Hemen zaude:
 » 
 » 
Administrazioko testugintzaren lantegia (online eta aurrez aurreko saioak) - 2018

Administrazioko testugintzaren lantegia (online eta aurrez aurreko saioak) - 2018

Arrakastaz amaitu da, apirilaren 26an, Administrazioko testugintzaren lantegia, Patxi Petrirenak gidatutako ikastaro mistoa: bi saio aurrez aurre eta beste bi online. Bi taldetan egin da azkenean, 46 lagunek eman baitzuten izena: 25 lagun aritu dira Donostian, eta 21eko beste talde bat eratu da Bilbon. Donostiako taldeak Euskaltzaindiaren egoitzan izan ditu eskolak, apirilaren 18an eta 25ean, eta Bilbokoak, berriz, Euskararen Etxean, apirilaren 16an eta 29an.

Moodlecloud plataforman egin dugu sareko lana. Galdetegiak, foroak eta azalpenak baliatu ditugu nagusiki, eta lan hori egokia gertatu da aurrez aurreko saioen aurretik gaiak bideratzeko eta hizpideak mahai gainean jartzeko.

Administrazioko testugintzaren panoramika bat ikusi da lantegian, testu-multzo adierazgarri bat aukeratuta. Testu horietan oinarrituta, itzulpengintzaren eta idazkuntzaren hainbat alderdi aztertu ditugu: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseologķa, gramatika, lexikoa eta terminologia...

Ikasleek baliagarritzat jo dute ikastaroan landutakoa eta lan egiteko modua bera, eta interesa agertu dute aukera izanez gero bigarren aldi batean parte hartzeko. Esperientzia emankorra izan da irakaslearentzat ere.