Hemen zaude:
 » 
 » 
Itzultzaileentzako informatika ikastaroa - 2012

Itzultzaileentzako informatika ikastaroa - 2012

EIZIE elkarteak Itzultzaileentzako informatika ikastaroa antolatu du ordenagailuaren ahalmen estandarrak etekin handiagoz, bizkorrago eta segurtasunez erabiltzeko beharra duen itzultzaile profesionalarentzat.

2012ko azaroan egin da ikastaroa (13an eta 15ean), UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskua jauregian. Gotzon Egia izan da irakaslea.

Ikastaroaren xedea izan da ordenagailuaren ahalbideak nola erabili ikastea, itzultzailearen zereginak errazteko edo arintzeko.

Edukia

  • Windows nola erabili teklatuarekin: lasterbideak; menuak; pantailaren zonak.
  • Informazio nola bilatu: erreferentziak Interneten, terminoak Euskalbarren, fitxategiak Windowsen; aplikazio bereziak.
  • Testuak nola maneiatu: hautatu, kopiatu, itsatsi; formatua eman, estiloak erabili; bilatu eta ordeztu; komodinak erabili.
  • Lasterbideak nola sortu: teklatu bidezko aginduak; itzultzailearen lasterbideak; makro agindu errazak.
  • Fitxategiak nola antolatu: fitxategi izenak; gorde eta antolatu; karpetak, egitura eta lasterbideak; idazmahaia.
  • Informazioaren segurtasuna: kopiak; segurtasuna eta eskuragarritasuna.

Ikus egitaraua

Ikus aztergaien laburpen grafikoa