Hemen zaude:
 » 
Samaniegoren lau alegia - Koldo Biguri

Inprimatu

Data: 1996ko urtarrila

Samaniegoren lau alegia - Koldo Biguri

El asno y el cochino

Envidiando la suerte del cochino
un asno maldecía su destino.
«Yo, decía, trabajo y como paja,
él come harina, berza y no trabaja
a mí me dan de palos cada día,
a él le rascan y halagan a porfía».
Así se lamentaba de su suerte,
pero luego que advierte
que a la pocilga alguna gente avanza
en guisa de matanza,
armada de cuchillo y de caldera
y que con maña fiera
dan al gordo cochino fin sangriento
dijo entre sí el jumento:
Si en esto para el ocio y los regalos
al trabajo me atengo y a los palos.

Astoa eta zerria

Kortan zegoen zerri mardul bat
bizimodu egokian
astoa aldiz erretxinduta
zerriaren inbidian.
«Lanean nabil egun osoan
soroan eta mendian,
neke latz eta gogorren truke
lasto apurra, aldian.
Zerria berriz hortxe daukazu
etzanda alferrerian
jateko ona ez zaio falta
bere bizitza guztian».
Egun batean gure astoak
txit beldur-ikara handian
jende mordoa ikusi zuen
jabearen baserrian;
zerri lodia preso zegoen
hiru gizonen erdian,
laugarren batek laban zorrotza
sartu zion eztarrian.
Zerri gaixoa hilda ikusiz
guztiz modu itsusian
asto meharrak pentsatu zuen
bere korta bakartian:
«Zerri nagia bapo bizi zen
loditzeko aitzakian,
nahiago beraz bizirik egon
nahiz izan gose larrian».


La serpiente y la lima

En casa de un cerrajero
entró la serpiente un día,
y la insensata mordía
en una lima de acero.
Díjole la lima: «El mal,
necia, será para ti.
¿Cómo has de hacer mella en mí
que hago polvos el metal?
Quien pretende sin razón
al más fuerte derribar
no consigue sino dar
coces contra el aguijón.

Sugea eta lima

Arotzaren etxean
ari zen sugea
limari kosk egiten,
zer burugabea!
Alferrekoak ziren
haren ahaleginak
kamustu zitzaizkion
hortz eta haginak.
Azkenean sugeak
ezin du jarraitu
limak burdina ere
erraz jaten baitu.
Erokeria duzu
orain eta beti
iraina egitea
handiago bati.
Gogoratu ezazu
behin eta betiko
ez jo akuiluari
indarrez ostiko.


El león vencido por el hombre

Cierto artífice pintó
una lucha en que valiente
un hombre tan solamente
a un horrible león venció.
Otro león, que el cuadro vio,
sin preguntar por su autor,
en tono despreciador
dijo: Bien se deja ver
que es pintar como querer
y no fue león el pintor.

Gizonak menderatu zuen lehoia

Artista baten koadroan
gizon bat ageri zen
inoren laguntza gabe
lehoia menderatzen.
Lan hura ikusi zuen
lehoi batek ondoren,
bere baitan esan zuen
koadro hartaz burlatzen:
«Ez da zaila asmatzea
artista nor izan den;
gizona izan behar du,
lehoia ez bederen».


Las moscas

A un panal de rica miel
dos mil moscas acudieron
que por golosas murieron
presas de patas en él.
Otras dentro de un pastel
enterró su golosina.
Así, si bien se examina,
los humanos corazones
perecen en las prisiones
del vicio que los domina.

Euliak

Ezti gozoa aurkitu zuten
mila eulik abaraskan,
guzti-guztiak bertan hil ziren
preso eztiaren biskan.
Bakarren batzuk amaitu ziren
sagar-pastel baten puskan.
Gauza bera gertatzen zaie
giza-bihotzei askotan,
harrapaturik geratzen dira
gurari txarren kaiolan.