Hemen zaude:
 » 
Euskal itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008)

Euskal itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008)

Literatura unibertsalaren arloan orain arte zer euskaratu den eta aurrera begira nola jarraitu beharko genukeen proposatu du Manu Lopez Gasenik lan honen bitartez.

Horretarako, 1976-2008 bitarteko itzulpenen datu-base bat osatu du, oraingoz haur eta gazte literatura kanpo utzita, baina filosofia eta beste arlo batzuetako obrak ere aintzat hartuta.

Jasotako corpusa bi alderditatik aztertu du:

  • Alderdi kuantitatiboa: Produkzio osoaren barruan itzulitakoa zenbatekoa den, hizkuntza bakoitzak zer nolako pisua duen, genero bakoitzak nolako pisua duen...
  • Alderdi kualitatiboa: Aldez aurreko arauak (aukeraketa nola egin den, itzulpenak jatorrizko hizkuntzetatik egin diren), itzulpenen ezaugarriak, itzulpen estrategiei buruzko ikuspegi orokorra, bizirik/ahazturik ote dauden.

Gainera, emaitzei buruzko gogoeta ere egin du lan honetan, euskal sistemaren testuinguruan: sistemaren egoera, bildumen antolaketa, generoen arteko gurutzaketak (sorburu sisteman helduentzat /xede sisteman haurrentzat, e.a.), unibertsal/klasiko bikotea...

Azterketaren eranskin gisa, taula kronologikoak osatu ditu egileak, literatura unibertsala geureganatzeko zereginean zer dagoen egingai adierazi nahian. Osotasunaren ikuspegia izan dezagun, urtealdi bakoitzeko zerrendaren ondoan, euskaratuta dauden tituluen zerrenda eskaintzen du, hizkuntzaka, euskaratu ziren urtearekin batera.

Azterketa hau Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen "Liburua, literatura eta itzulpena" mahai sektoriala lantzen ari den proiektuen barruan kokatzen da. Izan ere, EIZIEk parte hartu du mahai horretan, eta lan hori egitea egokitu zaio, besteak beste.

Dokumentua

Bi eratan eskura daiteke dokumentua:

PDF dokumentua osorik: Euskal itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008) (PDF 1.41 MB)

Aurkibidea
1. Lanaren historia eta inbentarioaren osaera
2. Lan-metodologia
3. Euskal Literaturaren sistemaren deskribapena
4. Euskal literatura-sisteman nagusi diren itzulpen-arauak
5. Itzulpen-corpusari buruzko gogoetak
6. Gerora begira: itzulgaien proposamena
7. Bibliografia
8. Eranskinak

Bi zatitan banatuta:

Azterketa bera: 1-7 atalak (PDF 265 KB)
Inbentarioa Eraskinak (PDF 1.22 MB)

1. Eranskina: Antzinaroa
2. Eranskina: Erdi Aroa
3. Eranskina: Errenazimentua eta Barrokoa
4. Eranskina: Erromantizismoa eta Errealismoa
5. Eranskina: XX-gaur egun arte