Itzultzaile Berriak 'Deserria itzultzen': bigarren saioaren kronika

2016 Ekaina 22
Itzultzaile Berriak 'Deserria itzultzen': bigarren saioaren kronika

Bigarren saioa, atzokoa, testu-azterketari dedikatu zioten osoki parte-hartzaileek. Goizean, Joseba Sarrionandiaren hamabi poemei begiratu zieten, eta, arratsaldean, berriz, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria izan zuten mahai-gainean.

Ikus hemen Garazi Arrularen bigarren kronika.

Gaur, gainera, jendaurreko ekitaldi bat izango dugu Tabakaleran bertan, Etxepare institutuaren egoitzan, arratsaldeko 19:00etan.

Amaieran, mokadutxo bat ere eskainiko dugu, itzultzaile berriekin eta gainerako parte-hartzaileekin kontu-kontari aritzeko.