Hemen zaude:
 » 
 » 
«Itzultzaileentzako fiskalitatea» ikastaroa - 2013

«Itzultzaileentzako fiskalitatea» ikastaroa - 2013

Autonomo ari diren itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteei zuzendurik, EIZIEk «Itzultzaileentzako fiskalitatea» ikastaroa antolatu zuen 2013ko ekainaren 6an eta 7an, Donostian, Arantza Gorriz irakaslearekin.

Itzultzaileei eragiten dieten zergak modu praktikoan aztertzea izan zuen helburu, oinarritzat harturik 2012ko abuztuan eguneratutako zerga-gida eta Gipuzkoan indarrean den araudia.

Gorriz irakasleak hiru suposizio erabili zituen gaiaren inguruko praktikak egiteko

Programa

  • Norberaren kontura edo autonomo gisa jarduten hasteko izapideak: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea (JEZ), Zentsu-aitorpena, Langile autonomoen araubide berezian (LAAB) alta ematea eta beste zenbait izapide…
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): 37/1992 Legearen 20. artikuluko Bat. 26. apartatuan zehaztutako salbuespena, pertsona fisikoei aplikatzekoa zaien salbuespenaren ondorioak, hirugarren batzuekin egiten diren eragiketen urteko aitorpena…
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): jardueraren etekina kalkulatzea, atxikipenak, zatika ordaintzea, erregistro- eta kontabilitate-betebeharrak, itzulpenen ondorio diren egile-eskubideak eskuratzearen kalifikazioari buruzko zehaztapenak…
  • Fakturak: fakturak egiteko betebeharra, fakturetan zehaztu beharrekoak, faktura zuzentzaileak, zerga-tasa berriek eragiketa batzuetan duten eragina…