Hemen zaude:
 » 
 » 
SDL Trados ikastaroa - 2018

SDL Trados ikastaroa - 2018

SDL Trados Studio programan sakontzea helburu izan genuen maiatzaren 8an eta 9an eginiko saioetan. Ikastaroan izena eman zuten ikasleek bazuten programaren ezagutza oinarrizkoa aurretik ere, eta denon artean funtzio eta helburu aurreratuak lantzea zen asmo nagusia.

Letren Fakultateko informatika geletako bat izan genuen biltoki, eta han aritu ginen dozena bat lagun OLI tresna horren funtzioak arakatuz, eskaintzen dituen hamaika funtzionalitateri ahalik eta etekin handiena atera nahian. Launa orduko bi saiotan buru-belarri arituta ezin baina tresna horrek eskaintzen dituen aukera guztietan nahikoa sakondu.

Irakaslea: Elizabete Manterola Agirrezabalaga