2015eko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik. Etxepare institutua

2015 Apirila 28
2015eko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik. Etxepare institutua

Etxepare Euskal Institutuak zabalik du 2015eko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia. Diruz lagunduko den arloa: Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea. Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da. Argibideak, hemen .