NOLA JOKATU euskaraz erdarazko prosa bihurrien aurrean - 2017

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Helburuak

Aurreko ikastaroetan banaka azterturiko kontuak denak batera topatzen ditu itzultzaileak erdarazko testuetan (trinkotze-prozedura deitu lekiekeenei dagozkie haietariko asko: nominalizazioak, sasimenderakuntza…). Mintegi honetan, euskarazko prosaren bide naturaletatik aldentzen diren testuetako egiturak itzultzeko estrategia eta taktika egokiak landu nahi ditugu; horretarako, egunero darabiltzagun itzulgaietatik lagin batzuk hartu, eta haiei ekingo diegu; aukerako diren itzulpen-bertsioak konparatu, eta haien egokitasuna ebaluatuko dugu.

Itsaso baztergabea dela pentsa liteke aurre egin beharreko arazoena, baina laster bistaratuko da aise samar mugatu daitekeela zabaltasun hori hainbestean, aski izaten baita modu metodiko samarrean erantzutea prosa horrek sistematikoki darabiltzan lauzpabost joera eta prozedura estilistiko bereziri.

Metodologia

Mintegian parte hartu nahi duenari, bada, eskatzen zaio buruhausteak ematen dizkieten testuen laginak ekartzeko (aldez aurretik helaraztea, ahal izatera). Material horren gainean antolatuko dira ariketak.

Erreferentzia eta adibide modura helaraziko zaio bakoitzari Esaldiak josten liburukiaren zatitxo bat, baina zuzenean ekingo diogu itzulpen-lantegi praktikoari.

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Noiz

  • A taldea: 2017ko maiatzaren 23an (asteartea), 24an (asteazkena) eta 29an (astelehena)
  • B taldea: 2017ko ekainaren 6an (asteartea), 7an (asteazkena) eta 12an (astelehena)

Oharra: ekaineko ikastaroa izen ematea amaitu eta gero antolatu dugu, bi talde osatzeko adina lagunek eman baitute izena.

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu (4 orduko 3 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

-EIZIEko bazkideak: 125 euro
-Ez bazkideak: 185 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideak: 160 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2017ko maiatzaren 8tik 15era (biak barne)

IZENA EMAN

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2017ko maiatzaren 16an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.