Hemen zaude:
 » 
EIZIE Elkartea

EIZIE Elkartea

Nortzuk gara?

EIZIEk itzultzaile, interprete eta zuzentzaile profesionalak biltzen ditu, eskarmentu handikoak zein hasi berriak.

Itzulpengintzak batzen gaitu, euskaratik edota euskarara egiten dugun itzulpen, interpretazio zein zuzenketa lanak, edonon bizi garela ere.

Administrazioko itzultzaileak, interpreteak eta testu zuzentzaileak biltzen gara EIZIEn; literatur itzultzaileak, ikus-entzunezkoen itzultzaileak, zinpeko itzultzaileak… bizibidez batzuk, bizioz beste batzuk; beren kasa batzuk, soldatapean beste batzuk…

Zer egiten dugu?

Helburu jakin batzuk lortzeko sortu zen EIZIE 1987. urtean, eta horiexen inguruan lan egiten jarraitzen du:

• itzulpengintzaren informazioa bildu eta zabaldu,
• itzultzaileek itzultzaileentzat sorturiko Senez aldizkaria argitaratu,
• gure aurrekoen lan sarritan eskerga aitortu, berreskuratu eta zabaldu,
• itzultzaileen prestakuntzarako saioak antolatu edo sustatu,
• literatura unibertsalaren ondarea euskarari ekartzeko bilduma bat sortu eta kudeatu,
• profesionalen lan-baldintzei kasu egin,
• itzultzailearen ikusgaitasuna landu
• itzulpengintza sustatu
• itzulpengintzak euskarari egiten dion ekarpenaz jabetzeko saioak antolatu,
• …

Asmo horiek betetzeko xedez, hainbat jarduera antolatzen ditugu urtero: ikastaroak, jardunaldiak… Horrez gain, zenbait argitalpen ere plazaratzen ditugu: SENEZ itzulpen aldizkaria, besteak beste.

Ikus hemen 2016an EHUko Letren Fakultatean eginiko EIZIEren aurkezpena.

Nork egiten du hori?

Zuzendaritza Batzordea da jardun horren guztiaren gidari; Batzordea bi urtez behin berritzen da.

Honako hauek dira batzordekideak 2016an:
- Mikel Garmendia, lehendakaria
- Amaia Apalauza, lehendakariordea
- Ane Lopez, idazkari nagusia
- Amaia Donés, diruzaina.

Kargudunek ez ezik, honako kide hauek ere osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:
- Leire Otxotorena, batzordekide
- Gilen Mejuto, batzordekide
- Garazi Ugalde, batzordekide

Bestalde, sailen edo alorren araberako arduradunek ere hartzen dute parte:
- Karlos del Olmo, Senez aldizkariaren zuzendaria
- Bego Montorio, itzulpengintza sustatzeko proiektu berezien arduraduna

Horiez gain, Elkartearen egoitzan bi bulegari aritzen dira, eta beste zenbait kidek ere kolaboratzen dute, jardueraren arabera.

Zer eskaintzen dugu?

Egiten dugun lanaren onura konpartitzea, informazio trukerako eta harremanetarako gune bat, aholkularitza, gure argitalpenak…

Bazkideentzat lan-poltsa bat eta "Barnekoa" buletina, prestakuntza saioetan lehentasuna eta prezio berezia, argitalpen ororen ale bana…

Norekin gara harremanetan?
- Kontseilua
- Langune
- Vertice sarea
- CEATL
- FIT

Egoitzakide ditugun EIE, EEE eta Galtzagorri Elkarteekin ez ezik, beste hainbat erakunderekin ere jarduten dugu noizbehinka edo harreman finkoago baten bidez: Armiarma, EHU, EIMA, Eusko Jaurlaritza