Hemen zaude:
 » 
 » 
«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen» - 2018

«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen» - 2018

Norentzat

Erabat edo partez zuzentze-lanetan aritzen direnak, inoiz horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor.

Irakasleak

Helburuak

Testuak zuzentzeko lanaz gogoeta egitea, bereziki euskarazko testuei erreparatuz, eta aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Halaber, lan horren alderdirik garrantzitsuenetako batzuk lantzea, guztiz asmo praktikoarekin: irizpideak eta helburuak, zuzenketa-prozesuan izaten diren trabak, aintzat hartzeko moduko jokabide batzuk...

Edukiak (besteak beste)

  • Zer den zuzentzea (eta zer ez den): eztabaida bat
  • Zuzenketa-motak
    • Testuaren arabera
    • Egilearen arabera
    • Baldintzen arabera
  • Irizpideak eta helburuak. Zuzentzailea, akats-zuzentzaile huts?
  • Nolako testua, halako zuzentzailea
  • Zer egin subjektibotasunarekin?
  • Zuzentzailea, eboluzioan beti
  • Lizentziak behar, eta arauak beharrago
  • Zuzentzailearen laguntzaile-lana eta negoziazioa
  • ...

  • Testu errealen zuzenketa erreala: saio praktiko zenbait
    • esaldien antolaera
    • testuak zer esan nahi duen eta benetan zer esaten duen
    • erregistro-egokitasuna
    • kalko alferrekoak
    • erdarazko euskara vs euskarazko euskara
    • testu bat, dozenaka zuzenbide: “estilo-ariketak”
    • tituluen puntuazioa eta ordena
    • ...

Metodologia

Irakasleek zuzenketa-lanaren oinarri teoriko batzuk plazaratuko dituzte, eztabaidagai, eta, gero, testu batzuk aurkeztuko dituzte, parte-hartzaileekin batera zuzenkizunak proposatu eta hasieran azalduriko oinarri teorikoak praktikan zertan mamitzen diren aztertzeko.

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Noiz

2018ko azaroaren 21ean eta 22an

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 – 20:00

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 90 euro
-Bazkide ez direnentzat: 130 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 120 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2018ko azaroaren 5etik 12ra, biak barne.

IZENA EMAN

Oharrak

-Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2018ko azaroaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.