Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia

2015 Uztaila 13
Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia

Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2014ko lege gordailua dutenak- saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia argitaratu du 2015eko uztailaren 10eko ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala). Sari bana emango da, bi sail hauetan: Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro. Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro. Hemendik aurrera, berriro ere ez da beharrezkoa izango Gasteizko Udalerrian erroldatuta egotea deialdira aurkezteko. Proposamenak aurkezteko epea 2015eko irailaren 11n amaituko da (deialdia argitaratu denetik bi hilabetera).