Hemen zaude:
 » 
 » 
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia - 2006

Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia - 2006

Euskarazko bikoizketaren inguruko lehen batzarra antolatu zuen EIZIEk, 2006ko azaroaren 23an, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzarekin.

Euskarazko bikoizketan diharduten profesionalen arteko egun bateko saioa izan zen, jarduera horretan interesa daukaten guztiei irekia: itzultzaileak oro har, eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan ari diren ikasleak, profesionalak eta adituak.

Batzar horretan euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertu zituzten honako hizlari hauek, Beatriz Zabalondoren gidaritzaz lagunduta:


Asier Larrinaga (ETB)
Jesus Eguzkitza (Mixer Edertrack)
Ińaki Zubizarreta (Mixer Irusoin)
Marian Galarraga (Tinko)

SENEZ aldizkarian argitaratu dira hitzaldiak eta bertaratutakoen parte hartzeak, ale berezi batean (34. zenbakia), bikoizketari buruzko beste hiru artikulurekin batera.

Jardunaldiaren egitaraua

09:00 Jardunaldiaren aurkezpena.

09:30 Jesus Eguzkitza (Mixer - Edertrack):

  • Bikoizketa, hizketaren lantegia.
    Hitza = arnasa / Esan-bidearen gurpila / Hizketaren araubidea
  • Euskaraz asmatzeko, bizitzeko, maitatzeko, saltzeko... gai ez bagara, gureak egin du.

11:00 - 11:30 Atsedenaldia

11:30 Ińaki Zubizarreta (Mixer - Irusoin):

  • Euskarazko bertsioa nola prestatzen den: itzulpen-egokitzapena.
  • Pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak.
  • Publizitatea.
  • Bikoizketaren garrantzia euskara biziberritzeko.

12:30 Marian Galarraga (Tinko):

  • Zinemarako euskarazko bikoizketa: erdal filmak euskarara, euskarazko filmak erdaretara.
  • Ikusleak eta banaketa: majorrak.

14:00 - 15:30 Bazkaria

15:30 Asier Larrinaga (ETB):

  • Bezeroaren ikuspegia: egin ostekoaren inguruko hausnarketa.

17:00 Jardunaldiaren laburpena eta ondorioak