Itzultzaileen eta itzultzaile-interpreteen zerrendak osatzeko deialdiak Nafarroan

2016 Maiatza 10
Itzultzaileen eta itzultzaile-interpreteen zerrendak osatzeko deialdiak Nafarroan

Itzultzaileen eta itzultzaile-interpreteen kontratazio-zerrendak osatzeko deialdiak argitaratu dira gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.