Hemen zaude:
 » 
 » 
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2017

«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2017

Lantegi-ikastaroa hiru arratsaldetan egin zen, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan, otsailaren 21, 22 eta 23an, eta hamabost lagunek hartu zuten parte.

Teoria eta praktika uztarturik, lehenbizi Haur eta gazte literaturak eta itzulitako literaturak literatura-sisteman hartzen duten posizioa aztertu genuen, horren arabera arlo horretako itzultzaileak norainoko askatasuna har dezakeen ikusteko. Roald Dahl-en testu korapilatsu baten itzulpen-praktikaren bitartez egokitzea, etxekotzea eta beste zenbait estrategia eztabaidatu genituen.

Bigarren egunean, alderdi praktikoa landu genuen gehienbat, askotariko zailtasunak eskaintzen dituzten testu laburren itzulpenen bidez. Horien harira sortutako zalantzak eta gogoetak oso aberasgarriak izan ziren: itzulpen-tradizioaren garrantzia, eredu arautu samarren beharra eta zenbait itzulpenen harrera, besteak beste.

Azken saioan, testu errimatuen itzulpenaz, alderantzizko itzulpenaz eta autoitzulpenaz jardun genuen.

Ikastaroan landu genituen testu gehienak ingelesezko narrazio, album ilustratu eta poema laburrak izan ziren. Parte hartzaileek gogotik egin zuten lan eta nork bere baliabide eta trebetasun bikainak erakusteko aukera izan zuen.