Itzulpen literarioaz: Kastilla Zaharreko kontu zaharrak
Itzultzaile Eskolako zenbait ikasle

Behin baino gehiagotan agertu izan dira aldizkari honetan literatur itzulpenari egindako kritikak. Kritika hitzak badu bere baitan honelako esanahi modu hau: beste norbaitek egindako zerbait zentsuratzea, maiseatzea. Baina, bestelako esanahi hau ere aurkitu diogu, gure nahiarekin hobeto lotuta datorrena: iritzia ematea.

Lan honen bidez literatur itzulpen batzuri buruzko iritzia ematea dugu asmoa. Arrazoi honen zergatiak aipatzera goaz, bat baino gehiago dira eta.

Hasteko, itzulpen mundura hurbiltzen ari garen pertsona batzu baino ez gara, hala ere, gaur egun egiten diren hainbat itzulpen literarioz iritzia emateko gai garela uste dugu.

Bigarren arrazoia da itzultzaile asko euskarak duen aberastasunaren jabe direla, hizkuntza aldetik oso jantzita daudela alegia. Puntu honek kezkatzen gaitu, izan ere, sorburu eta xede hizkuntza menderatzeaez baitdabaldintzabakarra, beharbeharrezkoaizanik ere, itzulpenaren emaitza egokia izateko.

Hirugarren puntua edonork egindako lana errespetatzea da, areago euskal itzulpenean egin diren lanak badira. Euskal itzultzaileen gehiengoa autodidakta izan bait da, bakoitzak bere kabuz eta eginahalaren poderioz ikasi behar izan duelarik itzulpen prozeduran ematen diren hainbat eta hainbat arazori irtenbide ia pertsonala emanez.

Gaur aldizkari honetara ekartzen dugun itzulpena Kastila Zaharreko kontu zaharrak, Patxi Apalategik itzulitakoa da. Nobelaren idazlea Miguel Delibes da, zeinak Viejas historias de Castilla la Vieja izendatu duen.

Itzulpenaren irakurketa oso da atsegina, ulergarria eta samurra. Kontua da sorburuko testua irakurtzean itzulpena haren parekoa den ikustea. Delibesen lanak adierazten du Kastila Zaharreko herrixka batean bizi diren pertsonek zer nolako bizimodua, egoera, pentsatzeko era, ingurunea duten. Hori guztia adierazteko aspektu psikologikoak eta fisikoak azpimarratzen ditu. Kastilako jendea eta bere bizimodua ondo baino hobeto ezagutzen duelako, Delibesek lortzen du Kastila Zaharreko pertsona eta ingurunea taxutzea. Eta guk ez dugu kutsu hori Apalategiren itzulpenean aurkitu. Egia da gaia berdina dela, baina tratamendua ez. Esango genuke gaia Kasti latik atera eta Eus kal Herriko herrixka batean kokatuta dagoela.

Hona hemen nola justifikatzen dugun esandakoa. Esan beharra dago hamazazpi ataletatik bost aztertu ditugula eta honako aspektu hauek hartu ditugula kontutan.

a) Edukin semantikoa: informazioa murriztua edo gehitua dagoen.
b) Edukin pragmatikoa: jatorrizko testuak lortzen duen komunikazio bera lortzen duen itzulitakoak.
c) Azaleko egitura edo estilistikarena, aspektu desberdinetan:

  • gramatikaltasuna
  • arauen onargarritasuna.
  • arau soziolinguistikoen maila.
  • estilo indibidualaren maila.

a) Edukin semantikoa: informazioa kasu batzutan gehitua eta beste batzuetan gutxitua aurkitu dugu.

  • Cuando yo salí del pueblo, hace la friolera de cuarenta y ocho años... (Delibes 11).
    Nire jaiorerria utzi nuenean, berrogeita zortzi urtez gazleago nintzen orduan... (Apalategi 7).

Alde batetik hace la friolera de... ren aipamenik ez dago itzulpenean. Bestetik ... urtez gazteago nintzen orduan ez dugu Delibesen testuan aurkitu. Ez dugu uste gauza berdina adierazten dutenik.

  • Y cada vez que en vacaciones visitaba el pueblo... (Delibes 13).
    Eta oporretan-edo herrira itzultzen nintzen bakoitzean (Apalategi 8).

Lehenengo esaldian dagoen zehaztasuna galdu egiten da bigarrenean -edo gehitzerakoan.

  • Pero lo curioso es que allá... (Delibes 13).
    Baina kuriosoa zera da... (Apalategi 9).

Kasu honetan allá hitzen bitartez Panamako aipamena egina dago eta Apalategik ez du kontutan hartu.

  • un anhelo exclusivamente contemplativo... (Delibes 31).
    halakoxe kontenplazio-min bat, grina baten gisako irrikaz... (Apalategi 20).

Grina baten gisako irrikaz, beharrezko ote zen jartzea?

  • basta con que la siente a la sombra de los chopos para que ella diga "sí" o "no".(Delibes 72).
    aski izaten da neskari makaletaraino lagundu eta han hauen itzalean esertzea neskak "bai" ala "ez" esan dezan. (Apalategi 47).

Esaldi hau gehiegi esplizitatua dago. Alde batetik, ez da sorburu testuan inora laguntzen dionik esaten, eta bestetik, neska laguntzaren aipamenarekinEuskal Herrikoohiturabaten konotazioa eransten dio.

b) Edukin pragmatikoa: jatorrizko testuan lortzen duen komunikazio bera lortzen den xede testuan.

  • ¿Te has fijado que cara de pueblo tiene el Isidoro? (Delibes 12).
    Ikusten al duzue zer kankailu aurpegia duen Isidorok? (Apalategi 7).

Nahiko argi dagoela uste dugu esaldi honetan ematen den informazio aldaketa. Egia da kankailu adjetiboa egokia izan zitekeela, baina kasu honetan ez dugu uste beharrezkoa zenik. Pueblo hitza, Baserria bezala itzuli du eta baserria eta kankailu artean ezberdintasun dexente dago, zentzu aldetik kutsu peioratiboa ematen diolarik.

  • Mas en mi pueblo están tan hechos a la escasez que ahora llaman a aquello, un poco fatuamente, la Pimpollada. (Delibes 30).
    Baina nire herriko jendeak, eskasiara hain egokitua izanik, burgoikeria apur batez hari "Pimpollada" deritza. (Apalategi 20).

En mi pueblo eta nire herriko jendeak ikuspegi aldaketa da, hurbilketa nabarmena ikusten delarik. Esaldi berean komentatu nahi genuke beste behin ikusi izan dugun arazoa. Atal honen izenburua Muskildia bezala itzulita dator, gero atal barruan, hitz bera mantendu beharrean Pimpollada sartzen du. Honelako aldaketek dispersioa sortzen dute.

  • ... y tal vez por ello nunca me interesó el Colegio... (Delibes 31).
    ... eta beharbada horregatik, ikasketak egiteko joerarik ez nuen sekula izan... (Apalategi 20).

Informazio desberdina ematen da, interpretazioa.

  • ... y al empezar a pollear me sentí en la obligación de pasear a la Rosa Mari. (Delibes 73).
    ... eta gandortzen hasi orduko, neska-laguntzeak eta abar, Rosa Marirekin irtetzera beharturik-edo sentinx nintzen. (Apalategi 49).

Lehena: neska-laguntzeak eta abar jatorrizko testuan ez dago, eta gainera esplikazio horrek euskal ohituraren kutsua ematen dio. Bigarrena: me sentí en la obligación de pasear a la Rosa Mari eta Rosa Marirekin irtetzera beharturik-edo sentitu nintzen. Bi esaldi hauen artean dagoen desberdintasunak azpimarratzen du gizarte bateko garaia eta ohiturak. Ez bait da berdina norbaitekin irten edo norbait paseatzera behartua sentitzea.

c) Azaleko egitura edo estiloarena: azkeneko puntu honetara iritsia garelarik estiloarena az.pimarratu nahi genuke, batez ere. Oso nabarmena delako euskal itzulpenaren arloan aditzari ematen zaion lekua, purismoaren eraginagaureguneraino zabaltzen delarik. Kasu batean baino gehiagotan ikus ahal izan dugu aditza esaldiaren azkenean jartzeko joerak, jatorrizko esaldiaren erritmoa, argitasuna eta estiloa nola aldatu, lausotu eta apurtzen dituen.

  • Al principio pensaba que a mí me movía el orgullo y un mal calculado sentimiento de dignidad... (Delibes 32).
    Hasieran, nik horrela nire harrokeriak eta oker kalk-ulaturiko duintasun sentimenduak eraginik jokatzen nuela pentsatzen nuen... (Apalategi 21).

Aditz nagusia atzean jartzeagatik, esaldiari astuntasuna ematen dio eta sorburuko testuak daukan erritmoa hautsi egiten da.

  • ... no parece tan suave a los agosteros que durante el verano acarrean los haces de trigo hasta las eras. (Delibes 53).
    ... baina halere Abuztuan gari-sortak bizkarka larrainera garraiatzen dituztenei ez zaie horratio hain leuna iruditzen. (Apalategi 35).

Esaldiaren antolamendua aldatua, behar bada erlatiboaren arazoarekin topo egin duelako. Esplizitazioak ere ez dira beharrezkoak kasu honetan. Jatorrizko testua zehatza da. Xedezko testuan gauzak leunago dirudite halere eta horratio medio direla.

  • ... que si yo no me case allá es porque desde que salí del pueblo tan solo me preocupe de afanar y amontonar plata... (Delibes 74).
    ... zeren eta herritik abiatuz gero nire buruhauste bakarra sosa pilatu eta gordetzea izan zelako ez bait nintzen ezkondu... (Apalategi 50).

Topologiazko aldaketa egiteagatik esaldiaren erritmoa moteldu eta lausotu egin da.

  • A mí siempre me intrigó el fenómeno de que hubiera allí una veta aislada de piedras de granito que, vista en la distancia que es como hay que mirar las cosas de mi pueblo parece un extraño lugar. (Delibes 95)
    jakin-mina eman izan dit. Urrunetik begiratuz eta nire herriko gauza guztiei urrunetik begiratu behar zaie— berezko bitxi bat edo lurrari sortu zaion orin puntu bat dirudi. (Apalategi 63).

Berezko bitxi bat edo lurrari sortu zaion orin puntu... itzultzailearen uzta baino ez da. Esaldi luze hau apurtu eta jatorrizko testuan hasieran idatzirik zegoena, atzera bota du.

Hasieran esaten genuena frogatzeko adibide hauek aski direlakoan gaude. Esan liteke itzulpen hau egokia, oso irakurgai atsegina eta hizkuntza aldetik, aberatsa dela. Era berean ere, esan liteke zehaztasun faltak, aldaketak, eranskinak, murrizketak eta abarrek sorburuko kutsu literarioari ez diotela gehiegi laguntzen. Hitz gutxitan esateko, ez da Delibesek azaltzen digun Kastila bera itzultzen.

Azterketa konkretu hau egiterakoan gure asmoa ez da izan itzultzaile konkretu batek egindako lanaren iritzia ematea, hemen ematen diren desegokitasunak beste zenbait itzultzaileengan ere aurkitu izan direlako, aldizkari honetako hainbat aleetan ikus daitezkeen modura.

Gure gogoetak honako hipotesi hau egitera eraman gaitu: egungo itzulpen literarioan ematen den arazoa korronte edo belaunaldi baten arazoa ote den. Fenomenoak, gauzak orokorrean suenatzen direnean, gutxienez, arrazoi baten bultzadaren poderioz kausitzen dira, beti aurki daiteke arrazoiren bat.

Badirudi, belaunaldi konkretu batek, egoera soziolinguistiko konkretu baten aurrean ematen duen erantzuna dela, purismoaren ondorioak eta euskarak bizi duen egoerak, gehienbat, baldintzatzen duelarik euskal itzulpen literarioa. Horrela, itzulpen literarioan suenatzen den ondorioa honako hau da: literaturaren berezitasunak eta idazle bakoitzak duen orijinaltasunari baino euskarari berari garrantzi gehiago ematen zaiola.