«Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia», izena emateko epea zabalik

2016 Iraila 5
«Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia», izena emateko epea zabalik

«Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia» antolatu du EIZIEk, Itziar Otegi irakaslearekin.

Bilbon izango da, 2016ko irailaren 26an eta 27an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Norentzat: Ingelesetik euskarara itzultzen trebatu nahi lukeen edonorentzat, edo hizkuntza-konbinazio horretan jardun eta gogoeta eta iritzi-trukea egin nahi lukeen edonorentzat.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.