Irakurraldi eleaniztuna «itzultzaile berriekin» Donostiako Liburu Azokan

2016 Apirila 20
Irakurraldi eleaniztuna «itzultzaile berriekin» Donostiako Liburu Azokan

Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Donostian izango ditugu «itzultzaile berriak»: Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia).

Itzultzaile Berriak egitasmoaren baitan antolatu dugu irakurraldia (DSS2016EU eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin), eta, programaren saio honetan, euskal literaturaren lagin bat itzultzaile horien hizkuntzen doinuan entzuteko parada izango dugu.

Irakurgaiak:

    • Bernardo Atxagaren Obabakoak liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, bulgarieraz eta lituanieraz.
    • Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, polonieraz eta eslovenieraz.

Amaia Donés itzultzaile eta irakasleak aurkeztuko du saioa.

Irakurraldiaren ondoren, itzultzaileekin hitz egiteko tartea ere izango du haien berri jakin nahi duen orok.

Noiz: 2016ko apirilak 23, arratseko 18:30ean.

Non: Donostia Kulturaren gunean, Gipuzkoa Plazan.