Hemen zaude:
 » 
 » 
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2015

«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2015

Gasteizko Letren Fakultatean, ekain amaierako hiru arratsaldetan egin zen ikastaroa, guztira hamabi orduz.

Alderdi teorikoan, lehen egunean Haur eta Gazte literaturaren ezaugarriak aletu genituen, eta beste literatura motekin dituen harremanak ere bai. Bigarren saioan, berriz, itzulitako literaturaren nondik-norakoak, itzultzaileak nolako eta norainoko lizentziak hartu ohi dituen eta auzi horri buruzko proposamen berriak aztertu genituen, XX. mendean egindako zenbait itzulpenen adibideak baliaturik. Hirugarrenean, azkenik, alderantzizko itzulpena, autoitzulpena eta sasi-itzulpena hartu genituen hizpide.

Beste alde batetik, hiru egunetan itzulpen praktika ugari egin ziren, testu laburren bitartez: haurrentzako narratiba, album ilustratuak eta poesia. Sorburu testu gehienak ingelesezkoak izan ziren.

Ikasleen parte hartze aktiboari esker, solasaldi interesgarriak izan genituen. Gainera, trebetasun eta irudimen handia erakutsi zuten hainbat itzulpen estrategia gauzatzeko orduan.