BERRIA egunkaria. 'Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa', beka bat

2016 Iraila 23
BERRIA egunkaria. 'Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa', beka bat

BERRIA egunkariak “Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa” jarri du martxan, unibertsitate titulua (erdi edo goi mailakoa) duten gazte esperientzia gabeei zuzenketa eta itzulpengintza praktikan lantzeko aukera emateko.

Hau da helburua: lizentziadun berriek zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzea eta beren karrera profesionala bideratzeko eremu posible gisa ezagutzeko aukera izatea.

Beka BERRIA egunkariak Andoainen duen egoitza nagusian beteko da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2016-09-28

Ikus hemen deialdia.