Itzultzaile Ikastaroa Zornotzan
EIZIE

Datorren larunbatetik aurrera itzultzaile-ikastaroari ekingo zaio Zornotzan. Itzulpen-arloan Bizkaian eratu izan den lehen ikastaro hau larunbat goizetan izango da, bost ordutan zehar, goizeko 8etatik 13etara bitartean.

Zortzi hilabete iraungo du ikastaro honek, datorren larunbatean hasi eta maiatzaren azken larunbaterarte.

Ikastaro honetako programa gehienbat praktikoa izango da. Teoria apurren bat hasieran, baina hortik aurrera, jardun eta jardun, ariketa praktiko hutsak izango dira.

Irakasleak Josu Oregi, Jose Luis Etxebarria, Eneko Oregi eta Jon Agirre izango dira. Ikasle izateko, berriz, ez da inolako titulurik eskatzen. Baldintza bakarra, alfabetatua edota euskara landuaren jabe izatea.

Ikastaro hau "Uzturri" Kultura Taldeak eratu du eta klaseak Zornotzako Batzokian izango dira. (Deia, 1981eko urriak 8. Asteazkena. 31 or.)