Hemen zaude:
 » 
 » 
«Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz» Uda Ikastaroak (EHU)

«Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz» Uda Ikastaroak (EHU)

Gizarte eleanitz honetan, itzulpengintza ezinbesteko prozesua da komunikazio eraginkorrerako. Bizitzaren arlo guztietan da beharrezkoa: eguneroko zereginetan zein esparru zehatzetan. Esparru zehatz horiek, gainera, gero eta berezituagoak dira, gero eta espezializatuagoak. Ildo horretatik, EIZIEk bi eguneko ikastaro bat antolatu du EHUko Uda Ikastaroen baitan, EHUko Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Sailarekin elkarlanean.

Hala, ikastaro honetan, testu(inguru) orokorra alde batera utzi, eta euskaraz lan egiten duten hizkuntza-arloko profesionalen zenbait espezializazio-eremu aztertuko ditugu, hainbat ikuspegitatik aztertu ere: aukerak, beharrak, oztopoak eta erronkak; nondik gatozen, non gauden eta nora goazen.

Hain zuzen ere, kazetaritza, publizitatea, bideo-jokoak, zientzia, interpretazioa, azpidazketa, terminologia berezitua eta esparru espezializatuen hizkuntz kudeaketa landuko ditugu. Oro har, hizkuntzen sektorean lan egiten dutenentzako ikuspegi zabala eskainiko dugu eta, amaitzeko, profesionalen prestakuntzaren eta lan-merkatuaren eskakizunen arteko aldea jorratuko dugu mahai-inguru batean, etorkizunera begira bete beharreko hutsuneak aztertzeko.

Helburuak

• Egungo itzulpen-merkatuaren betebeharren eta itzultzaileen lan-profilaren berri jasotzea.
• Hainbat espezializazio-arlori buruzko ezagutzak sakondu, zabaldu, eta espezializazio-arlo bakoitzean erabiltzen diren itzulpen-estrategiak ezagutzea.
• Espezializio-arlo bakoitzak dituen arazo eta erronka nagusien berri jakinarazi eta horiek konpontzeko erabiltzen diren irtenbideak ezagutzea.
• Etorkizunari begirako behar eta erronka nagusiak identifikatu eta prestakuntzaren eta lan-merkatuaren arteko lankidetza sendotzea.

Noiz eta non

Ekainaren 29an eta 30ean, osteguna eta ostirala.
• Donostiako Miramar Jauregia.

Prezioa

• Maiatzaren 31 baino lehen: 60,00 €
• Ekainaren 29ra arte: 70,00 €

Gogoratu EHUk diru-laguntzak dituela ikasle eta langabeentzat. Ikusi informazio gehiago Uda Ikastaroen atariko matrikulen prezioen atalean.

Izena ematea

Bi aukera daude matrikula egiteko:

Hizlariak

Hizlari hauek parte hartuko dute ikastaroan:

• Joseba Etxeberria. MIXER ikus-entzunezko zerbitzuetako euskara arduraduna.
• Antton Gurrutxaga. Elhuyarreko Hiztegia eta Corpusak ataleko teknikaria eta I + Gko ikertzailea.
• Joxerra Garzia. Ahozko eta idatzizko komunikazioan aditua.
• Irene Arrarats. Berriako euskara arduraduna.
• Ane López. Itzultzaile autonomoa. EIZIEko idazkari nagusia.
• Iñigo Roque. EHUko Euskara Zerbitzuko zuzentzailea.
• Lurdes Auzmendi. EHUko Ingeles eta Aleman Saileko eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea.
• Julen Zaballa. Kazetaria, community manager eta digital marketer.
• Josu Aztiria. Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduraduna.

Programa

Ekainaren 29a, osteguna

08:45 - 09:00
Dokumentazio banaketa

09:00 - 09:30
Ikastaroaren aurkezpena

09:30 - 10:15
"Euskara bideojokoetan: etorkizun baten bila". Julen Zaballa.

10:30 - 11:45
"EHUko Euskara Zerbitzuak kudeaturiko eskuliburuen itzulpenaz". Iñigo Roque.

12:00 - 13:15
"Zer jakin behar luke itzultzaileak terminologiaz?". Antton Gurrutxaga.

13:15 - 16:00
Bazkaltzeko atsedenaldia

16:00 - 17:15
"Publizitatea: joan gabe ezin itzuli". Joxerra Garzia.

17:30 - 18:45
"Itzulpena eta kazetaritza: norenik gabeko lurretan itzultzen". Irene Arrarats.

Ekainaren 30a, ostirala

09:15 - 10:30
"Hizkuntza-zerbitzuen kudeaketa aurreratua: praktikak eta erronkak". Josu Aztiria.

10:30 - 11:45
"Erronkak interpreteen prestakuntzan: hizkuntza konbinazioak eta gaiak". Lurdes Auzmendi.

12:00 - 13:15
"Bikoizketa eta azpidazketa, jatorrizkotik euskararako bidea". Joseba Etxeberria

13:15 - 16:00
Bazkaltzeko atsedenaldia

16:00 - 17:15
"Zer eskaintzen du itzultzaileak eta zer eskatzen du bezeroak? Prestakuntzaren eta merkatuaren arteko arrakala espezializazioaren esparruan", mahai-ingurua. Josu Barambones (Moderatzailea), Lurdes Auzmendi, Josu Aztiria eta Ane López.

17:30 - 18:00
Sintesia