Euskal Liburuaren Gaua: Jon Zabaleta irudigileak jasoko du 'dabilen elea' saria

2014 Abendua 9
Euskal Liburuaren Gaua: Jon Zabaleta irudigileak jasoko du 'dabilen elea' saria

Euskal Liburuaren Gaua euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek antolatzen dute: Euskal Editoreen Elkarteak ( EEE ), Euskal Idazleen Elkarteak ( EIE ), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak ( APIE-EIEP ), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak ( EIZIE ) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak. Urtero bezala, dabilen elea saria emango da ospakizun gau honetan, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Aurten, Jon Zabaleta irudigileak jasoko du saria. Ekitaldia abenduaren 18an izango da, 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Informazio gehiago, hemen .