Danele Sarriugarte eta Esti Lizaso 2015eko Literaldian

2015 Maiatza 6
Danele Sarriugarte eta Esti Lizaso 2015eko Literaldian

Literaldia jaialdiaren hamaikagarren edizioa martxan da dagoeneko, eta han izango dira, maiatzaren 9an, Danele Sarriugarte idazlea eta Esti Lizaso, beraren itzultzaileetako bat. Bartzelonako Euskal Etxean izango da saioa, gaueko 9:00etan.

Izan ere, Danele Sarriugartek EIZIEk antolatutako lantegian parte hartu zuen Erraiak besteratzen izeneko lantegian, eta saio hartatik atera ziren fruituen berri emango dute.

Erraiak liburuaren lehen kapitulua itzuli zuten tailerrean, eta tartean izan zen Esti Lizaso ere, katalanezko itzulpena atontzen.

Itzulpen-prozesuaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte saiora bertaratzen direnek, eta pasarte batzuen irakurketarekin gozatu ahal izango dute (euskaraz eta katalanez).

Ikus programa hemen.