Hemen zaude:
 » 
 » 
OLI tresnak: Wordfast, Trados eta MemoQ

OLI tresnak: Wordfast, Trados eta MemoQ

Irakasleak

OLI tresnak

Wordfast (Classic + Pro)

Ikasleen nahiak eta mailak izango dira abiaburua, hau da, edukiak eta haietako bakoitzean zenbateraino sakondu erabakitzeko orduan, irakasleak ikasleei aurrez bidaltzen dien galde sortari erantzuten diotena izango da lehenengo saioaren harroina. Baliteke, hortaz, programaren bertsio biak ala bakarra lantzea. Ondorioz, hiru maila aukera egon daitezke: oinarrizko maila, bitartekoa eta aurreratua.

Irakaslea: Karlos del Olmo

SDL Trados Studio

Wordfastekin bezala, ikasleen gurariak eta jakiundea izango dira abiapuntua: jorratu beharrekoak eta zenbateraino sakondu erabakitzean, irakasleak ikasleei aurretik bidaltzen dien itaunei ematen dieten erantzunak izango dira programa eratzeko oinarriak. Hiru urrats izan ditzake ardatz saioak: oinarrizkoa, bitartekoa eta aurreratua.

Irakaslea: Karlos del Olmo

MemoQ

Itzultzaileentzat diseinatutako Translator Pro bertsioa erabiliko dugu. Aurreko saioetan bezala, tresnaren oinarrizko funtzioak jorratuko ditugu: proiektuak sortu, itzuli, berrikusi, glosarioak ezarri… Horrez gain, beste OLI tresna batzuetan sortutako proiektuak MemoQ-ra nola ekarri ikusiko dugu, eta kalitate-kontrola egiten (QA) ikasiko. Azkenik, ikastaroan landutako hiru tresnen konparazioa egingo dugu.

Irakaslea: Ane López

Non

Gasteizen, Letren Fakultatean (UPV/EHU)

Noiz

2017ko urriaren 17an, 18an eta 19an

Ordu-kopurua

Guztira, 9 ordu (3 orduko 3 saiotan)

Ordutegia

-Lehen saioa (urriak 17): 17:00 - 20:00
-Bigarren saioa (urriak 18): 16:00 - 19:00
-Hirugarren saioa (urriak 19): 16:00 - 19:00

Prezioa

-EIZIEko bazkideek: 100 euro
-Ez bazkideek: 140 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideek: 120 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2017ko urriaren 4tik 10era (biak barne)

IZENA EMAN

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2017ko urriaren 11n jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.