Garziaren 'Hamlet', Boiseko Unibertsitatean

2016 Iraila 2
Garziaren 'Hamlet', Boiseko Unibertsitatean

Euskaraz irakurri dute Hamleten solilokio ezaguna Boiseko Unibertsitatean (BSU), Juan Garzia itzultzaileak paratutako bertsioan.

Shakespeareren First Folio delakoa Idahora iritsi berria da Washintonetik: abuztuaren 20tik irailaren 21era bitartean zabalik egongo da Shakespeareren omenezko erakusketa Boiseko Unibertsitatean.

Autore britainiarra hil eta zazpi urtera, lagun eta lankide zituen John Heminge-k eta Henry Condell-ek Shakespeareren antzezlan gehienak bildu eta argitaratu zituzten folio orrietako edizioan, liburuki bakarrean. Horixe da Shakespeareren 1623ko First Folio bilduma.

Shakespeareren laugarren mendeurreneko erakusketa zabaltzeko Boisen egin zen ekitaldian irakurri zuen BSUko ikasle Timoteo Johnsonek Izan ala ez izan. Johnson jatorriz ez da euskalduna, baina hizkuntzak eta linguistika ikastea atsegin du eta Boiseko Unibertsitateko euskara ikaslea da.

Irakurketa saioa aspaldi antolatua zen, eta Juan Garzia itzultzaileak ere aukera izan zuen hantxe ikus-entzuteko. Izan ere, itzultzailearen fama aurretiaz iritsia zen BSUra.