Hemen zaude:
 » 
 » 
BERRIAren estilo liburua ongi erabiltzeko gako batzuk. Saio praktikoa - 2018

BERRIAren estilo liburua ongi erabiltzeko gako batzuk. Saio praktikoa - 2018

Urriaren 3an, Berriaren estilo liburuari buruzko saio praktikoa antolatu zuten EIZIEk eta Berria egunkariak, lankidetzan. Andoaingo egoitzan izan genuen hitzordua, eta 15 bat lagun hurbildu ginen.

Helburu nagusia Berriaren estilo liburuaren bertsio digitala ondo erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskaintzea zen, eta Irene Arrarats Berriako euskara arduraduna aritu zen zeregin horretan.

Lehenik, estilo liburuaren sorkuntza-prozesuaren urrats eta helburu nagusiak azaldu zituen, eta, jarraian, bilaketak modu eraginkorrean egiteko gakoak eman zituen. Ondoren, erredakzioan, Arraratsek estilo liburua nola kudeatzen duten erakutsi zien parte-hartzaileei.