Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

2015 Urria 27
Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

Urriaren 27an ospatzen da Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna. Zorionak, beraz, zuzentzaile guztioi! Ondo gordeta izan ditugu ofizio honi buruzko hiru artikulu, gaurko egunarekin ateratzeko asmoz, denek ere merezi dutelakoan (ber)irakurtzea. Maialen Berasategik gutun bat idatzi zion testu bat zuzentzeko eman zion bezero bati: Zuzentzaile baten eskutitz arrenezkoa . 31 eskutik blogean argitaratu zuen, ekainaren 8an. Carmen Francík, berriz, goraipatu egiten ditu benetako zuzentzaileak El Trujamaneko Elogio del corrector (1) artikuluan, baina etsipena ere agertzen du, beste batean, ez hain benetako zuzentzaileekin: Elogio del corrector. El paratraductor (y 2) . Gustu baduzue!