Hemen zaude:
 » 
Iruņeko elizbarrutiko izkribu baten itzulpena Luzaideko mintzairan - Jose Mari Satrustegi

Inprimatu

Data: 1994ko iraila

Iruņeko elizbarrutiko izkribu baten itzulpena Luzaideko mintzairan - Jose Mari Satrustegi


LABURPENA


Hemen aurkezten dugun testuak ondo erakusten digu nolako lan handia egin zuten hainbat mendetan apaiz euskaldunek Elizaren ebazpen eta adierazpenak euskarara itzuli eta beren eliztarrei ezagutzera emateko. Dena dela, oso gutxi dira gure egunotara iritsi diren itzulpen idatziak, baina guztiz lekukotasun baliotsuak dira, filologiarentzat ez ezik, baita euskal itzulpengintzaren historia eta terorirako ere. Kasu honetan ikus dezakegu nola apaiz bat, trebatu gabeko itzultzaile bat beraz, saiatzen zen testu nahikoa zail baten itzulpen txukun eta herrikoia egiten, bere eliztarrek erraz ulertu ahal zezaten.


Erlijio gaien itzulpena mendez mende euskaldun herrietako apaizek egin behar izan duten berezko lana da. Iruñeko apezpikuengandik erdara batuan jasotako adierazpen, agindu eta artzai-gidako izkribuak irenskor bihurtu behar ziren euskaldunentzat eta bertakoen mintzairan ematea zen bide bakarra. Behin eta berriz agertzen da edozein parrokitako liburutan halako edo holako adierazpen euskaraz emana izan zelako oharra. Apezpikuak berak agintzen du askotan eliztarrei euren hizkuntzan azalpena egitea.

Lan astun hau behin-behinekoa izaten zen, eta suntsikorra eskuarteko zirriborroa. Horregatik da hain urria itzulpenen kopurua.

Gutxitan bada ere, garrantzi handikotzat emandako izkriburen bat edo beste urtero errepikatu behar izaten zen, hala nola 1750ean G. Miranda eta Argaiz Iruñeko apezpikuak dantzei buruz emandako debeku ezagun hura. Parrokia askotako liburuetan hitzez hitz idatzirik ikus daiteke oso-osorik, erdaraz noski.

Salbuespen moduan elizako liburuetara euskaraz aldatu zuenik ere bada, noski, eta bitxitzat har daiteke horrelako aurkipen bakoitza1.

Azken urteotan, bestalde, han-hemenka agertu dira beste zenbait itzulpen ere. Horietako baten berri eman nahi dugu lan honetan. José Oliver eta Hurtado Iruñeko apezpikuak 1881eko garizuma aurrean bekatariaren bihotz berritzeari buruz emandako izkribua da. Itzulpenaren egilea Nikolas Polit, Auritz-Burgueteko semea zen, 1834. urte inguruan sortua. Iruñeko Seminarioan ikasketak egin eta apaiztu orduko Luzaidera bidali zuten nagusiek.

Bazuen beste anaia bat, Franzisko, Orreagan priore zena, eta Iruñeko katedralera joan zelarik bertako kalonje, 1887an, Nikolas izan zen Orreagakoen buru izendatua. Aipagarria da han egin zuen lana2.

Orreaga gudamutilen esku egon ondoren itzuli berriak ziren eta komentu zaharra egokitu behar izan zuen. Liburutegia dagoen alderdia bere denboran egina da. Urak ekarri zituen herrira eta zerbitzarien etxe berriak egin zituen.

San Agustinen eliza berrantolatu eta, 1622an lurperatua izan zen 1234ko Antso Azkarraren harrizko hilobia atera zuen, bertan ezarriz.

Komentuko bizimodua bideratu zuen, batez ere, Erregela berriak ipiniz.

Jaun ospetsu honen altzari eta puskak Orreagako gela zahar batean egon ziren oso berandu arte zokoraturik, eta egoitza berriztatu behar izan zelarik kanpora atera eta dena erre beharrean, paper zahar eta liburuak jaso egin zituzten.

Bazen izkribu zaharren artean euskarazkoen bilduma bat, eta arduradunek niri oparitu zidaten. Orohar, 334 orrialdeko kopurua osatzen dute 71 gai desberdinetako lanek. Bi heren, Polit jaunak berak idatzitakoak dira, eta gainerakoak egile askorenak. Bada, adibidez, Lizarraga Elkanokoaren prediku bat3, eta Zaraitzuko bizpalau sermoi4.

Nikolas Polit apaizak egindako bost atal argitaratuak ditut, duela zenbait urte5, eta bere idazkerari buruz egin nituen zenbait ohar beste lantxo batean6.

Edozein modutan ere, materiale hauen parterik handiena argitara gabe dago, eta honako hau da plazaratzen den lehenengo itzulpena.

Garbi dago, noski, parrokiako biztanleen arduraduna dela, eta ez itzulpen ofizialetako langile zindua. Mezuaren argitasunak kezkatzen du, ez ereduaren hitzez hitzeko ardatz idatziak. Izan ere, ikasgaiaren ildotik baztertu gabe, itzulpen txukun eta herrikoia lortzen du, bertako eliztar guziek neke eta eragozpen handirik gabe uler dezaketena.

Luzaideko mintzairaren lekukorik egokiena izan daiteke auriztar honen euskara.

Ulergarritasunaren bidetik, kupidarik gabe baztertzen ditu hots handiko aipamen eta ohizko izenburu ohoragarri mezuarekin lotura erlijiosorik ez dutenak. Izenburuko lehen agurrean ikusten da garbi. Erdarazko testuak honela dio:

«Nos el Dr. D. José Oliver y Hurtado, por la gracia de Dios y de la Santa Sede Apostólica, Obispo de Pamplona, Académico de la Real de la Historia, etc. Al venerable Deán y Cabildo de nuestra Santa Iglesia Catedral, al clero y fieles de nuestra diócesis, salud en el Señor». Duintasunez jantzitako aurkezpen borobila ez zaio beharrezkoa iduritu herriak ikasi behar duen dotrina mailan, hain zuzen ere Luzaideko biztanleek ez dakitelako Dean jauna bezalakoen aipamenak zertarako diren, eta historia kontuan bakoitzak berea bizi duelako. Eta delako «Santa Sede Apostolica» esaeraren kasuan, frantses eskoletan ibili zirenek, eskolarik baldin bazuten, nahiz Espainiako maisuekin eskolatuek, hobeki uler zezaketen Erromako Aita Saindua, hitz arruntekin esanez. Honela itzuli zuen berak: «D. Jose Oliver eta Hurtako Yaincoaren eta Erromaco Aita Sainduaren graciaz Iruñeko Apezpicua. Gure Catedrale Sainduco Cabildoari, gure Diocesaco Cleroari eta guiristino fidel gucier, gracia eta benediccionea Yaincoaren baitan.» Atzetik datorren Liburu Sanduetako atala ere baztertu egiten du, latinez nahiz euskaraz.

Gaztelerak zuen une hartako janzkera eta apainketa oparoari uko eginez, itzultzaileak mezua bereizten du bere gordintasun mamitsuan adierazteko. Esames asko ez ditu jasotzen, beraz. Adibidez, hara nola jokatzen duen atal honetan:

«En lugar de aprovechar los ofrecimientos de la misericordia divina, expléndidos siempre pero mucho más en el santo tiempo en que entramos, se endurece en su pecado». Lehen hitzak azkenekoekin lotuz, honela esaten die bere herritarrei apezpikuaren ikasgai nagusia: «... eta Yaincoaren misericordiaz profitatu behar videan vere becatuan gogortzen denak, ...» (20. lerroan) Era berean, bikoiztasunak murrizten ditu, adibiderik ezagunenarekin geldituz. Aurreko pasartearen jarraipenean ikus daiteke: «... nos aflige como nos afligiría un esclavo que remachase sus cadenas, como nos afligiría un náufrago que a la vista del puerto rechazase la única tabla de salvación, que podría librarle de la muerte». Euskarazko testuak honela dio: «... betetzen gaitu afliccionez ala nola eguin baiguintcazque itsasoan galdu batec costan errefusa baleza eriotzetic libratzen ahal luquen salvatzeco tabla bacarra». (21. lerroan) Errepikapen kutsua duen guzia baztertu ohi du. Euskal testuaren 25. lerroaren ondotik bada hamabi lerroko paragrafo bat erdarazko izkribuan, itzultzaileak aipatu ez duena. Apezpikuak zioen, itsasoan galdu batek salbameneko zura errefusatzea baino tamalgarriagoa dela bekatariak bere bekatuan iraun nahi izatea, lurretik zerurako aldea baitago, gorputzaren zapalketatik arimarenera.

Hiztegi arazoak ditu askotan, erdal hitzaren kidekorik ez aurkitzean. Iritzi zabal eta ikuspegi irekiz jokatzen du antzerako zerbaiten hurbilketa eginez. «Inexorable» hitzarentzat ordainik ezean, zuzena dio: «ley inexorable de la justicia de Dios», Yaincoaren yusticiaco legue zuzena (17. lerroan).

Beste batzuetan, esanahi ez hain propioa ekartzen dio gogora kideko hitzak eta jakinaren gainean doa beste hitz baten bila. Adibidez, garizumari buruz esaten denean «días de salud», osasun egunak itzuli beharrean, salbameneco egunac dio berak. Hain zuzen ere animaren osasunaz ari dela uler dezaten:

«en la santa cuaresma, que con tanta propiedad la Iglesia llama tiempo aceptable y días de salud».

«Garizuma saindu untan, ceina deitzen baitu Elizac graciazco dembora eta salbamenduco egunac» (16. lerroan).

Mezu garrantzitsuren bat azpimarratu nahi duenean, bizpahiru hitz sartzen ditu erdarazko baten adierazgarri, batez ere, ordain egokirik ez duelarik aurkitzen hiztegian. Adibidez «degradación» hitza itzuli nahi duenean, honako lagungarri hauek eransten dizkio mailegu horri: «Nahi guinuque cier comprendihazi becatuaren miseria aundia, aren degradacione, itsustasun eta desohore icigarria». (26. lerroan). Erdaraz dioena beste hau da: «Quisieramos haceros comprender, amados hermanos nuestros en el Señor, la profunda miseria del pecado, su degradación». Behin edo beste, Luzaiden erabili ohi diren hitzak gehitzen dizkio parentesi artean itzulpenari: (pleñu) nigarretan (15. lerroan); destruitzen (edo errausten) (78. lerroan); guelditu (baratu) (133. lerroan);(advertitzen) condatzen (206. lerroan).

Amaieran dioena ere jakingarria da itzultzailearen jokabidea ezagutzeko:

«Y como prenda de amor os damos á todos nuestra bendición».

«Eta gure amodioaren baya bezala gucier emaiten dauciegu gure benediccionea» (241. ler.).

Beste berezitasunik ere badu Luzaideko itzulpenak. Zaletuek azter dezakete. Egilearen helburua oso mugatua da: bere apaiz lana eliztarrek ulertzeko moduan burutzea. Herri janzkeran emandako mezuak du lehentasuna.

Jatorrizko izkribuaren ereduak mirabetza sor dezake batzuetan eta mordoilokeria izan daiteke orduan bere emaitza, noizbait ikusi dugun bezala7. Ez da hori izkribu honen akatsa. Polit apaizaren euskara txukuna, herrikoia eta zehatza da.

Lekukotasunaz bestalde, bat-bateko itzulpenak egiten dituztenentzat interesgarriak gerta daitezke izkribu hauek.

Bi zutabetan doaz jatorrizko erdal testua eta euskal itzulpena.
 

NOS EL DR. D. JOSÉ OLIVER Y HURTADO, por la gracia de Dios y de la Santa Sede Apostólica, Obispo de Pamplona, Académico de la Real de la Historia, &c. D. Jose Oliver eta Hurtado Yaincoaren eta Erromaco Aita Sainduaren Graciaz Yruñeco Apez picua.
Al venerable Dean y Cabildo de nuestra Santa Iglesia Catedral, al Clero y fieles de nuestra diócesis, salud en el Señor. Gure Catedrale Sainduco Cabildoari, gure Diocesaco Cleroari eta guiristino fidel gucier, gracia eta benediccionea Yaincoaren baitan.
Toda la vida del pecador debiera ser una penitencia continuada, y como con criminal afan se entregó á la inmundicia de la culpa y á los placeres del vicio, así debiera ofrecerse á Dios con santo anhelo y saludable confusion, y aplacar su cólera con el dolor de la mortificacion y del arrepentimiento. Justo es que lo que sirvió para ofender á Dios y deshonrarle, sirva tambien para satisfacerle y darle gloria; que la arrogancia del que infringió la ley santa del Señor se convierta en la humillacion del castigo; y que la rebeldía contra Dios se cambie en los gemidos de la penitencia. Becatariaren vicitza guciac izan behar luque continuoco penitencia bat, eta ala nola berotasun criminal batequin entregatu baitzen culpa eta vicioaren placerrer, ala ofreditu behar luque vere burua Yaincoari desira saindu eta confusione salvagarri batequin, eta aplacatu aren colera mortificacione eta urriquimenduzco dolorearequin. Yusto da Yaincoaren ofensatzeco eta desohoratzeco cervitzatu cena, cervitza dain ere aren satifatzeco eta glorificatzeco; Yaincoaren legue saindua osticatu zuenaren urgulua converti dain punimenduzco humiliacionean, eta Yaincoaren contraco rebeldia cambia dain penitenciaco (pleñu) nigarretan.
Este es el único medio que al pecador le queda, la ley inexorable de la justicia de Dios, que queremos recordaros, amados hermanos en el Señor, al entrar en la santa Cuaresma, que con tanta propiedad la Iglesia llama tiempo aceptable y dias de salud. El pecador que los desprecia y que en lugar de aprovechar los ofrecimientos de la misericordia divina, expléndidos siempre, pero mucho más en el santo tiempo en que entramos, se endurece en su pecado, nos aflije como nos afligiria un esclavo que remachase sus cadenas, como nos aflijiria un náufrago que á la vista del puerto rechazase la única tabla de salvacion, que podria librarle de la muerte. Au da becatariari guelditzen zacon erremedio bacarra, Yaincoaren yusticiaco legue zucena, cier oroitahaci nahi duguna Garizuma saindu untan, ceina deitzen baitu Elizac graciazco dembora eta salvamenduzco egunac. Gracia oriec despreciatzen tuen becatariac eta Yaincoaren misericordiaz profitatu behar videan vere becatuan gogortzen denac, betetzen gaitu afliccionez ala nola eguin baiguintzazque itsasoan galdu batec costan errefusa baleza eriotzetic libratzen ahal luquen salvatzeco tabla bacarra.
Ménos desgraciado es aun el esclavo así familiarizado con la servidumbre, ménos triste es la suerte del náufrago que así perece, que la del pobre pecador que se empeña en parmanecer bajo el cautiverio de su pecado. Las cadenas del vicio son más pesadas que las cadenas de hierro, y la pérdida de la gracia más triste que la pérdida de la vida. Lo que vá de la tierra al cielo, de lo humano á lo divino, de las tinieblas á la luz, y de lo temporal á lo eterno, es lo que vá de la tiranía del cuerpo á la tiranía del alma, del estado de la culpa al estado de la gracia. [paragrafoa itzuli gabe]
Quisiéramos haceros comprender, amados hermanos nuestros en el Señor, la profunda miseria del pecado, su degradacion, los bienes que aniquila y los males que consigo lleva; quisiéramos que conociéseis lo que érais antes de haber pecado y lo que sois despues de haber pecado. La mirada de Dios se fijaba sobre vosotros con la complacencia de un padre amoroso, y tenia de vosotros un esquisito cuidado. Allá en lo más íntimo de vuestra alma habia levantado un templo donde moraba como en el lugar de sus delicias, y os habia ennoblecido con algo de sí mismo, con una cosa divina que os hacia puros y agradables á sus ojos. Erais luz en el Señor, luz que brillaba como la aurora del dia más sereno y resplandeciente de la gloria. En vuestros corazones estaba difundida la caridad de Dios que debia continuar en la enternidad. Llenos del espíritu de Jesucristo y de sus virtudes, trabajabais con provecho en la grande obra de vuestra salvacion, y os labrabais con paciencia una corona de gloria, que no debia caer jamás de vuestra frente. Con el trabajo de un dia, porque ménos que un dia es el tiempo presente comparado con la eternidad, os conquistabais alegrías inefables y dulzuras inestinguibles. Viviais en una palabra con Jesucristo, ó como lo expresa el Apóstol, Jesucristo vivia en vosotros. Vivo autem, jam non ego. vivit vero in me Christus (Ad Gál. cap. 2º y. 20). Vuestra vida era toda espiritual, pura y limpia, agena á vuestra naturaleza de hombres carnales vendidos al pecado, y esperabais tranquilos que cuando Cristo, vuestra vida, apareciese, apareceriais tambien con él en la gloria. Cum Christus apparuerit, vita vestra, tunc et vos apparebitis com ipso in gloria (Ad Colosenses cap. 3º y. 3º) Nahi guinuque cier comprendihaci becatuaren miseria aundia, aren degradacione itsustasun eta desohore icigarria, arec quentzen dauzquigun onguiac eta ecartzen dauzquigun gaitzac; nahi guinuque ezaut dezacien cer cineten becatuan erori bano lehenago eta cer cizten becatu eguin ondoan. Yaincoa cen ciendaco aita maitagarri bat eta soiten zaucien complacenciaric aundienarequin, cien animaren barnean alchatu zuen templo bat ceintan causitzen baitzen vere placerrezco lecu batean bezala, eta beteac izan cineten vere graciaz, Yaincoaren seme eta ceruco premu eguiten cinuzten izaite divino artaz. Ciec cineten Yaincoaren aitzinean argui batzu, iruzquiac egunic garbienean bano gueyago arguitzen cinutenac. Cien viotzetan ichuria cen eta imprimatua Yaincoaren amodioa, ceinac seguitu behar baitzuen eternitatean J.Cristoren izpiritu eta vertutez beteac, trabailatzen cinuten profituiquin cien salvamenduco obra aundian, eta formatzen cinuten pacienciarequin, cien copetatic secula erori behar etzuen gloriazco corona bat. Egun bateco trabailuarequin, ceren egun bat bano gutiago da gure vicitza comparatuic eternitatearequin, conseguitzen cinuzten betico aleguerantzia eta urostasunac. Ytz batez, vici cineten J.Cristorequin, edo S.Pabloc erraiten duen bezala, J.Cristo vici cen cien baitan. Vivo autem, jam non eqo. Vivit vero in me Christus. (Ad. Gal.c2 v.20) Cien vicitza cen gucia izpirituala, garbia, eta ez becatuari entregatuac diren guizon sensualenac bezalacoa; eta esperatzen cinuten tranquilqui J.Cristo cien vicitza aguertzen cenean, ciec ere aguertuco cinetela arequin ceruco glorian. Cum Christus apparuerit, vita vestra, tunc et vos apparebitis cum ipso in gloria. (Ad.Colos. c.3 v.3).
Con ese lenguaje la Sagrada Escritura describe la felicidad del justo, y la teología católica apoyándose en él se esfuerza en hacer vislumbrar siquiera lo que hay de excelente y grande en el hombre que vive en gracia de Dios. Todo lo que ese lenguaje dice, todo lo que se expresa bajo esas imágenes, erais vosotros, amados hermanos, antes de pecar y todo lo habeis perdido con el pecado. Aquellos de vosotros que habeis quebrantado la ley del Señor, ya no sois los hijos queridos de dios, el objeto de sus complacencias, el santuario de su morada, la imágen de nuestro Señor Jesucristo, formada con su mano á costa de tantos trabajos; ya no sois sus amigos, hermanos y coherederos de la gloria: habeis perdido todas esas prerogativas, todos esos hermosos títulos, y ya no sois sino los hijos de desheredados y malditos de vuestro padre celestial. Recordad bien lo que erais y lo que sois. Memor esto unde excideris (Apoc. cap. 2º y 5º). Acordáos de donde habeis caido, de las alturas de donde habeis descendido, y del abismo donde estais. Lenguaya orrequin eracustera emaiten du Escritura Sainduac yustoaren urostasuna. Ori gucia cineten ciec becatu eguin bano lehenago, eta gucia galdu ducie becatuarequin. Yaincoaren leguea autsi ducienac, ya etzizte Yaincoaren seme maiteac, eta artaz maitatuac, etzizte aren Templo edo vicitzaco toquiac, etzizte J.Cristo gure Yaunaren ichura edo imagina, aren escuaz formatua ainbertze trabailuen gostuz; ya etzizte aren adisquideac, aren anayac, eta aren Ceruco premu lagunac: privilegio oriec guciac, titulu eder oriec guciac galdu tucie; eta ya etzizte cien Aita eternalaren seme desederatu eta madaricatuac baicic. Considera zacie untsa cer cireten eta cer cizten. Memor esto unde excideris (Apoc.c.2 v.5). Oroit cizte cer goratasun aunditic erori cizten, eta nun causitzen cizten oray.
Todo lo que podemos deciros para expresar el misterio que allá en el interior del alma se consuma, cuando el pecado sienta sobre ella su impura planta, no es sino un pálido reflejo de la realidad. Es preciso acudir á lo mas triste que la naturaleza nos ofrece para formarse una idea, siquiera débil, de lo que es el pecado y de sus efectos desastrosos. Contemplad la fértil campiña regada por las aguas y cultivada con esmero, en donde todo vive, todo prospera, todo es frondosidad y lozanía, riqueza y abundancia. La nube se forma, la tempestad estalla y lo destroza todo, y lo que poco há era encanto y alegría, ya no es mas que aridez y pobreza. Ved ahí, segun San Cipriano, la imágen del alma, por la que ha pasado el pecado. No busqueis ya en ella ni gracia ni virtudes; no busqueis en ella los frutos de las buenas obras, las prendas de la bienaventuranza eterna; el pecado lo ha destruido todo, y el alma queda como tierra sin agua, como la estéril arena del desierto. Guc erran dezaquegun gucia cier ezautzera emaiteco gure ariman, becatua sartzen denean, verificatzen den cambioa, ezta errealqui guertatzen denaren itzal bat baicic. Ezta posible forma dezagun ideya bat perfecta becatuaz eta aren efectu icigarriez. Contempla zacie campaña bat guciz ederra, aberatsa, eta urez arrosatua, gucia verde eta fruituz betea: formatzen da tempestate bat gucia destruitzen (eta errausten) duena, eta lehenchago aleguerancia eta placerrezco toqui bat cena, convertitzen da miseria eta desolacionezco lecu batean. Orra, S. Ciprianoc erraiten duen bezala, becatuaz golpatua izan den arima baten ichura eta imagina. Etzaciela vila artan ez graciaric ez eta ere vertuteric: ezquiciela vila artan obra unen fruituac, eta seculaco dohatsutasunaren bayac; becatuac destruitu du gucia, eta arima guelditzen da uric gabeco lurra bezala, desertuco ariña idorra bezala.
Entre las cosas tristes, la mas triste de todas es la muerte. Mirad el cadáver helado que desciende al sepulcro. Ayer era un hombre lleno de robustez y de vida, y hoy carne entregada á los gusanos. Los que contemplan su juventud y hermosura, y envidiaban tal vez su poder y sus riquezas, no pueden resistir ahora la vista del espectáculo que ofrece. Descompuesto, infecto, presa de la podredumbre, es preciso arrojar sobre aquel ser un puñado de tierra para esconder tanta miseria. ¿Quién ha producido todo eso? El alma ha huido de aquel cuerpo de polvo, que vuelve á su condicion de polvo. Pulvis es et in pulverem reverteris (Génesis cap. 3º y 19). Es la muerte que hace su obra y despoja de todas las cosas al pobre hijo de Adan. Ciertamente esto es triste; y con serlo tanto, no expresa bien lo que es la muerte del alma, causada por el pecado. La gracia que es la vida del alma y por decirlo así el alma del alma, ha huido: Dios se ha retirado de ella y se ha llevado sus dones consigo. Gauza tristeen artean tristeena da eriotzea. Ezamina zacie tumbara eremaiten duten il baten gorputz otza. Atzo cen guizon bat vicitza osagarri eta indarrez betea, eta egun aragui pusca bat arrer entregatua yanaritaco. Aren gaztetasun eta edertasunari soiten zutenec eta icusten zutenec menturaz envidiarequin aren averastasun puchancia eta urostasuna, eztezaquete oray soporta aren vista. Desfiguratua corronpitua eta usteldua, necesario da botatzea gorputz aren gainera lur pusca bat ainbertze miseria estaltzeco.¿Norc eguin du ori gucia? Arima separatu da, urrundu da errautsa cen eta errauts viurtu den gorputz artaric. Pulvis es et in pulverem reverteris. (Gen. c.3 v.19). Da eriotzea, eguiten duena vere obra eta Adanen seme desgraciatua gauza gucietaric eraunzten duena. Segurqui au da gauza bat arras triste eta icigarria, eta Vizquitartean eztu untsa ezautzera emaiten cer den becatuac ecartzen daugun arimaren eriotzea. Urrundu da, ihes eguin du graciac, ceina baita arimaren vicitza eta guisa batez arimaren arima: Yaincoa erretiratu da arenganic eta ereman tu verequin vere doainac.
Sabedlo pecadores y confundíos. Estais muertos á los ojos de Dios. Nomen habes quod vivas et mortuus es (Apoc. cap. 3º y 1º). Llorais la pérdida de vuestros bienes caducos, y no sabeis llorar la pérdida de la gracia y de la gloria. Llorais la pérdida de un padre ó una madre, y no llorais la pérdida de Dios. Llorais la muerte de un amigo, y no llorais la muerte de vuestra propia alma. ¿Tan poca cosa es y tan poco vale que no os condoleis de ella y no haceis ningún esfuerzo para devolverle la vida y salvarla? Yaquinacie becatariac eta confundi cizte. Ylac cizte Yaincoaren veguietan. Nomen habes quod vivas eta mortuus es (Apoc. c.3 v.l). Ciec nigar eguiten ducie cien mundu untaco untasunac galtzeagatic, eta eztaquicie nigar eguiten Yaincoaren gracia eta Ceruco gloriaren galtzeaz. Nigar eguiten ducie aita edo ama galtzen ducielaric, eta eztucie nigarrik eguiten Yaincoa galtzen ducienean. Nigar eguiten ducie adisquide bat iltzen zaucielarik eta eztucie nigarric eguiten cien arima veraren eriotzeaz. ¿Ain gauza gutia da eta ain guti valio du cien arimac, ezpaitzizte artaz urricaltzen eta ezpaitzizte ensehatzen ari viciaren itzultzera eta aren salvatzera?
Poderoso es Jesucristo para resucitarla y todavía os aguarda, y solo espera de vosotros una lágrima de arrepentimiento. Como el padre de familia, que sentado á la puerta de la casa dirige sus miradas inquietas al camino por donde puede aparecer su hijo perdido, y cuando le descubre sale á su encuentro, le arroja sus brazos al cuello, y con trasportes de cariño le concede su perdon y la herencia, así Jesucristo, como si no hubiera podido consolarse del estravío del pecador por quien derramó lágrimas y vertió la sangre, con una misericordia siempre vencida por quien la invoca, perdona al arrepentido y apenas ha concluido este de confesar su culpa, oye como el hijo pródigo aquellas palabras: Este hijo mio habia muerto y ha revivido, se habia perdido y ha sido hallado. Hic filius meus mortus erat et revixit, perierat et inventus est (Luc. cap. 15 y 24). J.Cristoc badu ahala aren pizteco eta oraino cien beha dago, eta bacarric esperatzen du cienganic urriquimenduzco nigar bat. Familiaco aita bezala, ceinac echeco bortan yarriric aderezatzen baitu vere vista vere seme galdua aguertzen ahal zacon videra, eta ura icusten duelaric aren errecontrura ateratzen, ura besarcatzen eta tendretasunic aundienarequin barcatzen dacon bezala; guisa verean J. Cristoc, consolatzen ahal ezpalitz bezala becatariaren desgraciaz, ceinarengatic nigar eguin baitzuen eta ichuri vere odola, misericordia aundienarequin barcatzen daco urriquitzen den becatariari, eta unec vere culpa aitortzen dueneco, entzuten tu seme prodigoac aitu cituen itz verac. Ene seme au ila cen, eta piztu da; galdu cen, eta aurquitua izan da. Hic filius meus mortuus erat et revixit, perierat et inventus est.
El pecador no escucha la voz de Dios que le llama, porque no comprende la desdicha de su estado. En lugar de detenerse en su camino de perdicion é invocar al Señor con un corazon contrito y humilde, se aleja más y más cada dia, y se fortifica en su iniquidad. Sus pasiones y la corrupcion del mundo en que vive, le detienen en sus afecciones criminales, en sus codicias y en sus concupiscencias. Las pasiones rugen cuando se trata de refrenarlas, y como otros tantos esclavos rebeldes á su Señor se levantan contra el espíritu para oprimirlo con sus ardorosas exigencias. El mundo, que tan contagioso es, no concibe ó concibe muy mal el arrepentimiento. A sus ojos la virtud es demasiado severa y mas bien es cosa de ángeles que de hombres: los vicios una flaqueza de la naturaleza humana. La austeridad cristiana es demasiado sombría para el mundano, cuya primera necesidad es una vida alegre que se confunda con la vida depravada. Como el Apóstol, pero en un sentido bien diverso exclama: Sé que no mora en mí, esto es, en mi carne lo bueno y en lugar de recurrir á la gracia de Jesucristo y á la mortificación para libertarse de su miseria, se autoriza con su flaqueza para vivir en el desórden de los placeres. Becatariac eztu entzuten Yaincoaren votza, eztuelacotz ezautzen vere estatuaren malurostasuna. Vere condenacioneco carreran guelditu (baratu) eta Yaincoari aderezatu behar videan viotz urriquitu eta humiliatu batequin; urruntzen da beti eta gueyago arenganic, eta fortificatzen da edo azcartzen vere gaistotasunean. Vere pasioneec eta vici den munduaren corrupcioneac achiquitzen dute vere adissquidantza, guticia eta desira criminaletan. Pasioneac alchatzen dira gure izpirituaren contra hec nahi tugularic sugetatu. Munduac eztu ezautzen, edo ezautzen du arras gaizqui penitencia eta urriquimendua. Aren veguietan vertutea da gauza bat sobera serios eta gogorra, bacarric aingueruec practica dezaquetena eta ez guizonec: vicioac dira gure naturalezaren flaqueza bat. Guiristino mortificacionea da gauza bat sobera triste eta repugnanta mundutarrarendaco, ceinac ezpaitu bertze pensamenduric baicican eremaitea placer eta alegueranciazco vicitza bat, vizitza criminal bati yunto duana. S.Pablo Apostoluac bezala, bana ideya arras diferentarequin, erraiten du: Badaquit eztela onguia ene baitan causitzen, eta J.Cristoren graciari eta mortificacioneari aderezatu behar videan vere miseriatic libratzeco alegatzen du vere flaqueza desodre eta placerren artean vicitzeco.
El escándalo público con que hoy dia se tropieza á cada paso, los malos ejemplos que tanto seducen, el cinismo de vicio que no se recata como si aspirase á suprimir el pudor, que lo combate, quebrantan el sentimiento de horror que el pecado debiera inspirar, y vienen á reforzar la impenitencia. La impiedad ha trabajado mucho para pervertir la inteligencia; pero no ha trabajado ménos para corromper el corazon, segura de alcanzar por este medio triunfos mas numerosos y mas fáciles. Las malas ideas engendran necesariamente las malas costumbres; pero por un camino inverso, de las malas costumbrs se vá fácilmente á las malas ideas. Un corazon depravado, estragado por el vicio está ya tocando á la irreligion, y es muy difícil que no se revuelva contra las creencias en que encuentra un censor severo y molesto. Siguiendo ese procedimiento la impiedad no se ha contentado con llamar á lo bueno malo y á lo malo bueno: ha hecho mas: ha desencadenado todas las pasiones ofreciéndoles poderosos estímulos, y ha procurado sobreponer en el órden de los hechos la ley de la carne á la ley del espíritu, creando para las costumbres disolutas, á título de que con la expresion de las leyes de la conciencia individual y la norma de la conducta de cada uno, cierto respeto, que es el escollo de los débiles y una continua excitacion á la licencia. Egungo egunean memento guciez errecontratzen tugun escandala publicoec, gure trompatzeco eta becatuan erorahazteco aimbertze indar duten exemplu gaisstoec, vertuteari continuoco guerla bat eguiten duten vicioec ezeztatzen tuzte gure baitan becatuaren contraco sendimenduac eta Yaincoaren beldurtasuna, guibelarazten guituzte penitencia eguitetic eta sostengatzen gure obstinacionean. Ympietatea trabailatu da anitz ezautza edo adimendua viciatzeco, bana ezta gutiago trabailatu viotzaren corrompitzeco, baitaqui arras untsa guisa ortan conseguituco tuela gueyago victoria eta errachquiago. Ydeya gaisstoetaric eldu dira necesarioqui costuma gaisstoac, bana manera verean costuma gaisstoetaric yuaiten da arras aisa ideya gaisstoetara. Vicioaz galdua den viotz batec eztu anitz aldiz Erligionezco sendimenduric eta arras dificil da eztain alcha sinesteen contra, ceren Erligionezco sineste oriec condenatzen dute vere conducta criminala. Ortacotz impietateac piztu izan tu gure pasione gaissto guciac, nahi du nausi diten gure izpirituaz, eta concienciaco libertatea, gaizquiaren libertatea, proclamatuz, nahi du errespetatuac izan diten costuma escandalosenac.
Pero sean cuales fueren las seducciones que el mundo emplea para hacer vacilar la virtud y retraer de la penitencia; sean cuales fueren los escándalos que arrastran al mal y pierden al cristiano; sean cuales fueren las excitaciones que la licencia dirige á las pasiones; sean cuales fueren, en una palabra las impresiones en medio de las cuales hoy se vive, nadie puede disculparse de su pecado. Exagérese cuanto se quiera la influencia de las costumbres escandalosas: mas fuerte que todo ha de ser la virtud del cristiano. Su deber es luchar y resistir, y si sucumbe, si no ha sabido hacerse la violencia que es necesaria, no es apto para el reino de los cielos. Autorizarse con los desórdenes públicos, con los escándalos de los mundanos para excusar los propios, no es otra cosa que añadir la defeccion propia á la de los demás, y tomar el partido de los pecadores. El escándalo dejaría de ser un delito tan enorme, si con el escandaloso no hiciese perecer al escandalizado. Bana cembat nahi izan diten munduac empleatzen tuen moyenac vertutearen ez practicatzeco eta guibelarazteco penitencia eguitetic, cembat nahi izan diten guiristinoa galarazten duten escandalac, cembat nahi izan diten aren contra alchatzen diren pasioneac, nehor eztaiteque disculpa vere becatuaz. Yzan bedi nahi bezain aundia costuma escandalosen influencia eta indarra: aundiagoa izan behar du guiristinoaren vertuteac. Nere debuarra da peleatzea, eta erortzen bada, ezpadu yaquin izan erresistencia eguiten, ezta un Ceruraco. Alegatzea mundutarren escandalac, gureac escusatzeco, da yuntatzea gure crima vertzerenari, da erraitea, artzen dugula becatarien alderdia, eta Yaincoa abandonaturic, yuan nahi dugula mundutarrequin infernura. Escandala ezlitzateque becatu bat ain aundia, baldin escandala emaileac ezpaleza galaraz escandalizatua.
La Iglesia no puede arrancar á sus hijos de en medio del mundo en que viven y si se llena de inquietud es porque sabe que los fuertes no suelen ser lo mas. Por eso se desvive para sostener á los fuertes y levantar á los caidos, aplicando á todos ellos los poderosos auxilios de salvacion que Jesucristo depositó en sus manos. Es su mision de siempre; la que ha desempeñado en todos los siglos, desde su nacimiento, y en la que ha desplegado un celo proporcionado á la malicia de los tiempos. Elizac eztitu, quentzen ahal vere semeac vici diren munduaren erditic, eta arranguratzen bada, da daquielacotz azcarrac direla gutienac. Ortacotz eguiten du eguin ahal gucia azcarrac sostengatzeco, eta flacoac eroriac alchatzeco, gucier aplicatuz J.Cristoc vere escutan depositatu cituen salvamenduzco laguntza boteretsuac.
Pero sean cuales fueren los esfuerzos que la Iglesia haga, ella no puede salvaros si vosotros no lo quereis. Ello es seguro, es de fé que si habeis pecado y no haceis penitencia, pereceréis. Si pœnitentiam non egeritis omnes similiter peribitis (Luc. cap. 13 y 5º). El pecado no se perdona sin la gracia y la gracia que justifica no viene por sí sola y apesar nuestro. Es preciso volverse á Dios de quien os habeis alejado, y como habiais dejado á Dios por las criaturas, por un movimiento contrario habeis de dejar á las criaturas por Dios. Bana nahi bezain aundiac izan diten Elizac eguiten tuen indarrac, etziuzte salvatzen ahal ciec nahi ezpaducie. Fedezco eguia da becatuan erori bacizte, eta ezpaducie eguiten penitencia, condenatuco ciztela. Nisi penitentiam egeritis, omnes similiter peribitis. Becatua ezta barcatzen graciaric gabe, eta yustificatzen edo saindutzen duen gracia ezta vera yiten gure vorondatearen contra. Necesario da itzultzea Yaincoarengana ceinaren ganic urrundu baitzizte, eta Yaincoa utzi cinuten bezala creaturen gatic, contraco movimendu batez utzi behar tucie creaturac Yaincoaren gatic.
No tardeis á hacerlo al dia de mañana y no digais en vuestro corazon: me convertiré á Dios y le pediré perdon más adelante. El tiempo no hará sino acrecentar y vigorizar en vosotros el pecado, porque, cuando la penitencia no lo borra, conduce por su propio peso á otros pecados. Peccatum quod pœenitentia non diluit mox suo pondere ad alia trahit (Greg. Moral. cap. 25). Al proponeros la conversión para el día de mañana, no contais con el profundo trastorno que en vosotros produce el pecado, el cual no solamente os priva de los dones de la gracia y con ella del sostén para no pecar, sino que pervierte tambien las facultades naturales y disminuye las fuerzas del libre albedrío amarrándoos á la culpa con más fuertes ataduras. Si ahora os falta el valor para romper con vuestras depravadas afecciones y por no renunciar á la esperanza de salvacion os veis obligados á proyectar vuestra enmienda para un tiempo lejano ¿qué será cuando la ponzoña del pecado, esa ponzoña que destila dia por dia y hora por hora, se haya infiltrado más y más en la masa de vuestra sangre, y haya corrompido más y más la sustancia de vuestros huesos? Si ahora, como decís, os faltan las fuerzas para convertiros ¿cómo contais tenerlas despues, cuando el pecado haya envejecido en vuestras entrañas, cuando su llaga sea mas profunda, cuango hayais descendido mas en la pendiente del vicio, y Dios esté más lejos de vosotros? Si hoy la pasion se rebela y os sojuzga ¿que no hará cuando esté más fortificada y haya adquirido toda la violencia de un hábito antiguo? Etzaciela utzi biarco; eta etzaciela erran cien viotzean: guero convertituco niz, guero barcamendu escatuco dacot Yaincoari. Demborac eztu eguinen bertzeric baicican becatua emendatzea eta azcartzea cien baitan, ceren penitenciac borratzen eztuelaric becatua, eremaiten du naturalqui bertze becatuetara. Proposatzen ducielaric conversionea gueroco, eztucie (advertitzen) condatzen becatuac cien baitan obratzen duen cambio icigarriarequin, ceren eztaucie bacarric galarazten Yaincoaren gracia eta arequin becatuan ez erortzeco laguntza, baicican viciatzen tu ere facultate naturalac eta ttipitzen cien indarrac, culpari estecatuz cadena fierragoequin. Veraz ezpaducie oray curayaric cien vicitzaren erreformatzeco, ¿cer izanen da becatuaren pozoinac viciatzen duenean beti eta gueyago cien odola eta corrompitzen cien ezurren sustancia gucia? Oray, erraiten ducien bezala, falta batucie indarrac convertitzeco, ¿nola izanen tucie guero, becatua zahartzen denean cien entrainetan, aren zauria aundiago eguiten delaric, eta Yaincoa cienganic urrunago causitzen denean? Oray pasioneac alchatzen badira eta cietaz nausitzen, ¿cer eztute eguinen azcartzen direlaric?
Esas veleidades y esos proyectos de penitencia lejana son el preámbulo de la obstinacion y reprobacion. En realidad de verdad, lo que el pecador hace al formar esos proyectos, es pedirá Dios tiempo para pecar, y establecer un nuevo plazo para seguir en la iniquidad, y Dios por un justo juicio castiga esa osadía retirándose de aquella alma ingrata que así abusa de su bondad, y se prevale de su misericordia. Temedlo, amados hermanos, temed que Dios os trate así, con ese rigor que ha condenado justamente á tantos que como vosotros esperaban convertirse y no se convirtieron. Demasiado tiempo os ha dominado el pecado: es hora de romper su yugo y recobrar lo que os habia quitado. Sed otra vez los hijos de Dios, los herederos del cielo y reconquistad la tranquilidad del alma y la paz del justo, que valen más que los falsos placeres de los pecadores. Dejad los caminos de iniquidad, sembrados de estériles dolores, y tomad desde luego el que conduce al cielo. Un poco de esfuerzo ahora, un poco de trabajo, y en cambio los bienes celestiales que no han de acabar jamás. Urruneco penitenciaren ideya eta nahicari oriec dira obstinacione eta seculaco condenacionearen seinaleac. Eguiazqui eta errealqui, ideya oriec formatzen tuelaric becatariac, galdeguiten daco Yaincoari becatu eguiteco, vicioan seguitzeco dembora, eta Yaincoac vere yustician punitzen du atrevencia ori, vere vorondate eta misericordiaz irri eguin nahi duen arima ingrat artaric erretiratuz. Beldur cizte ala tratatuac izan cizten Yaincoaz, ciec bezala convertitu gogo zuten eta convertitu etziren aimbertze arima yustoqui condenatu tuen rigurostasun orrequin. Sobera demboraz dominatu ciuzte becatuac: tenorea da austeco aren cadenac eta errescatatzeco quendu zauciena. Yzan cizte berritan Yaincoaren semeac eta Ceruco premu eta consegui zacie arima yustoen baque eta tranquilitatea ceinec valio baitute becatarien placer falsuec bano gueyago. Uzquitzie iniquitatezco videac, desplacer eta pena inutilez beteac eta abia zacie oray veretic Ceruraco videa. Yndar eta trabailu ttipi bat oray, eta guero secula finituco eztiren ceruco placer eta untasunac.
Le pedimos á Dios su gracia para que convierta á los pecadores y fortifique á los justos, y como prenda de amor os damos á todos nuestra bendicion en el nombre del Padre y del Hijo y del Espíritu Santo. Galdeguiten dacogu Yaincoari vere gracia amorocatican eta converti ditzan becatariac eta azcar ditzan yustoac, eta gure amodioaren baya bezala gucier emaiten dauciegu gure benediccionea Aitaren eta Semearen eta Yzpiritu Sainduaren icenean.
Dada en Pamplona á 5 de Marzo de 1881. JOSÉ, Obispo de Pamplona Por mandado de S. Sª Illma., Dr. D. Antonio Pueyo, Maestrescuela Secretario. Yruñen eguina Marchoaren 5an 1881 garren urtean. Jose, Yruñeco Apez picua. Aren manuz Dr. D. Antonio Pueyo Secretarioa.
Oharrak
1. Irigaray, A., «Una pastoral contra bailes» Extraordinario de El Bidasoa, Irún 1960. (Baztán-Elbeteko parrokian aurkitua).

Satrustegi, J.M., «El edicto eclesiástico de 1750 en versión vasca de la Cuenca de Pamplona». ASJU XVIII, 1984 p. 41. (Ezkabarteko Orrion egina). Ikus: Euskal Testu Zaharrak I, 1987, 80 or.

Satrustegi, J.M., Euskaldunen seksu bideak 1975, 29. orrian jasotako atalak.

2. «El Prior, señor Polit, eclesiástico de grandes iniciativas y mayores energías para llevarlas a la realidad, emprendió con los escasos recursos que por entonces podía contar, una serie de obras, que ellas solas, si no hiciera más, bastaban para inmortalizarle, y para compararle con los priores más ilustres de Roncesvalles.

Todas ellas, sin embargo, las llevó a efecto, multiplicándose en sus manos el dinero, como el pan y los peces en las de Nuestro Señor Jesucristo».

(Javier Ibarra, Historia de Roncesvalles, p. 962)

3. Ikus: «Nuevo documento no catalogado de Joaquin Lizarraga sobre los bailes» FLV 23, 1976, p. 205.

4. Ikus: «Textos salacencos del año 1780» Symbolae L. Michelena, 1985, p. 1023-1043.

5. Ikus: «Textos dialectales de documentos religiosos vascos. 3 Luzaide-Valcarlos» FLV 49, 1987, p.97-115.

6. Ikus: «Luzaideko euskara Nikolas Polit zenaren izkribuetan» ASJU XX-3, 1986, p. 787.

7. Ikus: SATRUSTEGI, J.M., Euskal Testu Zaharrak I 1987, Leitza (1926), pp. 45-47.