Hemen zaude:
 » 
"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma

"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma

Uda gau bateko ametsa
2015ean plazaratu dugu bilduma honen azken zenbakia: Bingen Ametzagaren itzulpen argitaragabe bat, William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream liburuarena. Elizabete Manterolak eta Xabier Irujok prestatu dute edizioa, eta hitzaurre bana: testuinguru politiko-historikoari buruz bata, eta Ametzagaren itzultzaile lanari buruz bestea. DSS2016EUren eta Getxoko Udalaren laguntzaz argitaratu dugu.


Enblemak
2010ean plazaratu genuen bilduma honen laugarren zenbakia: Juan Mari Lekuonaren itzulpen argitaragabe bat, Clara JanÚs poetaren Emblemas liburuaren ale batean eskuz eginiko itzulpena, hain zuzen. Jon Kortazarrek eta Paulo Kortazarrek prestaturiko edizio hau, Enblemak, Oiartzungo Udalaren eta Kultura Sailaren laguntzaz argitaratu genuen.



Bilduma honetako lehen hiru itzulpenak CEDROren laguntzari esker argitaratu ziren 2003an, 2004an eta 2005ean, hurrenez hurren, eta Inazio Mujika idazle eta editoreak prestatu zituen edizioak:

Aspaldi ekin zion EIZIEk aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileen lana aitortu eta berreskuratzeko ahaleginari, eta horren emaitza da Itzultzaile Aitzindariak izeneko bilduma hau (ohorezko bazkide izendatu genituen lanak biltzen dituen hiru Itzulpen Antologia ere argitaratu ditu elkarteak).