Hemen zaude:
 » 
Senez 42 (2011, ale berezia)
Data: 2011ko abendua

Senez 42 (2011, ale berezia)

Argitalpen-data: 2011
ISSN: 1132-2152
L.G.: SS-1152/01
Orri-kop.: 160 orri

Aurkezpena

HIKA konpainiaren antzerki lagin bat ekarri dugu oraingoan Senez aldizkariaren zenbaki berezi honetara; hain zuzen ere, EIZIEk 2011ko udazkenean antolaturiko “Idazlea itzultzaileen lantegian” saioaren emaitza: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzezlanaren libretotik hartutako lagin bat sei hizkuntzatan (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez). Berriz ere oso aberasgarria izan den esperientziaren lekuko, Itziar Otegi mintegiaren koordinatzaileak idatzitako narrazioa ere jarri dugu orriotan. Arantxa Iturbek lantegian bizi izan duen esperientziaz hitz egin digu, eta Julia Marinek, berriz, antzerkiaren itzulpenaren berezitasunei buruzko artikulu bat eskaini digu. Azkenik, lantegikideen biografia laburrak bildu ditugu.

AURKIBIDEA

Aitarekin bidaian
Podróż Z Ojcem - Aitarekin bidaian (polonieraz)
My Journey with Dad – Aitarekin bidaian (ingelesez)
Auf der Reise mit Vater – Aitarekin bidaian (alemanez)
El viatge del pare – Aitarekin bidaian (katalanez)
El viaje de mi padre – Aitarekin bidaian (gaztelaniaz)
Idazlea ltzultzaileen lantegian - Narrazio bat
Antzerki itzulpenaren berezitasunak
Bikoteak, autopsiak eta familia handiak
Lantegikideak