Hemen zaude:
 » 
 » 
Informatikaren hasi-masiak itzultzaileentzat - 2003

Informatikaren hasi-masiak itzultzaileentzat - 2003

Informatikak itzultzaileari eskaintzen dizkion aukeren berri emateko, eguneroko jardueran lagungarri diren hainbat tresna eta programa nola erabili erakusteko ikastaroa.

Aurkezpena eta helburuak

Ezin ukatuzkoa da itzulpengintzan azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan direla behar horretan laguntzeko tresnak. Orain dela bost urte ia pentsaezina zen arren, gaur merkatuan hamaika tresna, makina bat programa azaldu dira itzultzaileari eguneroko behar neketsua arintzeko. Nola erabili horiek guztiak, ordea? Zer dagoen eta nola erabili daitezkeen erakustea zuen helburu ikastaroak. Alderdi teorikoa ez ezik, alderdi praktikoa ere izan zuen. Hau da, ikaslea tresna bakoitza etxean edo lantokian erabiltzen hasteko moduan uztea izango zen helburu nagusia.

Noiz: 2003ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean (astelehenetik ostiralera).

Lekua: UEU. Markeskoa Jauregia - EIBAR

HAEE-IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialarekin bat eginda antolatua.

Ikus hemen ikastaroaren programa