Hemen zaude:
 » 
 » 
Wordfast Classic ikastaroa - 2010

Wordfast Classic ikastaroa - 2010

2010eko irailaren 14, 15 eta 16an, Wordfast Classic itzulpen memorietan oinarritutako programa erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu zuen EIZIE elkarteak, Eibarko UEUren egoitzan. Halako tresnarik gabe egindako itzulpenak memoria bihurtu eta erabilgarri bihurtzeko prestakuntza ematea zuen helburu ikastaroak.

Hamalau ikaslek hartu zuten parte ikastaroan, bai Administrazioko itzultzaileak, bai beren kabuz dihardutenak (elkartekideak gehienak, banaka batzuk izan ezik)

Parte hartzaileek ikastaroaren amaieran betetako galdesoren arabera, helburuak behar bezala bete zirela ondorioztatu dugu.