Nor da Nor datu-baseak, urtebete

2015 Iraila 16
Nor da Nor datu-baseak, urtebete

Duela urtebete aurkeztu genuen jendaurrean Nor da Nor , euskal itzulpengintzaren datu-basea, eta, harrezkero, webguneak eskaintzen duen informazioa eguneratzen jarraitu dugu. Euskaratik eta euskarara egin diren itzulpenen datuak biltzen ditu, literatur itzulpenenak oraingoz. Hemen duzue informazio zehatzagoa. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bide honetan lankide zaituztegun guztioi, eta eskerrak, halaber, zuen ohar eta zuzenketekin datu-basea hobetzen laguntzen diguzuen bazkide, itzultzaile, idazle eta erabiltzaile guztioi.