Hemen zaude:
 » 
 » 
Ikastaro zerbitzuak

Ikastaro zerbitzuak

EIZIEk, urtean zehar, hainbat ikastaro antolatzen ditu itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen formazio profesionalaren beharrei erantzun nahian: itzulpengintza, testugintza, interpretazioa, fiskalitatea, informatika, itzulpen baliabideak… Ikus hemen azken urteotan antolaturikoak.

Formazio zerbitzua

Ikastaro horiek antolatzeaz gain, ikastaro espezializatuak ere eskaintzen ditu beste erakunde, talde edo enpresetako profesionalen prestakuntza beharretara egokiturik. Horretarako, irakasle arituekin kolaboratzen du, eta neurriko ikastaroak diseinatzen.

Azken urteotan, batez ere administrazioko erakundeak ditu bezero nagusi (udalak, aldundiak, unibertsitateak).

Interesik izanez gero zure premietara egokituriko ikastaro bat antolatzeko, jar zaitez harremanetan EIZIEko prestakuntza alorrarekin, orripean agertzen diren helbide edo telefonoan.