Itzulpen tradizioa eta Biblia Mendebaldean
Xabier Mendiguren

Itzulpen formalak izan zirelako testigantza K.a.ko hirugarren milurrenean jarri behar dira, Assyriako Sargonek bere balentriak inperioko hizkuntza ugarietan aldarrikatu nahi izan zituenean. Hammurabiren Babylonia bera ere hiri eleaniztuna zen eta inperioan burutzen ziren hainbat arministralgo egintza ediktua hizkuntza desberdinetara itzultzen zituzten eskribau taldeei esker gertatzen ziren. Eskriba hauek burutzen zuten lanaren partetariko bat hizkuntza desberdinen artean baliokideak ziren hitzen zerrendak egitea eta gordetzea izaten zen, taulatxo kuneiformetan gorderik alderdi eta garai desberdinetatik iritsi zaizkigun "hiztegi" hauetan ikus dezakegunez. Antzinateko itzultzaileon egintzaz aipurik ere ageri da Biblian bertan ere Esther 9:9 pasartean, non esaten den Erregeren eskribauei eskaria egin zitzaiela ediktu bat presta zezatela "Indiatik Ethiopiaraino probintzia guztietako satrapa eta gobernari eta printzeei, ehun eta hogeita zazpi probintziari, prohintzia hakoitzari bere idazkeraz eta herri bakaitzari bere mintzairaz, eta heraz Juduei ere beren idazkeraz eta mintzairaz" igortzeko.

Nehemiharen garaietan itzulpen mota berezi bat garatu zen juduen komunitatean, K.a.ko 397 urte aldera. Nehemiah 7:73b-8:8 pasartean datorrenez, herri osoa biltzen zen legearen irakurketa entzuteko Ur Atearen aurrekaldeko plazan, "Eta liburutik irakurtzen zuten, Jainkoaren legetik, argiro (edo interpretaritzarekin); eta zentzua ematen zuten, herrriak irakurria uler zezan" . Mesopotamiako gatibualditik itzulitako jendea ez zen gai Idatzietan erabilitako hebraiera ulertzeko. Ondorioz, jendeak uler zezan nahi izanez gero, itzultzaile (edo interpretariek) azaldu behar zioten aramaieraz, Mediterraneoaren Ekialdean bizkor hedatzen ari zen merkatal hizkuntza semitikoz. Eskritura Santuen atalen baten itzulpen formalaz daukagun testigantza fidagarri bakarra Ecclesiasticus liburuari buruzkoa da, apokrifoen artean sartuarena. Siraken Jakituriaren liburua Egypton grekora itzuli zuela dakigu haren bilobak K. A.ko 130 urtean. Garai beretsuan Itun Zaharra grekora itzuli zuten zenbait adituren artean Egyptoko Alexandriako komunitate judua hazten ari zelako eta grekoaz gero eta gehiago baliatzen zirelako.

Antzinateko greko eta erromatarrek nahikoa eskarmentu zuten arren itzulpen lanetan (ikus bedi Livio Androniko, Naevio, Aennio, Quintiliano, Cicero, Horazio, Catullo, Plinio gazteak eta abarrek nolako itzulpen bikainak egin zituzten grekotik eta teknikari buruzko zeinen gogoeta zorrotzak eskaini zituzten) zoritxarrez, Bibliaren itzulpena ez zen baliatu beti esperientzia jori honetaz eta sarritan "letra gehiago errespetatu zen izpiritua baino" bihurketa lan hauetan. Aquilak Itun Zaharretik grekora egin zuen itzulpen hitzez-hitzezkoa izan daiteke joera letrazale honen lekuko nabarmenenetako bat. Theodotianok ere bigarren mendean, egin zuen ahaleginik itzulpena hobetzeko eta azkenik Symmakok, mende beraren azken aldera, eman zituen pauso batzu testu sakratua ulergarriago gerta zedin.

Itun Berriaren itzulpenak goiz eta hizkuntza desberdin askotara egin ziren. Aurrena syriera eta latinera, ondoren koptiko, ethiopiera, gotiko, armeniera, georgie ra eta abarretara , gero eta bizkorrago he datzen ari zen kristau komunitatearen premiei erantzuteko. Ezagutzen ditugun latinezko itzulpenak oso hitzez-hitzezkoak dira eta aski traketsak. Horregatik K.o.ko 384ean Damaso Aita Santuak Itun Berria latinera itzultzeko eskatu zionean Hieronimori, aski lanbide zaila sortu zitzaion hainbeste bihurpen kontraesankor eta interpretazio desberdinen artean aukera egin behar bait zuen. Hieronymo jakinaren gainean zegoen bere egitekoaren zailtasunaz eta egingo zizkioten zenbait kritika aurrez ikusiz aurrea hartzea erabaki zuen. Antzinateko itzultzaileen artean buruturiko lanik sistematikoena eta zorrotzena izan zen Hieronymok burutua, ongi pentsatu eta hausnarturiko abiaburuen arabera eta argi eta garbi aitortu zuen "zentzuz-zentzu itzuli zuela eta ez hitzez-hitz", horretarako Ciceroren autoritateaz baliatuz.

Erdi Aroan zehar Europaren Mendebaldean, Beda Beneragarriak San Joanen Ebanjelioaz egin zuen itzulpena kenduz gero, latin zurrunez egindako erlijiozko entseguetara mugatu zen itzulpen lana. Hala ere, IX eta X mendeetan Bagdad klasiko grekoak arabierara itzultzeko zentro garrantzizko bihurtu zen. XII mendean Espainiako Toledo ere klasiko grekoak latinera itzultzeko zentro gailen gertatu zen baina normalean siriera eta arabiera bezalako hizkuntzak erabiltzen ziren bitartekotzat. Baina garai hartan ere ez ziren falta itzulpenaren oinarrizko teknikak ezagutu gabe lan honi ekiten ziotenak, eta XII mendearen azkenetan Maimonidesek ere berriro gogora ekarri behar izan zuen, lehenago Cicerok bezala, hitzez-hitzezko itzulpenak sarritan ulerkaitz eta ilunak gertatzen direla eta zentzura jo behar dela areago.

Errenazimendutik gaur arte

Errenazimendu garaian, Mendebaldea grekotik egindako itzulpenez gainezka zegoen, izan ere berauek lagundu bait zuten hein handi batan Antzinatea berraurkitzen. Nola testu hauek elizgizonak ez zirenentzat ere interesgarriak gertatzen ziren, sarritan herri-hizkera erabiltzea justifikaturik zegoen itzulpena egitean irakurlego zabalago hura kontutan izanez. Agi denez, itzulpen hauen maila ez zen oso ona eta parez-pare artean ere arreta handiz lan egiten zen Biblia itzultzean; horregatik itzulpen abiaburuei buruzko eztabaida eta ahaleginak ia beti Bibli itzultzaileen artean garatzen ziren.

XVI mendean itzulpenaren alorrean gailentzen den figura Martin Lutero da eta beronen ekarpena zenbaterainokoa izan zen jakiteko, aurreko garaian zer gertatzen zen jakin beharra dago. Luterok bere Itun Berria argitara eman zuenerako 1522an (Biblia osoa 1534ean agertu zen), ordurako bazeuden itzulpenak Mendebal Europako hizkuntza nagusienetan, esate baterako, holanderaz, alemanieraz, txekieraz, ingelesez eta frantsesez. Gainera Erasmo bezalako intelektualek egundoko eragina izan zuten itzulpen teorian, zilegi bada orduan itzulpena egiteko moduaz nagusi zebiltzan ideiei izendapen hori ematea. Bestalde, arrazoi politiko eta sozialengatik, gortean eta elizgizonen artean erabiltzen zen latinaren parean herri-hizkuntzak sendotzeko interesa eta joera ari zen indartzen. Horregatik, latinezko erretorikoek, zeharka bazen ere, herriari bere hizkuntzak zeukan nortasun eta izakera berezia eta apartekoa kontutan hartzera bultza egiten zioten. Eta nahiz eta Nikolas von Wyle bezalakoak hitzez hitzezko itzulpenaren alde agertzen ziren, itzultzaile gehienak jendeak hitzegitean erabiltzen zuen bezalako hizkuntzaren alde agertzen ziren. Eta horrela jokatzean Erdi Arotik mailegaturiko abiaburu erretorikoei azpijokoa egiten ari ziren.

Guztiarekin ere, itzulpen esanahitsuagoaren aldeko joera goiztiar hauek gorabehera, Luterok meritu guztia merezi du ulergarritasun guztizkoa lortzearen premia sentitu izan zuelako, batez ere eztabaida teologikoaren sugarretan. Luterok ez zuen, oro har, jendeak Eskritura Santuak ulertzeko zuen eskubidea defendatu bakarrik egin, baizik eta sistematikoki landu zituen bere abiaburuek itzulpenean zituen ondorio eta inplikazioak: hitzen ordenua aldatuz, laguntzaile modalen erabilera sartuz, behar zirenean konektagailuak ezarriz, alemanieraz baliokiderik ez zuten terrnino greko eta hebraierazkoak ezabatuz, jatorrizko hitzak itzultzeko perpausak erabiliz, metaforak ezmetafora bihurtuz eta zehaztasun exegetikoa eta testuetako aldagaiak arretaz irakurriz.

Luterok Eraberrikuntzan izan zuen buruzagitza ikusirik eta Itun Berria alemanierara itzultzean izan zuen arrakastaren aurrean, ez da harritzekoa William Tyndalek, Itun Berria ingeles modernora aurrenekoz itzuli zuenak, Luterok egin zuen lanaren parez-pareko bat burutu nahi izatea. Nahiz eta Tyndalek zuzenean grekotik itzuli eta ingelesezko hitzen hautapenak egitean ezin izan alemanierazko hitzen baitan egoterik izan, guztiarekin ere atxekimendu nabarmena agertu zuen Luterok bere itzulpenean baliarazitako abiaburuekiko. Horregatik abiaburu hauek zeregin nagusia izan zuten Tyndalen obra gerora ingelesera egin ziren Itun Berriaren oinarritzat onartua izan zedin.

Nahiz eta Luterok garrantzi aparta izan itzulpenaren alor osoan ez bakarrik burutu zuen lanaren jarraibidearekin, baizik eta bere Sendbrief vom Dolmetschen (1530) saiakeran adierazten dituen ideiengetik ere, halere Etienne Doleti aitortu behar zaio lehenengoz itzulpen teoria bat formulatzearen meritua.

Etienne Dolet, Frantziako Orleansen jaioa, buru-belarri murgildu zen garai hartan indartzen ari zen mugimendu humanistikoan, Erasmorekin eztabaidatan eta beste ekintza pol itiko eta intelektu al ugaritan esku hartuz. Guzti honen ondorioz behin baino gehiagotan egon behar izan zuen gartzelan eta eta bere hamahiru libururekin batera epaitu eta erre egin zuten agintariek. Badirudi Platonen obretan agertzen den elkarrizketetako bat "gaizki itzuli" zuelako, heresetzat salatu eta ateismoaren aldeko bezala agertzen omen zelako hilezkortasuna auzi tan j arriz, torturatu eta estrangul atu egin zuten sutan erre aurretik.

Etienne Doletek berak honela laburtu zituen itzulpen abiaburu oinarrizkoak:

  1. Itzultzaileak erabat ulertu behar ditu itzultzen ari deneko autorearen edukina eta asmoa.
  2. Itzultzaileak itzultzean darabiltzan hizkuntzen ezaguera ona izan behar du: zeinetatik ari den eta zeinetara ari den.
  3. Hitzez-hitz itzultzeko joerari ihes egin behar dio itzultzaileak, zeren eta hori egitea iatorrizkoaren esanahia deuseztatzea eta adierazpenaren ederra hondatzea bait da.
  4. Erabilera arrunteko hizketa-erak erabili beharko lituzke itzultzaileak.
  5. Bere aukera eta hitzen ordenuarekin itzultzaileak efektu orokor guztizkoa sorterazi behar du eta "tonu" egokiarekin.

Interesgarria da ohartzea nola Doletek sentitzen duen jatorrizko autorearen espiritu eta ahaleginarekin harreman betean egon beharra.

Garai honetako beste itzulpen gogoangarri bat Casiodoro de la Reina espainiarrak egin zuen Bibliarena da, 1568an argitara emana eta 1603an Cipriano de Valera adiskide eta lankideak zuzendua. Bi gizon hauek harreman estutan zeuden Frantzia, Ingalaterra eta Alemaniako intelektual nagusienekin eta berauen jakituriari eta hizkuntzaren erabilerarekiko sentiberatasunari esker itzulpen aparta sortu zen. Espainian zehar, zenbait gainbegiratu hartu ondoren, eragin nabaria izan zuen testu hau ez zen iritsi, halere, ingeles eta alemaniar itzulpenek itzulpen teoria eta praktikan izan zuten eragin bera izatera.

Ingalaterrako James I Erregeren gomendioz Bibliaren itzulpen lanari ekin zioten itzultzaileek ez zuten itzulpen abiaburu edo teoria berririk garatu. Izan ere, ez zuten ezer berririk egiteko asmorik, baizik eta aurreko itzulpenetan zeuden ekarpenik hoberenak hautatzekoa, sarrera argi eta garbi aitortzen dutenez. Baina atal-metatze zaporegabea izan zitekeen zerbait itzulpen ohargarri gertatu zen, itzultzaileek exegesian erakutsi zuten zentzu onarengatik eta eta jendaurrean irakurri beharrekoa zen testua bat egitean nabarmendu zuten sentiberatasunarengatik. Hasiera batean testu honek etsai ugari izan bazuen ere —Mayflower Konpainian ez zuten onartu— gerora irabazi egin zion borroka Rheims-Douay izeneko bertsioari. Mende batean baino gehiagotan hizkuntza desberdinetako Bibli itzulpengintza zordun gertatu izan zaio lames Erregeren agindupean buruturiko itzulpen bikain honi.

Les belles infidèles

Idatzi Sakratuen itzultzaileek, oro har, erakutsi zuten ardurarekiko kontraste nabarmenean, obra profanoak itzultzen ari zirenek askatasun mugarik gabea azaldu zuten XVII eta VIII mendeetan zehar. Georges Mounin hizkuntzalariak izen egokia aurkitu du aro honentzat: "Les Belles lnfidèles" edo "Desleial Ederren" Aroa. Abraham Cowleyren ideiak aski eragingarriak izan ziren itzulpenean askatasun kontzientezko bidetik jo nahi zutenentzat. Pindaroren Odak itzuli zituelarik, "zoro-lantzat" jotzen zuen haren poemak hitzez-hitz itzultzea, eta horregatik bere gogara gauzak kentzen eta eransten zizkien poemei eta espreski aitortzen zuen bere asmoa ez zela Pindaroren hizkera zehazki ematea baizik eta haren bidearen eta moldeen berri ematea orokorrean.

1680an, Drydenek ez zuen ontzat eman Cowleyren itzulkera eta "imitazio" iritzi zion beronen lanari. Drydenentzat hiru itzulpen mota zeuden: metafrasea edo hitzez-hitzezkoa edo lerroz-lerrokoa; parafrasea edo autoreak esana arretaz kontutan hartzen duena baina ez hitzez-hitz zentzuz baizik eta imitazioa edo itzultzaileak hitzak ezezik zentzua bera ere aldatzeko askatasuna bere gain hartzen duenekoa. Drydenek berak parafrasea proposatzen zuen itzulpen egokitzat, beste biak itzuri beharreko mutur gisa ikusten zituelarik. Alexander Popek, 1715ean, bide beretsuari heldu zion eta hitzez-hitzezko itzulpena nekez izan zitekeela jatorrizkoaren ordain bikaina aitortzen zuen.

Berrogeitamar urte geroago Batteux frantsesa zuhurrago agertzen da hitzezkotasuna kondenatzean eta berak proposaturiko "arauek" ahal zen neurrian hitzen eta ideien ordena errespetatzea eskatzen zuten, luzeera bereko perpausak erabiltzea, juntagailuak bikoiztea eta parafraseari ihes egitea. Batteuxek ez zituen baztertzen aldaketak beharrezko zirenean baina arreta handiz jokatzen zuen forma birsortzeari zegokionean. Alemanian antzeko garapena gertatu zen, Herder eta Schlegelen itzulpenetan ikus daitekeenez.

1755ean argia ikusi zuen John Wesleyren Itun Berriaren itzulpenak eragin nabaria izan zuen Liburu Santuaren itzulpenean, zeren bere lana oso aurreratua gertatu bait zen garai hartarako. Oso ongi isladatzen zituen itzulpen profanoaren erizpideak eta arazo teologiko, tekniko eta exegesiari buruz hartu zituen zenbait erabaki gerora itzulpen standardetan jaso zen.

1789an, Aberdeengo George Campbellek liburu gogoangarri bat argitaratu zuen itzulpenaren historiaz eta teoriaz, batez ere Idatzi Santuekin zerikusia zuen heinean. Ebanjelio itzuliak zekartzaten bi liburuki hauei egin zien 700 orrialdetako sarreran, Campbellek era sistematiko batez tratatu zuen Bibliaren itzulpena, ordura arte beste inor eman zion bezalako zabalera eta sakonera gaiari eskainiz. Adibide ugariren bitartez adierazi zituen Hieronimo, Kastalio, Beza eta abar bezalako itzultzaileen artean dauden aldeak eta ikuspegi zorrotzak agertu zituen testu kritikari dagokionean. James I Erregearen itzulpenari egin zizkion kritiketan ikus daitekeenez jakitura trinkoa eta zentzu amankomuna uztartzen ongi zekien eta azkenik, hiru printzipio edo abiaburutan laburbildu zituen itzulpen on baterako irizpideak:

  1. - Jatorrizkoaren zentzua ongi eman.
  2. - Itzulpenean, autorearen espiritua eta moldea ahalik eta gehien eman idaztean darabilen hizkuntzaren izakerarekiko kontsistentzian.
  3. - Ahaleginak egin jatorrizko saioak duen gaitasuna izan dezan, "naturala eta erraza bezala agertzeko."

Biblian ezezik klasiko grekoak ingelesera itzultzeko ere abiaburu hauek zernolako inplikazioak zituzten argitzen saiatu zen Campbell.

Hurrengo urtean —1790ean— Alexander Fraser Tytlerrek The Principles of Translation izeneko liburua argitaratu zuen eta honek ere hiru abiaburutan laburbiltzen zituen itzulpenari buruzko bere ideiak: jatorrizko obraren ideia erabat eman behar da, jatorrizkoaren estiloa eta moldea izan behar ditu itzulpenak eta jatorrizko konposizioaren erosotasun guztia izan behar du itzulpenak. Campbellek plagiotzat salatu bazuen ere Tytlerren lana, askoz eragin handiagoa izan zuen Lord honen obrak eta zentzu batean Tytlerrekin aro bat amaitu eta beste bat hasi zela esatea bidezkotzat daukagu. Izan ere, XIX mendearen hasieran supersofistikazio moduko bat sortzen bait da itzulpenaren alorrean "itzultzea merezi duen oro itzulezina dela" pedanteki esanez. Matthew Arnoldek hexametrotan egin zuen Homeroren obraren itzulpena izan daiteke esanaren lekuko bat.

Joera honek bere literalismoaz Bibliaren itzulpenean izan zuen eragin kaltegarriaren testigantzetariko batzuk Bibliaren Ingelesezko Bertsio Berrikusian(1881,1885) eta American Standard Version deritzonean aurkitzen ditugu. Bertsio hauek izan litezkeen bezain literalak dira baina halere zentzudunak dira: ongi zehazturiko abiaburuen ondorio direlako gertatzen da hori. Itzulpen hauek oso ezagunak bihurtu dira grekoa eta hebraiera ikasten ari ziren teologiako ikasleen artean lagungarri edo "pony" bikainak gertatzen bait ziren, baina ingelesez mintzatzen diren kristau komunitateetan ez dira gertatu hain ezagun eta erabiliak, ez bait dute komunikazio helburua ongi lortzen XVI mendeko esamoldez horniturik (batzutan James Erregearen bertsioak dituenak baino arkaikoagoak gertatzen dira zenbait esamolde) eta sintaxia trakets eta jatorrizkoari lotuegi batez emanak daudelarik. Pasarte asko ingelesezko hitzez tajutuak badira ere, gramatikari dagokionean arrotz gertatzen dira eta zentzurik ez zaie hartzen.

XX mendea errotiko aldaketaren lekuko izan da itzulpen abiaburuei dagokienean. Lehenengo eta behin komunikazioari buruzko kontzeptu berriak landu dira gero eta kaskarragoa gertatzen ari zaigun mundu honetan. Psikologo, semantikari, politiko eta publizitategileen eraginez, komunikatzea lortzen ez duen mezua alferrikoa dela ulertzera iritsi gara. Gainera, azken urteotan garrantzi handiko gertaerek eragina izan dute itzulpen teorian munduaren alderdi desberdinetan: hizkuntzalaritza estrukturalaren hedakuntza bizkorra (Saussure, Kopenhagen eta Pragako Zirkuluak), gaur eguneko metodoak Bibli itzulpenaren arazoetan erabiltzea eta Bibli Elkarte Batuek Holandan hasita egin dituzten bilerak (Wycliffe Bible Translators, "The Bible Translator"); 1955ean hasita Babel aldizkaria argitara ematea FITek UNESCOren babespean eta azkenik, makina bidezko itzulpenaren ikerketak hartu duen bultzada izugarria EE.BB, SESB eta Japonian batipat.

Itzulpen Teoriaren funtsezko gatazkak

Aldi eta alde oro, joera eta iritzi desberdintasunik ugari izan bada ere testu sakratuak, eta bereziki Biblia itzultzeari zegokionean, funtsean bi joera nagusitara laburbil daitezke guztiak, bi "polo"ren inguruan ardazten diretarik. itzulpen literala/itzulpen librea, formarekiko enfasia/ edukinarekiko enfasia. Bi diferentzi mota hauek elkarrekiko lotura estuan..daude baina ez dira erabat gauza ,bera, izan ere hitzez-hitzekoaren eta librearen,arteko.tirandura era beretsuan esan bait daiteke forma eta edukinari !ouruz ere. Baina, oro har, literal eta libre hitz hauen esanahia ez da norrnalean ongi definitzen eta nork bere itzulpena defendatzeko eta.inomcena kritikatzeko eslogan bezala areago erabiltzen dira. Inoir gutxik aztertu ditu zehaztasunez printzipio hauck dituzten ondorioak

Itzulpen mota literal edo hitzez-hitzekoena, nekez esan daiteke egiazko itzulpena denik. Batzuks Arias Alon¢anus edo Aquilaren bertsioak, hor daude, joera horren lekuko. San Hieronimoren hebraieratiko latinezko itzulpena zeharo desberdina zen printzipioz, baina Itun Berrian nahikoa bihurketa traketsak egin zituen, grekozko zenbait esaldiren hitzez-hitzezko itzulpenak eskainiz. Itun Berriarekiko bere lanketa bizkorrean itzultzaile baino editatzaile areago izan zela esan daiteke eta sarritan aurretiko itzulpen ugariek eskaintzen zituzten era desberdinen artean aukera egitea —behin baino gehiagotan formarik desegokienaren alde gainera— besterik ez zuen egiten. Hain eskasa iruditzen zitzaion Bembo.Kardinalari San Hieroniymoren bertsioa latinaren aldetik, non uko egiten zion latinez Itun Berria irakurtzeari, bere latinezko estiloa hondatzen omen ziolako.

Aldiz, Sebastianus Castelliok 1551 ean argitara eman zuen Eskritura SantueP itzulpena, latinaren alderditik irakurgai atseginagoa egiteko asmoz, ia beste muturrera joan zen, sarritan hizkera loratuegia eta exotikoegia erabiliz. Itzulpen literala eta librearen arteko desberdintasunak ez dira negatibo/positibo dikotomia batera mugatzen, baizik eta berezketa polar baten arabera hobeki ulertzen dira tartean maila ugari daudelarik.

Forma eta edukinaren arteko gatazka aski garrantzizkoa gertatzen da mezuaren forma oso espezialdua denean, poesiaren kasuan bezala. XVII mendean Sir John Denham erabat oharturik zegoen auzi honetaz Virgilioren Eneidaren II liburuaren sarreran honako hitz hauek jaulkitzean: "I concieve it a vulgar error in translating poets to affect being fidus interpres. Let that care be with them who deal in matters offact or matters of faith; but whosoever aims at it in poetry, as he attempts what is not r e4uired, so shall he never perform what he attempts; for it is not his business alone to translate language into language, but poesie into poesie" (Tytler, 1790, p.35).

Poesia lirikoa ez dago hitz lauz egoki itzultzerik, zeren eta jatorrizkoan "kanta" baten era zuena "kanta" baten gisako zerbaiten bitartez bihurtu behar bait da. Metroa edo neurria desberdina izan daiteke, baina oro har efektuak baliokidea izan behar du inolako zentzurik izatea nahi bada. Horrela, kasu batzutan forma alde batera utz badaiteke ere edukinarengatik, poesia lirikoaren kasuan formarekiko hurbilpen moduren bati eutsi beharra dago, nahiz eta edukinaren galera edo aldaketaren bat gertatzen bada ere.

Arazo teologiko bereziak

Aurretik ikusi ditugun arazoetatik ateratzen denez, Bibliaren itzulpenak arazo berezi batzuk planteiatzen ditu. Lehenengo eta bat, historia luze bat duen edozein testuk planteiatzen dituenak Izan ere, Biblia bezalako dokumentu erlijioso bat ez da determinatzen aurrena hartu zutenentzat zuen esanaiaren arabera soilik, baizik eta mendez mende jende desberdinarentzat izan duen esanahiaren arabera ere bai.

Biblia itzultzeko orduan prozedurak eta printzipioak ezartzeko orduan sortutako gatazkei dagokienez, honako hiru zentzu hauetan sortuak direla esan behar da: batzu filogogia eta inspirazioaren artean gertaturiko kontrajartzearen ildotik, beste batzu tradizioa eta aldian aldiko autoritatearen kontrajartzearen bidetik eta azkenik, teologiak gramatikarekin behaztopa egitetik.

Gaur eguneko itzultzailea, esan genezake, zerbait gehiago fidatzen eta oinarritzen dela testuan, hau da, idazle biblikoei berenez zerbait gehiago hitzegiteko aukera ematen zaie, tradizioa eta teologiaren ekarpenetara gehiegi isuri gabe, baina, jakina, giza ekintzaren edozein esparrutan bezalaxe, erabateko objektibitatea ezinezkoa da, izan ere gu geu ere kultur testuinguru jakin baten partaide eta atal gara, zeinean eta zeinentzat itzultzen ari bait gara. Halere, gaur egunean arreta gehiago zuzentzen da Eskrituraren testua bera aztertzera eta sakontzera, beronen inplikazio filosofiko soiletara baino, eta hau os asungarri a dela aitortu behar da. Zentzu honetan Lu terok b urutu zuen lana garrantzizkoa izan zen, nahiz eta Erreforma garaian berrikuntza zirenak, gaur egun guretzat tradizio bihurtu direlako bere garbiketa gatazka lanaren handitasuna lausotua ageri zaigun.

Zorionez, gaur egun hizkuntza moderno nagusi gehienetan agertzen diren Bibli itzulpen gehienak komunikazioaren beharrizan funtsezkoaz jabeturik dauden itzultzaileek burutuak dira eta ulergarritasunean aurrera-pauso nabarmena eman denik ez dago ukatzerik.