoak hona ekartzea; askoz apalagoa da gure xedea: UZEIren hiztegigintzan darabiltzagun abiaburuak, helburuak eta asmoak agertzea, alegia. UZEIren hiztegigintzaren sarrera orokorraren gisakoa izan daiteke oraingo azalpen hau. Hasteko, ordea, hiztegigintzako mundu oparo eta zabalean bereizkuntza batzu egin behar ditugu, hiztegi mota ezberdin batzuren ezaugarriak azalduz, UZEIren hiztegiak non kokatu jakiteko.

1. HIZTEGIA ETA HIZTEGIAK

Oso esanahi zabalez hartzen dugu Hiztegia hitza hemen. Haensch-en definizio honetaz balia gaitezke: Un diccionario o un glosario es un extracto estandarizado del conjunto del léxico existente o de un subconjunto léxico (461. or.). Hiztegiak mota askotakoak izan ohi dira, ordea, eta hainbat bereizkuntza egin daiteke.

1. Hiztegi orokorrak eta Hiztegi bereziak

Hiztegi orokorra da hizkuntz komunitate jakin baten lexiko-multzo osoa kontutan hartzen duena; hiztegi berezitua, berriz, hizkuntz komunitateko hizkera bereziren baten lexiko-multzoa kontutan hartzen duena. Hizkera berezi horiek izan daitezke, ordea, maila edo alor ezberdinetakoak: dialektoa, edo leku geografiko jakin batetan erabiltzen dena; soziolektoa, edo gizarteko kiase edo maila jakinean erabiltzen dena; teknolektoa, edo arte, zientzia, teknika edo bestelako jakintzaren batean erabiltzen den hizkera berezia eta lexiko teknikoa.

Teknolektoa dagokigu gun hemen batez ere kontutan hartzea. Jakintza-alor bereziko edo berezitateko hizkuntza ere deitu ohi da. (Ingelesez "Language for special purposes" esaten da, frantsesez "Langue de spécialité", alemanez, "Fachsprache" edo "Technolekt", gaztelaniaz "Tecnolecto" edo "lengua de especialidad").

Teknolekto jakin baten lexiko-multzoa kontutan hartzen duen hiztegia deitzen dugu Hiztegi tekniko-berezitua. (Ingelesez "Technical Dictionary", frantsesez "dictionnaire technique", alemanez "FachwOrterbuch", gaztelaniaz "diccionario técnico o especializado").

Sarritan ez da mola ere erraza lexiko orokorra edo arrunta eta lexiko tekniko-berezitua banatzen, hau gero eta gehiago, batez ere komunikabide sozialen bidez, hizkera arruntean sartzen ari delako. eta lexiko arruntaren eta teknikoaren artean badago tarteko hizkera eta lexiko modu bat, bi haiek lotzen dituena.

Garrantzi apartekoa dute gaur hiztegi tekniko-berezituek, hizkera eta lexiko teknikoak oso berezitu, zabaldu eta ugaritu direlako. Horretaz nolabait ohartzeko, Grand Larousse encyclopédique delakoak, 711 teknolekto bereizten ditu giza zientzietan bakarrik; eta zientzia zehatz eta naturaletan, 529 teknolekto; horietaz gain, hartu kontutan zientzietakoak ez diren teknolektoak: arteetakoak, tekniketakoak, etab.

Horiek euskaraz lantzeak, berriz, esangura berezia du, benetan euskararen normalkuntza maila eta dimentsio guztietan lortu nahi badugu. Hementxe datorkigu, ordea, arazo nagusienetako bat gure euskarazko hiztegi tekniko-berezituak lantzean.

Normalean, hiztegiak -bai deskribatzaileak eta bai preskribatzaileak edo arauemaileak- hizkuntzan erabilia dagoen edo erabiltzen den lexikoaren islada edo ispilua izan ohi dira.

Euskaraz, ordea, alor tekniko-berezituak ez dira landu, edo oso neurri txikian landu dira; horregatik euskarazko lexiko tekniko berezitua nolabait asmatu eta sortu beharrean gara, erabilerari berari aurrea hartuz. Euskarazko hiztegi tekniko-berezituak halabeharrez bide-urratzaileak izan beharra daukate gaur. Baina arazo honetaz geroago ere hitzegin beharra izango dugu.

Egia da, hala ere, Euskal Herriak, hizkuntz komunitate gisa, bere historiako eta kulturako maila eta garai bakoitzean bere lexiko tekniko-berezituak landu eta erabili dituela, kultur alorrak euskaraz adierazi dituen neurrian. Alde horretatik, harrokeria handiegia litzateke, euskarazko lexiko tekniko-berezitua lehen aldiz asmatzen eta sortzen ari garela esatea. Eta interesgarria litzateke, euskarazko teknoektoen historia egitea, beste hizkuntzetako hiztegigintza tekniko-berezituen historia egitea interesgarria izango litzatekeen bezala.

Baina bereizi beharrean gara lexiko tekniko-herritarra eta lexiko tekniko-zientifikoa, zientzia eta teknika modernoek landu dutena. Hala ere, ez dago biak banantzerik, eta, neurri handi batez, bigarrenak lehenengoan oinarritu eta hortik edan beharra dauka. UZEIren hiztegigintzaren helburua da, gaurko eta gure kulturaren, zientzien eta tekniken mailan eta alor guztietan euskarazko lexikoa lantzea eta normaltzea. Horregatik, horietan ematen den lexiko tekniko-berezituak sistemantikoa, gaurkoa eta *bide-irekitzailea izan nahi du: horietxek dira gure hiztegigintzaren ezaugarriak, euskarazko lexiko tekniko herritarrari begira.

2. Hiztegi entziklopedikoak, linguistikoak eta terminologikoak

Gure hizkuntzaren -euskararen- egoerari atxekiz, eta horrek gure hiztegigintza tekniko-berezituari ezartzen dizkion baldintzak kontutan edukiz, UZEIren hiztegien beste berezitasun bat agertu nahi dugu hemen.

Hiztegiko artikuluen edukinari begira, hiru hiztegi mota bereiz daitezke: Hiztegi entziklopedikoak edo gauzen hiztegiak; hiztegi linguistikoak edo hizkuntzaren hiztegiak; hiztegi terminologikoak.

Hiztegi entziklopedikoa esaten dugunean, ez dugu adierazi nahi jakintza guztiak biltzen dituena. Hori entziklopedia oro korra izango litzateke. Hiztegi entziklopedikoak, ordea, zera adierazten du: Hiztegiko artikulu buruetako hitzen inguruan azalpen linguistikoak (semantikoa, sintaktikoa, fonetikoa, ortografikoa, paradigmatikoa, etab.) emateaz (edo sarritan horietan batere luzatu gabe), gaiaren beraren azalperia egiten duena, jakintzaren gaurko egoeraren puntua emanez eta agertuz.

Hiztegi linguistikoa, berriz, hitzaren –sarreraren– alderdi linguistikoan finkatzen da: semantikoa (definizioa edo itzulpena), gramatikala, sintagmatikoa (hitzaren erabilera eta lekua perpausaren barruan), paradigmatikoa (hitzaren sinonimoak, antonimoak, etab.).

Hiztegi terminologikoa ez da berez aurreko biei buruz definitzen. Flonela definitzen du Haensch-ek hiztegi terminologikoa: Diccionarios terminológios, que registran el vocabulario técnico de determinadas materias (136. or.); terminologia, berriz, zera da, autore beraren arabera: ... un conjunto de términos específicos de una técnica, de una ciencia, de un arte o de otra actividad humana (527. or.). Alde horretatik lexiko-tekniko-berezituarekin bat egiten du terminoiogiak. Hiztegi terminologikoa erabiltzen da, hiztegi entziklopedikoaren eta linguistikoaren aurrez-aurre, jakintza berezitujakin baten terminologia bere soiltasunean edota bestelako hizkuntzen itzulpenarekin, baina elementu linguistiko eta entziklopedikorik gabe edo oso gutxirekin, e maten duena adierazteko.

UZEIko hiztegi gehienak mistoak dira; edo, hobeto esanda, bi parte dituzte: bata, entziklopedikoa, eta, bestea, terminologikoa.

  1. Hiztegi onomasiologikoak eta semasiologikoak

Bereizkuntza honek hiztegiak aurkezteko eta argitaratzeko moduari begiratzen dio batez ere; baina badu zerikusirik, hiztegia lantzekoan ere.

Hiztegi onomasiologikoa kontzeptuen arabera ordenaturik ematen da; sarrerak edo artikulu buruak kontzeptu nagusi edo giltzarrizkoa adierazten du, eta horren inguruan biltzen dira (ordena alfabetikoan edo bestela) beste hainbat adierazie. Hiztegi onomasiologikoak dira. hiztegi ideologikoak, hiztegi analogikoak, hiztegi sistematikoak edo gaien araberakoak, irudizko hiztegiak... Hiztegi onomasiologikoa kontzeptutik hasten da, eta hori adierazteko hitzak bilatzen ditu. Hiztegiaren erabiltzaileari edo hizkuntz hartzaileari begiratzen dio bereziki, baina hiztegigilearentzat edo hizkuntz igorlearentzat ere garrantzirik badu, bereziki hiztegi tekniko-berezituak lantzean.

Hiztegi semasiologikoa, berriz, adierazleen arabera ordenatu ohi da; adierazleak, berriz, gehienetan alfabetoaren arabera ordenaturik egoten dira. Hiztegigileari edo hizkuntz igorleari begiratzen dio bereziki hiztegi semasiologikoak. Hori antzean, adierazlea jartzen da aurrenik, eta horren adierazia azaltzen, ondoren.

Bereizkuntza horrek aski artifiziala baldin badirudi ere, garrantzi handikoa da hiztegi tekniko-berezituak lantzean, gero agertuko denez.

4. Hiztegi elebakarrak, elebidunak eta eleaniztunak

UZEIren hiztegigintzaren ezaugarriak agertzeko, beste bereizkuntza hau ere kontutan hartu behar da: hizkuntza bakarrekoak, bikoak ala gehiagokoak izatea, alegia.

Hiztegi elebakarrak definiziozko hiztegiak izan ohi dira: hau da, elementu semantikoa definizio bidez ematen dute. Elebidunek eta eleaniztunek, berriz, definizioa eman beharrean, heste hizkuntzetako itzulpenezko parekidea ematen dute: itzulpenezko hiztegiak dei genitzake. Horietan, beraz, abiaburuko adierazlea eta helburuko adierazlea bereizten dira (itzulpenean abiaburuko hizkuntza eta helburukoa bereizten diren bezala)

Non kokatzen da UZEIren hiztegigintza, egindako bereizkuntza horien arabera? Orain arte argitaratu dituen hiztegiak tekniko-berezituak, semasiologikoak eta eleaniztunak dira; eta gehienak entziklopediko-terminologikoak, hau da, gehienek bi parte dituzte: bata entziklopedikoa eta terminologikoa hestea.

Euskara modernotzeko ahaleginaren barruan kokatzen da UZEIren hiztegigintza. Honela definitzen du F.X. Karam-ek hizkuntzaren modernizazioa: Zibilizazio modernoak eskatzen duen komunikazio-moldea ahalgarri egingo duen lexikoa eta berbaldi-modua sortzea (Toward a Definition of Language Planning, in FISHMAN, JA. (ed.): Advances in Language Planning, The Hague, Paris-Mouton 1974). Era berean, bi alderdiok egozten dizkio CH.A. Fergusori-ek hizkuntzaren modernizazioari: a) Hiztegia aberastea, b) berbaldi-mota eta estilo berriak lantzea. Lexiko modernoa eta berbaldi modernoa bereiztezinak dira, geroago ikusiko denez. Hasiera-hasieratik eduki du kontutan hori UZEIko hiztegigintzak. Hizkuntzaren kulturazko normalkuntza gisa defini daiteke modernizazioa: hau da, kultura modernoaren alderdi eta maila guztien adierazpide eta sorbide izateko galtzea hizkuntza.

Hiru ardatz nagusi ditu hizkuntzaren modernizazioak: Estandarizazioa edo hizkuntzaren arauketa, teknifikazioa eta espezialkuntza, eta kreazioa edo literatur sorketa. Bigarren alorrean dihardu hiztegigintza tekniko-berezituak.

Kultura modernoaren ezaugarririk nagusienetako bat zera da: teknifikazioa eta espezialkuntza, lehen esan denez; lexiko eta berbaldi tekniko eta berezituak landu dira kultura hori adierazteko. Euskararen modernizazioak, beraz, lexiko eta berbaldi tekniko eta berezitu horiei erantzuteko hori gauzatzea esan nahi du.

II. UZEIren HIZTEGIGINTZAREN OINARRIAK ETA ABIABURUAK

Hiztegigintzaren alor zabalean UZEIrena mugatu ondoren, honen abiaburuak eta oinarriak agertu behar ditugu orain: oinarri eta abiaburu nolabait bereziak, edozein hiztegik bete behar dituen abiaburu eta lege linguistiko, lexikologiko eta lexikografikoez, eta bereziki hiztegi tekniko-berezituen lege eta abiaburuez gain.

  1. Proposamenezko hiztegiak

UZEIren hiztegi tekniko-berezituen ezaugarri garrantzizko bat horixe da: proposamenezkoak izatea. Horregatik dira behinbehinekoak... Edozein hiztegiri buruz dio Haensch-ek: *Se ha dicho –con razón– que hoy un diccionario y una bibliografia están pasados de moda ya en el momento en que se publican. Aunque esto puede parecer algo exagerado, encierra una gran verdad. Por esto, la labor lexicográfica requiere continuidad.* (451. or.). Baina gure hiztegienean, iragankortasun edo behin-behinekotasun hon ez datorkie hizkuntzaren eta lexikoaren bizitzari eta dinamikari dagokien berezitasunetik bakarrik, eta bai euskarazko hiztegi tekniko-berezituek gaur behar duten eta eskatzen duten funtsezko planteamendutik ere.

Hiztegigintza eta lexikogintza bereizi egiten dira normalean. Hiztegiek ez dute lexikogintzarik edo lexiko-sorkuntzarik beren helburutzat: Lexikoa biltzea eta kodifikatzea dute beren xede soila. Gure hiztegiek, berriz, lehen ere aipatu dugunez, neurri handi batez behintzat sortzaileak dira: lexikogintza edo lexiko-sorkuntza eta hiztegigintza batean daramatzate. Arrazoinak ere lehen aipatuak ditugu: gai tekniko-berezituetaz ezer gutxi idatzi da euskaraz, eta, beraz, teknolektoak eta lexiko tekniko-berezituak landu gabe daude.

Horregatik bide-irekitzaileak, bai, izan nahi dute UZEIren hiztegi tekniko-berezituek, baina ez arauemaileak; arau emailetza ez dagokio UZEIri. Gure hiztegiak ez dira deskribatzaileak edo historikoak, baina ez eta normatiboak ere, nahiz eta euskararen normalkuntza izan horien azken helburua.

Horrek dakarkigu, eginkizun latzen eta beinen gisa, lexiko-sorkuntzaren legeak eta arauak bereziki ezagutu eta sakondu beharra. Bide horretatik zenbait lan eta azterketa teoriko egiten ari da UZEI.

Lehen fruitutzat Maileguzko hitzak liburua aterea du; beste zenbait prestatzen ari da, lexiko-sorkuntzaren bide guztiak aztertze-biden. Jakina, ikerkuntza teoriko horrek ez du bakarrik balio, lexiko berra sortzeko edo eratzeko, eta bai zaharra edo lehendik erabilia analizatzeko ere; erabiliaren analisian oinarritzen da, hain zuzen, berriaren sorkuntza edo erakuntza.

  1. Hiztegien globaltasuna eta jakintzartekotasuna: koordinazioa

Teknolektoen arteko harremana eta lotura du gaur arazo nagusietako bat lexikologiak; H. Weinrich-ek dio: Las distintas disciplinas científicas (...) tienen sus tecnoletos, y cada ciencia tiene el suyo; a veces, incluso varios. Ante esta situación, no sólo críticos de la cultura, sino también muchos científicos se han lamentado de que ya no sea posible entenderse entre disciplinas científicas, y a veces ni siquiera dentro de ellas, por no hablar de las dificultades de comunicación entre el lenguaje corriente, por una parte, y los muchos tecnolectos de la ciencia, por otra (Haensch-ek aipatua, 148. or.). Eta autore honek berak ateratzen du ondorio hau: esto significa, ni más ni menos, que la tarea que han de cumplir los diccionarios técnicos es de vital interés, no sólo para la comunicación dentro de una sociedad, sino para el futuro de ésta* (149. or.).

UZEIren hiztegigintzak, hasieratik eta abiaburuz, globala eta jakintzartekoa izan nahi du, goian aipaturiko arazo hori nolabait erantzun nahian. Hiztegi tekniko-berezituen lantzea globaltasunez hartzen du, nahiz eta hainbat alorretako eta zientziatako lexikoak eta teknolektoak gure ahalbidetatik kanpo gelditu oraindik; lantzen dugun bakoitza besteak kontutan edukiz landu ohi da.

UZEIren lan-sisteman ez dago, ordea, aurreko hiztegiak kontutan hartzea bakarrik; globaltasun eta koordinazio horien premiaz oharturik, UZEIko sail ezberdinen arteko kontsulta eta kritika sistematikoki eratu beharra nabari dugu. Koordinazio lexikal hon egokiago gauzatzeko, orain arteko hiztegi guztietako terminologiak batean jarrita dauzkagu, ordenadorearen bidez. Hiztegi bateratu hon oso garrantzi handikoa da, teknolekto ezberdinen terminologien arteko koherentzia egoki bideratzeko.

Azken puntu horrek UZEIko hiztegigintzaren lanbide eta metodologiarako, batetik, eta bestetik, terminologi bankua erabiltzailearen esktietan era errazez eta bizkorrez ipintzeko, ordenadoreak duen garrantzia aipatu behar da. Baina horretaz ez gara mintzatuko.

3. Espezialisten eta hizkuntzalarien lankidetza

Honela dio Haensch-ek:*Los lingüistas, hasta ahora, se han interesado demasiado poco por los diccionarios técnicos–por desconocer la materia respectiva–, y los autores de diccionarios técnicos se han interesado demasiado poco por la lingüística moderna, especialmente por la lexicografía teórica (147. or.). Eta beste leku batetan eransten du La elaboración de diccionarios terminológicos requiere la colaboración de lingüistas (lexicógrafos) con buenos conocimintos de la materia cuyo léxico se trata de registrar y (o) de especialistas en la correspondiente materia iniciados en la teoría y técnica de la lexicografia. El caso ideal es la colaboración de personas de ambos grupos. Hoy, gran parte de la labor lexicográfica es realizada, por colaboradores permanentes, en una serie de instituciones internacionales y nacionales (529. or.).

Horrelako asmoarekin sortu zen UZEI; hala ere, oraindik urruti xamar dago helburura eta egoera idealera iristeko. Jakintza berezituen arabera sailkaturik dago LTZEIko lantegia. Sail bakoitza espezialista banak zuzentzen du, ahal den neurrian bederen. Horrela, soziologoa, biologoa, psikologoa, historigilea, arkitektoa, medikua, injinerua, enpresako teknikaria, etab. elkartzen dira UZEIn, hizkuntzalariekin batera.

4. Euskararen hiztegi historikoa eta hiztegi tekniko-berezituak

Zientzia, teknika eta bestelako jakintza modernoen tekno lektoak ez ditu euskarak ukitu edo oso urrutitik ukitu ditu, orokorki begiratuz behintzat. Beste hizkuntzek, gutxi gora behera, eta bakoitzak bere erara, landu ahal izan dute beren lexiko tekniko-berezitua, zientziak, teknikak eta bestelako jakintzak aurreratuz eta berrituz joan diren neurrian. Euskara oso atzean gelditu da normalbide horretan, erabili ez delako. Bide luze hon urratu eta egin beharrean gara orain.

Euskararen lexiko arruntaren eta orokorraren maila eta erdararen gaurko lexiko tekniko-berezituaren maila hurbiltzea eta parekatzea esan nahi du asmo eta egiteko horrek. Hala ere, hurbilketa hon ezin daiteke erdaretatik abiatuz bakarrik egin; euskararen beraren tradiziotik abiatuz egin behar da, baita ere. Hau da, euskarazko lexikogintza tekniko-berezituak euskararen lexikogintza historikoan oinarritu beharra dauka, eta hortixe mantendu beharra: bai lexiko orokorretik eta arruntetik, bai eta garai "hartako" zientzia, teknika edo bestelako jakintzak adierazteko landu duen lexiko teknikotik ere. Gaur landu nahi ditugun teknolektoak altxor lexikal guzti horretaz baliatu beharra dauka, ahal den neurrian eta hizkuntzaren dinamikak berak horretarako biderik ematen duen neurrian. Arazo horn dagokionez, hiru puntu hauetan konkretatzen da UZEIren jokabidea: a) UZEIren hiztegiak ez dira itzulpenak; ezezkoa eman zaio erdarazko hiztegiak euskaratzeari, nahiz jabeturik egon, gure hiztegiak erdarazkoak baino eskasagoak izango direla batzutan; abiaburuz behintzat, berriak dira parte entziklopedikorako egiten diren artikuluak ere, nahiz eta batzutan jatorrizko testua erdarazkoa izan. Horrek ez du esan nahi etengabe erdarazko hiztegiez baliatu beharra izaten ez dugunik, sarritan gai horiek euskaraz lehen aldiz lantzen direlako, batez ere hiztegi eran. b) Euskarazko altxor lexikalaz baliatzeko, hiztegi orokorrak ondo ezagutzea da bide nagusiena; horretan lan aski handia egina dagoela aitortu beharra dago; baina oraindik euskararen hiztegi historiko globalaren zain gaude. Bestalde, aitortu beharra dago, gaurregun euskaraz teknolekto bakoitzaren lantzeak, aurretik alor horretako lexiko historikoa sistematikoki biltzea eskatzen duela; bide horretatik, balio handikoak dira alor konkretu batzutan egin diren terminologi bilketak; baina oraindik lan handia gelditzen da egiteko. Eginkizun hon nolabait betetzeko, hiztegi bakoitzaren lanbidean sartzen da, literatura orokor eta berezituaren, kiasikoaren nahiz modernoaren, irakurketa eta hustuketa lexikala egitea. UZEIk oso seriotan hartuta dauka lan honi; baina aitortu beharra dago, lan-indar handiagoak beharko liratekeela, iturri horiek zehazkiago eta zeharoago erabiltzeko, eta horiek gaurko lexikogintza tekniko-bereziturako duten balioa aztertzeko. c) Lexikogintza tekniko-berezitua zentzuz eta ausardiz, baina segurtasun kritikoz eta zientifikoz, aurrera eramateko, euskararen lexiko-sorkuntzarako bideak aztertu beharra dago. Lan historiko-linguistiko-teoriko hon ezinbestekoa du UZEIren lanbideak, ez bideak ezagutzeko eta ixteko bakarrik, eta bai bide tradizionalak ezagutuz, berriak irekitzeko ere. Ahal duen neurrian, lan eta egiteko horiei erantzuten saiatzen da UZEI; bainajabeturik dago, horretan ere premiak eta eginkizunak gainditzen dituela bere lan-indarrak.

5. Terminologia mailegatuarekiko irekitasuna

UZEIren hiztegigintzaren azken helburua zera da: euskara gaurko zientzia, teknika eta bestelako jakintzen mailara ekartzea, hau da, euskararen modernizazioa lortzea, batez ere teknolektoei dagokienez.

Horrek zera eskatzen du. Euskarako lexiko tekniko-berezituek ere edozein terminologia tekniko-berezituren legeak eta ezaugarriak betetzea. Hiztegí tekniko-berezituotan lehena izan zen Natur Zientziak hiztegiko sarreran, hirutara bildu ziren lexiko tekniko-berezituaren ezaugarriak: zehaztasuna, tinkotasuna eta argitas una. Horiek eta beste batzu aipa genitzake; baina hemen ez gara horretan luzatuko.

Hemen baieztatu behar duguna da, euskararen teknifikazioari begira, ezin gaitezkeela horretarako eragozpen eta zailtasunei iheska ibil, ez dakit zein garbizaletasun edo jatortasunaren izenean. Euskarak lexiko-sorkuntzarako (hitzak nahiz sintagma lexikalak sortzeko) eskaintzen dituen bide guztiez baliatu beharra dago, eta batzutan, bide tradizionalen arabera, bide berriak ere ireki beharra egongo da. Dena dela, honela era teorikoz eta abstraktuz esaten dugun hau, bakoitzean eta era konkretuz aztertu eta erabakitzekoa da. Baina beti ere ondo kontutan izanik, edozein hizkuntza sistema dinamikoa eta irekia izan ohi dela; euskara ere bai.

Jakina da, teknolektoetan zenbat eta gorago jo, batez ere lexikoari dagokionez, orduan eta nazioartekoagoa dela hizkera.

Hizkuntzartekotasun horretan kokatu behar du euskarak ere maila horretan. UZEIren hiztegi eleanitzek euskararen nolabaiteko homologazioa bilatzen dute, ham zuzen: hau da, erdarekiko homologazioa. Ez dira txikienak, helburu horrek sortzen dituen arazo eta buruhausteak. Baina euskara gaurko kulturarako trebatu eta egokituko bada, arrago horretatik igaro beharra dauka.

Maileguzko hitz eta unitate lexikalen edo berben arazoa bereziki bizia da teknolektoetan. Zalantzarik ez dago, euskararen normalkuntza kulturalak, eta normalkuntza orokorrak, asimilazio lexikal handia eskatzen duela, batez ere lexiko tekniko berezietuetan, hain zuzen ere.

6. Berbaldiaren eta lexikoaren lotura

Lehen aipatu dugunez, gure hiztegigintza, neurri handi ba tez, lexikogintza edo lexiko-sorkuntzako lana da.

UZEIren eritziz, ordea, enuntziatuaren (edo testuaren) barruan egin beharra dago lexikoaren sortzea. Hori frogatzen eta egiaztatzen da unitate lexikalaren balio semantikoa nahiz sintagmatikoa. Euskaraz gai tekniko-zientifikoak gutxi erabili baldin badira, eta, beraz, lexiko tekniko-berezituak orain arte landu ez badira, UZEIren hiztegien egitekoa, neurri batez behintzat, hutsune horixe betetzea da. Horregatixe dituzte gure hiztegiek bi parte: entziklopedikoa eta terminologikoa. Lehen parteko artikuluetako testu eta enuntziatuetan erabiltzen da bigarren partean bilduko den terminologiaren parte handi bat behintzat.

Zehazkiago esanez, Natur Zientziak hiztegian, parte terminologikoa askozaz txikiagoa da parte entziklopedikoa bairio; nolabait lehen partearen edo hiztegi entziklopedikoaren glosarioa da Geroko hiztegietan, berriz, bigarren parteak neurri handiagoa hartu du, eta nolabaiteko autonomia ere bai, parte entziklopedikoan erabili gabeko terminologia ere sistematikoki bildu delako, eta erdarazko itzulpenarekin eman: horrela jokatu da, terminologia bakoitza berorren globaitasunean –nahiz eta ezin berorren osotasunean– lantzearren.

Dena dela, UZEIren hiztegi guztietan –bi parteak: entziklopedikoa eta terminologikoa dituztenetan– elkarrekin oso baturik doaz bi parteak. Lantzez, biak batera lantzen dira; eta elkar osotuaz gain, nolabait batak bestea baidintzatzen du.

Bide beretik esan beharra dago, UZEIk eskaintzen dituen terminologiek balioko dutela eta finkatuko direla, edukinez edo adieraziz beteko diren neurrian: eta horretarako berbaldietan eta enuntziatuetan erabili beharra dago. Aide horretatik, proposamenezkoak dira UZEIren hiztegiak, neurri handi batez hor eskaintzen diren terminologiaren baliagarritasuneta erabilgarritasun-frogaren zain.

III. HIZTEGIGINTZA TEKNIKO-BEREZITUAREN AURRERAKO BIDEA

Ez gara sartuko hemen euskarazko hiztegigintza tekniko-berezituak gaur dituen eskakizunak soziolinguistikaren eta hizkuntz politikaren mailan aipatzen eta aztertzen. Lexikografiatik begiratuta, aurrerabiderako puntu garrantzizko batzu aipatu besterik ez dugu egingo UZEIn orain arteko hiztegigintzak eman digun eskarmentuak erakusten dizkigu puntu horiek, eta noiabait etorkizuneko idea markatzen dute.

1. Hiztegigintza onomasiologikoa

Lehen azaldua dugu zer den hiztegi onomasiologikoa, bai eta hiztegia lantzeko metodo gisa ere horrek duen garrantzia, batez ere hiztegi tekniko-berezituak lantzean.

Hiztegia lantzeko metodo gisa ulertzen badugu hori, zera esan nahi du aurrenik: unitate lexikala erabaki edo aukeratu aurretik, kontzeptua behar dugula eta kontzeptuaren definizioa.

Gure hiztegi tekniko-berezituen parte entziklopedikoak horixe du helburua, hain zuzen ere. Baina euskaraz gai teknikoak erabiltzeko, idazteko nahiz irakasteko dugun premiak ta larriak, terminologia tekniko-berezitua zabaltzera garanatzate, eta gure hiztegigintzan parte entziklopedikoan ematen diren artikuluak (edo sarrerak) baino askozaz gehiago matera parte terminologikoan. Horregatik bigarren parteko Linitate lexikalek ez dute sarritan definizio explizitorik gure hiztegietan.

Adierazleak, ordea, bere adierazia edo edukin semantikoa iu; eta edozein itzulpen egiteko orduan, adierazitik –definiziorik– igaro beharra dago, itzulpenezko parekide egokia sortu nahiz aurkituko bada. Adieraziaren bitartekotasun hon oso kontutan hartzekoa da, bi arrazoirengatik: a) euskarazko parekide egokia bilatzeko nahiz sortzeko; b) erda adierazlearen menpekotasunetik ihesegiteko: adieraziak bitartekoarena egiten duelarik, erdarazko adierazietik urrutiratzen gaitu, eta geure -euskararen- autonomia defenditzen.

Bi aldetatik konponbideratu behar da hori: a) Parte entziklopedikoa handituz eta batez ere horko artikulu txiki eta xeheak ugarituz; hor azaltzen bait dira adieraziak –definizioak adierazlea –unitate lexikala- bilatzeko laguntza emango diguna. b) Parte terminologikoa bera metodo onomasiologikoz landu behar da. Hiztegi eleaniztun eta tekniko-berezitu guztien sistema egokiena da hori, nahiz eta gero alfabetoz aurkeztu eta argitaratu; euskaraz garrantzizkoagoa da oraindik metodo hori, lexikogintza edo lexiko-sorkuntzarekin bat egiten duelako gure hiztegigintzak, eta gure hiztegiek unitate lexikalak bildu eta kodetu bakarrik egiten ez dituztelako, erdarazko hiztegi normalek bezala.

Gogoeta horiek Haensch-en hitz batzurekin sendotu nahi ditugu: Para reunir los materiales para un diccionario term inológico cuya base es, como se ha puesto de relieve, un sistema conceptual, hay que aplicar un método onomasiológico, que permitirá averiguar si todos los términos importantes de la materia en cuestión se han tenido en cuenta. Eta beheraxeago dio: La aplicación de un método onomasiológico, por lo menos en la primera fase de elaboración, asegura que todos los términos importantes que forman parte de un campo léxico se registren y delimiten: sinónimos, antónimos, nombres genéricos, etc. (530. or.).

2. Euskararen lehentasuna

Aurreko arazoarekin lotuta dago erdararen lehentasunarena ere: hau da, abiaburuko hizkuntza erdara izatea ja beti, eta helburukoa bakarrik euskara.

Lehen esan dugu, lanbide edo lan-metodo bezala ez dugula itzulpena erabiltzen; horrek parte entziklopedikorako balio du; terminologikorako, berriz, ideal eta helburu gisa; gutxitan, ordea, eta nekez praktikan. Gure abiaburuko hizkuntza gaztelafha edo erdarak dira, nahiz eta gero, argitaratzean, "euskara-erdarak" agertu zerrenda nagusi, eta horren arabera lantzen saiatu beste hizkuntzak. Aurrenik landu, berez, "erdara(k)-euskara" zerrendak lantzen dira.

Abiaburuko hizkuntza euskara izatea lortuko dugu, benetan euskarazko lexikoa mamiz beteko dugunean bakarrik, eta horrek ere autonomia lortuko duenean, beti erdararen erreferentziaren menpean ibili beharrean.

  1. Euskarazko Entziklopediaren prestaketa

Aurreko bi urratsen ondorioa berehala dator: euskarazko entziklopedia. Hiztegi tekniko-berezituak lantzeak, bere parte entziklopediko eta terminologiko eta guzti, benetako entziklopedia globala lantzea eskatzen du, hurrengo urrats gisa.

Euskarazko entziklopediak lortuko ditu, teoriaz behintzat, lehen aipatu ditugun arazoak: a) Euskara izatea erreferentzia "bakarra"; b) euskarazko Iexikoa edukinez mamitzea eta finkatzea; c) euskararen lehentasuna baieztatzea.

Uste dudanez, UZEIren berehalako projektua izan beharko luke euskarazko entziklopediarenak; luzarorako projektua noski, aurretik azterketa teoriko eta lexikografIko asko eskatzen duelako, eta lana bera luzea izango litzatekeelako. Baina gure hiztegigintza tekniko-berezituaren berezko helburua horixe dela uste dut.

Dena dela, horrelako helburuak eta projektuak UZEI bera edo aurrera eramango duen bestelako erakundea indartzea eskatzen du: antolakuntza mailan, ikerketa teorikoen aldetik lan-lagunen mailan eta finantzapen mailan.

4. Hiztegigintzaren jarraitasun soziala

Aurreko kapituluan hiztegigintza tekniko-berezituen segida linguistiko-kulturala aipatu dugu. Besterik da, ordea, hiztegi bakoitzak eskatzen duen jarraitasun soziala. Hau da, aurrera daramatzagun lexikogintzak eta hiztegigintzak ez dira lan editorial hutsak; kultur eta hizkuntz plangintza orokor baten barnean sartu behar dira.

Horregatik eginkizun hauek nahi ditut iradoki:

a) Hiztegia landu duen taldeak here dinamikan jarraitzea, hiztegia erabiliz, kritikatuz, osotuz eta zabalduz; lexikogintza eta hiztegigintza etengabea bait da. Oinarria eta abiapuntua besterik ez dira orain kaleratzen diren hiztegiak. Era sistematikoz egin behar da lan hori: sistematikoz eta koordiriatuz. Horrelako koordinaziorako, egiturak behar dira. UZEIren oraingo egoera eta indarrak gainditu egiten ditu eginkizun horiek.
b) Lan-taldeak berak hedatu egin behar du, bere espezialitate edo berezitateko beste lagunen artean, hiztegia bera zabalduz, erabiliz eta kritika eraziz, etab. Euskaraz berezitate berean an diren guztiei eragin behar zaie eta horiek koordinatu behar dira.
c) Espezialitatean dihardutenen hizkuntz trebakuntza tekniko-erezitua eratu eta antolatu beharra dago; ez da aski euskalduntze edo alfabetatze arrunta eta orokorra, gaur euskara normaltasunera ekarriko badugu; eta horrek ez du unibertsitateko edo eskolako irakasleentzat hakarrik balio; edonorentzat balio du, bere lanbidean teknolektoa eta horn dagokion jargoia erabiltzen bait du edonork Hiztegi tekniko-berezituek horretarako oinarria izan nahi dute. Lanbideko euskal gaikuntzarako edo "alfabetatze teknikorako" pedagogia ere landu eta zabaldu beharra dago. Zalantzarik ez dago, lan handia eta erakunde indartsua eta finantzapen sendoa eskatzen dituela horrek; beharrezkoa da, ordea, UZEIren hiztegigintzak benetako fruitu zabala emango badu, euskararen modernotze eta teknikotze bidean.

Ondorioz eta bukatzeko... Itzultzailearentzat hiztegiak duen garrantzia aipatuz hasi gara; gero hainbat aldiz aipatu dugu itzulpenaren eta hiztegigintzaren beraren arteko lotura. Puntu berean bukatu nahi dugu.

Haensch-ek dioen zerbait aipatuko dugu berriro: Contrariamente a lo que opinan algunos autores, el traductor experto usará no sólo diccionarios lingüísticos bilingües, sino también diccionarios monolingües (alfabéticos, ideológicos, de sinónimos, etc.), que le permiten conocer de manera exacta la denotación, las connotaciones y la gama de aplicaciones de la unidad léxica que interese, y diferenciarla de los posibles sinónimos, tanto en la lengua de origen como en la de destino (136. or.).

UZEIren hiztegiek bi parte izanik hiztegi eleanitzarena eta hiztegi elebakarrarena betetzen dutela uste dut: hon nahi dute behintzat. Horregatik, hiztegi hauek erabiliko dituen itzultzailean zer esanik ez dago, bigarren partea bezain inportantea –edo garrantzizkoagoa– dela lehen partea –entziklopedikoa–. Haensch-ek aipatzen duen arrazoiaz gain, beste bat dago parte entziklopedikoa edo euskara hutsezkoa erabiltzeko: hau da, euskal terminologia euskaraz (euskarazko azalpenaz ulertuz) geureganatzea, eta ez erdarazko itzulpenaren bidez; horrela bakarrik uxatuko dugu euskararen erdararekiko morrontzapea.

Adierazitik euskarazko adierazlera zuzenean igarotzea lortu behar dugu, erdarazko adieraziearen bitartekotzari iheseginez. Jakina da, erdarazko adierazleen bidez etorriko zaizkiguia etengabe teknolektoen terminologia hainbat edo gehienak, eta aide horretatik bitartekotza eta morrontza horiek jasan beharko ditugu; baina, behin adieraziak euskarazko adierazlearekin lotuz eta finkatuz gero, erdararen morrontza arindu egingo dugu. Latiboak direla, hobegarriak eta agian aldatzekoak. Horregatik kritika-sena zorroztu behar du hiztegiaren erabiltzaileak.

Areago, gutako bakoitzak geure hiztegia eginez joan beharko genuke; esku artean erabiltzen dugun hiztegia oharrez betez joan beharko genuke, nork bere eskarmentu linguistikoa hor pilatuz eta ordenatuz, moren hiztegia geure hiztegi bihurtzeraino; geure oharrak, kritikak, eraskinak, etab. hor idatziz.

Lehen esan dugunaren arabera, UZEIren euskarazko hiztegi tekniko-berezituak proposamenezkoak eta bide-irekitzaileak izanik, erabiltzaileen –eta bereziki itzultzaileen– eskuetan gelditzen da horien aurrerabidea, eta nolabait hiztegi horiek arauemaile bihurtzea.

Hemen kontatu ditugu hiztegigintzan ditugun penak eta zailtasunak; itzultzaileak badaki lanean eta hiztegiak erabiltzen aurkitzen diren eragozperiak eta buruhausteak. Hiztegigileen eta itzultzaileen kontsolamendurako, Haensch-en hitz hauekin bukatuko dut: .. a pesar de sus limitaciones y servidumbres, la lexicografia tiene también sus satisfacciones. Es quizás, entre todas las actividades lingüísticas, Junto con la traducción y la enseñanza de idiomas, la que está más estrechamente relacionada con la vida humana en sus aspectos más variados y la que mayores servicios presta a la colectividad (12. or.). Gehiegi ote?

(*) Idazlan hau, Donostiako Aurrezki-Kutxa Munizipalaren babespean 1984ean UZEIk Lexikogintzaz emandako ikastaldiaren barruko hitzaldi baten laburpena eta egokitzapena da.

Ondoko orrialdeetan sarri xamar aipatuko da liburu bat: HAENSCH, G. -WOLF, L. - ETTINGER, S. - WERNER. R La lexicografía. De la lingüística teórica a la lexicografía práctica Biblioteca románica hispánica, Manuales 56), Ed. Gredos, Madrid 1982 Liburu horretan oinarritu gara bereziki azalpen honetarako HAENSCHen Izenez aipatuko dugu hemendik aurrera.

(1) Teoría y práctica de la traducción Biblioteca románica hispánica, Manuales 53, Ed. (]redos, Madrid 1982.50-61 orr