Hemen zaude:
 » 
Albisteak

Albisteak

RSS - RDF - Atom feed

Hiazinto Fernandorena Setien zendu da

jaxinto.jpg

EIZIE | 2017-01-09

2017ko urtarrilaren 6an zendu da Hiazinto Fernandorena euskaltzale eta itzultzailea.

Euskaltzaile amorratua izaki, lan handia egin zuen euskararen alde, eta haren ibilbidea biltzen duen liburuan jaso zuten horren berri: Jaxinto, ikastolen lemazain (2015).

Gordailu Ikastolako Irakasleen Elkartean hasi zen itzulpen lanak egiten, eta ondoren, Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasketak egin eta Hernaniko Udalean hasi zen itzultzaile eta euskara arduradun lanetan. Lan horretan aritu zen erretiroa hartu arte.

Osorik irakurri...


Eskarne Mujika Gallastegi, Ezekiel Etxebarria sariaren irabazle

ezekieleskarne.jpg

EIZIE | 2016-12-19

Lehen aldiz jaso du saria itzulpen batek.

Ermuko Udal Liburutegian euskaraz gehien irakurritako liburuaren egilea saritzen da, eta, aurten, Eskarne Mujika Gallastegi itzutzaileak jasoko du Ezekiel Etxebarria saria, Agota Kristofen Koaderno handia itzulpenaren egile denez. Irakurleek ematen dute saria, «nolabait irakurlearen eta idazlearen artean zubia eraikitzen baita».

Euskara Sailak «biziki ongi baloratu du saria, itzultzaile hauei esker munduko literatur lanik onenak euskarara ekartzen baitira, gure hizkuntza aberastuz».

Besteak beste, Jose Luis Padrónek egin zion iruzkina itzulpenari: Hitz bitan: lilura-garria.


Sarrionandiaren eta Urretabizkaiaren lanaren lagin bana hainbat hizkuntzatan, irakurle berrien bila

deserriarg.jpg

EIZIE | 2016-12-07

Buru-belarri aritu ziren lanean «Itzultzaile Berriak» hiru egunez joan den ekainaren amaieran, Arantxa Urretabizkaiaren Koderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren dozena bat poema oinarri harturik, «Deserria itzultzen» izeneko itzulpen lantegian, Itziar Otegiren gidaritzapean. Lantegiaren uzta bildu dugu orain.

Udaberrian ondu zituzten testuok Europatik etorritako Itzultzaile Berriek, lantegian findu uda hasieran, eta argitalpen digital banatan bildu ditugu orain.

Besterrirantz abiatzeko prest dira, beraz, enbaxadore finen eskutik: Barbara Pregelj esloveniarra, Karina Mishchenkova errusiarra, Katarzyna Sosnowska poloniarra, Laura Liubinavičiῡte lituaniarra, Maria Pachkova bulgariarra eta Merilin Kotta estoniarra.

Osorik irakurri...


Jokin Zaitegi saria, Dylan euskaratzeko

dylan.jpg

EIZIE | 2016-11-29

2016an, Literaturako Nobel saria Bob Dylan kantagile iparramerikarrak irabazi du, eta haren kanta sorta bat euskaratzea izango da Zaitegi Sariaren helburua.

Epaimahaia Ińigo Roque eta Maialen Berasategi itzultzaileek eta Jon Basaguren musikariak osatuko dute.

Parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute. Ikus hemen oinarriak eta itzuli beharreko lagina.

Lanak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 9an amaituko da.


Koldo Bigurik itzulpengintzari lotutako tesi bat aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean

biguri.jpg

Karlos Cid Abasolo | 2016-11-28

Koldo Biguri irakasle eta itzultzaileak azaroaren 24an defenditu zuen bere tesia Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpusean, epaimahaikideak honako hauek izan zirelarik: Joaquín Garrido (Universidad Complutense de Madrid), Irantzu Epelde (Baionako CNRS) eta Manu López Gaseni (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Tesiak, edo, hobeto esanda, tesiaren egileak “bikaina” emaitza lortu zuen (laster jakingo da emaitza horri “cum laude” eransten ote zaion). Tesiaren izenburuak, hain luzea eta zehatza izateari esker, egokiro laburbiltzen du Koldo Biguriren aztergaia: “Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenaren estilistika konparatu baterako materialak: perpaus erlatibo esplikatiboak euskaratik gaztelaniara eginiko literatura-itzulpenetan”.

Osorik irakurri...


Patxi Zubizarretak eta Koro Navarrok eskuratu dituzte ‘Vitoria-Gasteiz’ itzulpen-sariak

gasteiz.jpg

EIZIE | 2016-11-22

Patxi Zubizarretak eta Koro Navarrok irabazi dituzte 2016ko Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak, Pablo Zapataren Dalai Lamaren zaldiak (Los caballos del Dalai Lama) eta Edgar Allan Poeren Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk (The black cat and other writtings) euskaratzeagatik, hurrenez hurren.

Sari-banaketa abenduaren 2an egingo da, Oihaneder Euskararen Etxean.


'Poema poema truk' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin

poesia.jpg

EIZIE | 2016-11-14

Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk». Donostian izango da, abenduaren 13an, 15:30etik 19:30era.

Lantegiaren asmoa: Literatur itzulpenari buruzko sarrera labur arin baten ostean, eta ariketa praktiko errazen bitartez, testu poetikoak itzultzerakoan erabilgarri gerta daitezkeen tresnak, baliabideak eta estrategiak lantzea, poesia euskaratzeko eta gaztelaniatzeko hastapen gisa.

Landuko diren testu guztiak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira, salbu eta katalanezko testu labur batzuk, gaztelaniazko itzulpenarekin.

Informazio gehiago eta izen ematea.


Leonard Cohenen letrak euskaraz

cohen.jpg

EIZIE | 2016-11-11

Leonard Cohen poeta eta kantariaren lanetik badugu apur bat euskaraz: hamazazpi kanta. Nor da Nor datu-basean peskizan, gehixeago jakin dugu:

Juan Luis Zabalak ekarri ditu gehienak (31 eskutik blogean).

Aurretik, pare bat aldizkaritan ere argitaratu ziren batzuk: Oh Euzkadi aldizkarian lehena (1980), Hotsizki aldizkarian beste bat gero (1985, Aitor Aranak itzulia), eta Nabarra aldizkarian ere bada pare bat kantu, Irati Jimenezek ekarrita 2011n.

Xabier Letek ere jarri zituen euskaraz Cohenen bi kantu. Abestitzak eta poema kantatuak liburuan argitaratu ziren, eta Senez aldizkarira ekarri zituen horiek gero Gotzon Egiak (beste batzuekin batera).

Osorik irakurri...


Balio gabe utzi dute Baraiazarraren Itzulpen Onenaren Espainiako Saria

baraiazarra.jpg

EIZIE | 2016-11-04

Atzo arratsaldean jakin genuen Luis Baraiazarra karmeldar eta ohorezko euskaltzainak irabazi zuela Itzulpen Onenaren Espainiako Saria, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik. Gaur goizean, ordea, saria balio gabe utzi dutela jakin dugu.

Izan ere, Baraiazarraren itzulpenak ez zuen betetzen sariketaren baldintzetako bat: «atzerriko hizkuntza» batetik gaztelaniara, katalanera, galizierara edo euskarara itzulitako lan bat izatea. Eta, jakina denez, Santa Teresa Jesusenak gaztelaniaz idatzi zituen bere obrak.

Kultura Ministerioak aitortu du ez zirela jabetu, sariketaren prozesuaren inongo momentutan, Baraizarraren itzulpenak ez zuela betetzen «atzerriko hizkuntzaren» baldintza.

«Frustratuta» dagoela adierazi zion itzultzaile karmeldarrak El País egunkariari, atzoko arratsalde osoa pozik igaro ondoren. Nolanahi ere, itxaropena agertu du albiste honek balioko duela bere lana ezagutzeko.

Ia bi mila orrialde dituen liburu mardul eta mamitsuak honako lanak jasotzen ditu: "Bizitza liburua"; "Perfekzio bidea"; "Barne gaztelua"; "Fundazioak"; "Gutunak" eta "Arimako kontakizunak".

Patxi Uribarrenek Senez aldizkarian itzulpen horren harira idatzi zuen artikuluan dioenez, «Luis Baraiazarra Txertudi, idazle eta itzultzaile euskaltzaina, pertsonarik egokiena dugu honelako lan erraldoi bat burutzeko. Sakonetik ezagutzen ditu Santa Teresaren lanak eta irakatsiak. Lanerako aparteko gaitasuna agertu izan du beti. Aparteko gaitasuna erakutsi du gai erlijiosoak itzultzen. Bera izan zen Teresa Lisieuxkoaren lanen itzultzaile nagusia eta euskarako koordinatzailea. Berak itzuliak ditugu Vatikano II.eko testuak eta Benedikto Aita Santuaren hainbat entziklika. Euskal idazle ziurra eta jario handikoa da. Lan ederrik ugari argitaratuak ditu euskal letren landa zabalean. Euskaltzaindiko lexikologia lantaldeko kide da. Berau izan da hainbat urtetan Karmel aldizkariaren zuzentzailea. Oso ongi menderatzen du euskara batua. Beraz, pertsona aproposa honelako lan bat burutzeko».


Mardul-mardul dator aurten 'Senez' aldizkaria

senezalbis.jpg

EIZIE | 2016-11-03

Kalean da Senez aldizkariaren 2016ko alea, EIZIE elkarteak argitaratua. Barruan, gero eta digitalizatuago eta globalizatuago dagoen mundu bati euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteek ekarritako gogoeta teorikoak eta eguneroko neke eta lanaren ondorioak.

Mardula izan arren, egungo euskal itzulpengintzaren zati bat besterik ez du aurkezten ale honek, eta, halere, ikusgai jartzen du helmen eta sakonera handiak lortu dituela ofizioak: Lędo Ivoren poema itzuliak, bi elkarrizketa, artikulu teorikoak, praktikaren ondorioak jasotzen dituztenak, teknologiarekin zerikusia duten ekarpenak, argitalpenei buruzko iruzkinak eta EHUko iker talde baten lana, gehigarri moduan emanda. Urte oso baterako irakurraldi eta gogoetagaiak eman ditzake urte oso baten lanaren zati bat jaso duen ale honek.

EIZIEren webgunean dira irakurgai aurkibidea eta artikuluak (PDFan).

Osorik irakurri...


Albiste zaharragoak »