«Sortzen jarraitzeko eskubidearen alde»

2016 Urtarrila 21
«Sortzen jarraitzeko eskubidearen alde»

Joan den urteko azaroan, hainbat elkarte eta erakundek adierazpen publiko bat argitaratu zuten sortzen jarraitzeko eskubidearen alde.

EIZIEk bat egin du adierazpenarekin, eta euskarara itzuli du.

Izan ere, indarrean dagoen legearen arabera, egileak behartuta daude bi aukera hauetako bat hartzera, sortzen jarraitzekotan: erretiro-pentsioa kobratzea eta sorkuntzatik eratorritako lanaren etekinak kobratzea. Besteak beste, bateragarriak izan daitezen eskatzen dute egileek.