Primer Coloquio Internacional de Traductología
Beatriz Zabalondo

Primer Coloquio Internacional de Traductología

1989ko Maiatzak 2, 3 eta 4an, Valenciako Unibertsitateko Frantses eta Italiar Filologiako Departamentuak antolatu zituen jandunaldiok, laguntzaile zituela Generalitateko Kultura, Hezkuntza eta Zientzia Kontseilaritza; Valenciako Udaletxea eta Aurrezki Kutxa; eta baita ere Belgikako Frantses Komunitatearen Ministeritza.

Hirurogei itzultzaile bildu ziren Valenciako Unibertsitate Literariora, Estatu Espainolekoak gehienak eta banaka batzuk Frantzia eta Belgikakoak. Euskaldunak, Martuteneko Itzultzaile Eskolatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik bana joan ziren, eta bi EIZIEtik.

Egitaraua, hiru sail nagusitan banatuta zegoen: Konferentziak, goiz partean, eta Komunikazioak eta Mahai Inguruak arratsaldez.

Hamar konferentzia aurkeztu ziren:

1.-Sinonimia intralingual e interlingual . A. López. (Valenciako Unibertsitatekoa)
2.-Semántica y Traducción. J.R.Ladmiral. (Paris X-eko Unib.)
3.-Diccionarios Bilingües. J.M. Alvar Ezquerra. (Malagako Unib.)
4.-La traduction scientifique. A.M. Laurian. (CNRS, Pariseko Unib.)
5.-Traduction et pedagogie. H. Besse. (CREDIF)
6.-Traduction pédagogique. Bruneau. (Bruselaseko I.S.T. koa)
7.-Informes actuales de la significación y sus implicaciones en la traducción. J. Murillo (Barcelonako Unib. Aut.)
8.-La traduction de presse. A.H. Ibrahim. (Pariseko B.E.L.C. koa)
9.-Baudelaire o la eterna tentación del traductor español. J.Bravo. (Gaztela-Mantxako Unib.)
10.- Los estudios de traducción en España: estado de la cuestión. J.C. Santoyo. (Leongo Unib.)

Komunikazioak, hiru sail nagusitan banatuak zeuden: Itzulpen literarioa, Semantika eta Itzulpena, eta Itzulpen zientifiko eta teknikoa. Hauentzat areto bana antolatu zen eta hiruretan aldi berean, ordu laurdeneko denbora mugatuaren barruan, hamaika irakurketa azkar egin zen arratsaldeko laurak eta seirak bitartean egunotan. Aurkezleek gehiagotarako astirik ez, eta txosten oso puntual eta kondentsatuak ekarri zituzten, norberak interes berezirik izan ezean astunegiak egiten zirenak.

Mahai inguruak bi izan ziren: La traducción de los clásicos de la literatura, eta La traducción en el currículum de los estudiantes no traductores. Lehenegoan, mahaikide izan ziren E. Real, A. Ferrando, J. Talens, J. Espinosa eta J. Leal, antzerki munduan eta klasikoen itzulpengintza inguruan mugitzen direnak hauek. Bigarrenean izan ziren, F. Diaz-Plaja, F. Fernandez, A. Melero, V. Salvador eta A. Giordano.

Maila honetako Jardunaldiak lehenengo aldiz antolatzen zituztelako edo, inaugurazioa aurretik materiala banatzeko orduan eta Jardunaldien hasiera eta lehenengo eguneko hitzaldietan, antolaketa hutsuneak oso nabariak izan ziren. Orduak eta egunak igaro ahala konponduz joan ziren batzuk, halere.

Hitzaldi eta ponentzien nobedadeengatik baino, interesgarriagoak izan ziren Valenciako egunok, itzultzaileen arteko elkar topatze eta harreman berrien gauzatzeko aukeragatik.