«Zuzenketa: testua hobetzea» - 2015

Helburuak

Zuzentzaileak, haren lanak zentzua izango badu, testuaren hobetzailea izan behar du. Alde horretatik, ezer gutxi da zuzentasun gramatikala, ez baita arau jakin batzuk zaintzea besterik. Testuaren egokitasuna bermatzen duten alderdi asko ez dagozkie arauei, aukerei baizik. Alderdioi begiratu nahi diegu ikastaro honetan; alegia, testugileak egin beharreko hautu erabakigarrienen aurrean zertan lagundu dezakeen zuzentzaileak, testuari irakurlearen distantziatik begiratzen dion bigarren testugile bat den aldetik, ohartuagoa eta berariaz trebatua. Hona alderdion mapa xume bat:

  • adieraziaren koherentzia eta antolaera
  • adierazpenaren kohesioa (jario egoki, arian-arian ondo josia), argitasuna eta nahasbiderik eza
  • hizkuntza-eredua, erregistroak
  • esapideen egokitasuna eta naturaltasuna (fraseologia, esamoldeak)
  • estiloa (hizkuntzarena eta idazlearena)
  • maniak (idazlearenak eta zuzentzailearenak)

Horietatik, hobekuntza zehatz gehien egin litezkeen maila den aldetik, kohesioaren inguruko kontuak landuko ditugu luzeen eta xehekien, testu-lagin batzuen parte-hartzaile guztien artean jorratuz.

OHARRA: Parte-hartzaile bakoitzak, gero denon artean lantzeko, berak erabili ohi duen zuzengai motaren lagintxo bat helaraziko du (orrialde bat gehienez).

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Non

  • Donostian: Kirol Etxean
  • Bilbon: Euskararen Etxean

Noiz

  • Donostian: 2015eko maiatzaren 5ean, 12an eta 19an (astearteak)
  • Bilbon: 2015eko maiatzaren 6an, 13an eta 20an (asteazkenak)

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu (4 orduko 3 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

-Bazkideak: 125 euro -Ez bazkideak: 185 euro

Izena emateko epea

2015eko apirilaren 20tik 27ra (biak barne)

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2015eko apirilaren 28an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN