«Zuzenketa: testua hobetzea» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2015 Apirila 20
«Zuzenketa: testua hobetzea» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Zuzenketa: testua hobetzea» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin. Ikastaro bera bi lekutan eskainiko dugu: Donostian eta Bilbon. Guztira 12 ordu izango ditu, 4 orduko 3 saiotan banaturik. Edukia: -adieraziaren koherentzia eta antolaera -adierazpenaren kohesioa (jario egoki, arian-arian ondo josia), argitasuna eta nahasbiderik eza -hizkuntza-eredua, erregistroak -esapideen egokitasuna eta naturaltasuna (fraseologia, esamoldeak) -estiloa (hizkuntzarena eta idazlearena) -maniak (idazlearenak eta zuzentzailearenak) Noiz eta non: Donostian, Kirol Etxean: 2015eko maiatzaren 5ean, 12an eta 19an (astearteak). Bilbon, Euskararen Etxean: 2015eko maiatzaren 6an, 13an eta 20an (asteazkenak). Ordutegia: 16:00 - 20:00 Prezioa: Bazkideak, 125,00 € // Ez bazkideak, 185,00 € Izena emateko epea: 2015eko apirilaren 20tik 27ra, biak barne Informazioa eta izen ematea