«Antzerkia itzultzen» - 2016

Tailer honetan, antzerki-testuak itzultzeak zer berezitasun dituen aztertuko dugu Todas tenemos la misma historia izeneko bakarrizketaren ipuina oinarri hartuta, Franca Rame eta Dario Fo italiar dramaturgoek idatzia.

Proiektu honetan parte hartu nahi duenak itzulgaia jaso eta astebeteko epea izango du testua euskaratzeko. Ondoren bi saio egingo ditugu talde-lanean. Lehenbizikoan, testuaren ezaugarriei erreparatu, taularatzearen estiloa zehaztu eta partaideen proposamenak konparatuko ditugu, helburu garbi batekin: esperimentatzea zer bide egiten duen itzultzaileak sortu duen bertsioak antzezteko modukoa izan arte. Bigarrenean, berriz, ikusiko dugu nola baliatu daitekeen euskararen bizi-indar guztia pertsonaia sinesgarriak eraikitzeko taula gainean. Eta amaitzeko, teatroak ez baitauka zentzurik hitzak paper hutsean utzirik, testuaren irakurketa dramatizatua egingo dugu.

Irakaslea

Julia Marin Arteaga

Antzerki-itzultzailea eta komunikazio-tekniketan irakaslea

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu (4 orduko 2 saiotan)

Noiz

2016ko ekainaren 16an eta 23an (ostegunak)

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

-EIZIEko bazkideak: 90 euro
-Ez bazkideak: 130 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideak: 105 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXATIV)

Izena emateko epea

2016ko maiatzaren 17tik 24ra (biak barne)

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2016ko maiatzaren 26an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN